Erromatar Estiloa: Arkitektura, Eskultura, Pintura eta Mosaikoak

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB

Erromatar Estiloa

K.a. VIII. mendearen inguruan italiar penintsulan ondoko herriak bizi ziren:

  • Etruriarrak, Etruriako zonaldean.
  • Latinoak, Lazio zonaldean, Tiber ibaiak zeharkatutakoa.

Latinoak etruriarrek menperatu zituzten K.a. 753. urtean eta haien gobernu sistema gauzatu zuten: Monarkia. Bi mende beranduago, K.a. 509. urtean, latindarrek etruriar erregeak kanporatu zituzten eta gobernu sistema ere aldatu zuten, Errepublika ezarriz. Hurrengo mendeetan Erromak, konkista gehiago egin ondoren, italiar penintsula osoa batzea lortu zuen eta Mediterranear nagusitasuna ere bai. K.a. I. mendean, errepublikar erregimen politikoa ahultzen hasi zen, lurralde zabalak zirela eta, ezin zituelako kontrolatu eta K.a. 27. urtean Inperio sistemara pasatu ziren.

Arkitektura Ezaugarriak

Erromatarrek gehien baloratu zuten arte generoa izan zen. Zentzu praktikoa eta errealista izateagatik bereizten da. Greziar eta etruriar eraginak jaso zituen. Mesopotamiarrek sortutako eta etruriarrek hedatutako elementuak erabili zituzten: erdi puntuko arkua eta erdi kanoizko eta gurutze gangak. Greziar ordenak onartu zituzten, joniarra eta korintiarra, etruriar orden toskaniarra eta haiek sorturiko orden konposatua erabili zuten ere bai (joniarra eta korintiarraren nahasmena). Greziarrengandik eraikitze sistema arkitrabatua ere (ataburu sistema) hartu zuten. Material ugari erabili zituzten: harria –harri bloke handietan landua-, adreilua –era ezberdinetan kokatua-, marmola –barne esparruak apaintzeko-, morteroa –area, kare bizia eta ura- material ezberdinak itsasteko.

Eskultura

Batez ere erretratuak egin zituzten enperadoreak edota patrizio (aberatsak) familiako pertsonak betiko miresteko. Oso errealistak ziren.

Bilakaera

Errepublika aroetan oso errealistak ziren, baina inperio aroetan idealizazio gehiago zegoen.

  • Errepublikar aldian: etruriar eraginez, hileta mozorroetan oinarriturik, errealismo bizia zuten.
  • Inperio aldian: enperadoreak goraipatzeko idealizatuak egiten zituzten.

Adibideak: Prima Portako Augustorena (gorputz osokoa), Adrianorena (soinekoa), Marco Aurelioren zaldizko erretratua. Inperio azken aldian: nahiko traketsak, tamainu handikoak, adibidez, Constantinorena.

Erliebe Historiakoak

Erliebe historikoek ere bere garrantzia izan zuten. Zutabeen eta garaiz arkuen gainean kokatzen zituzten. Eginkizun narratiboa zeukaten. Historiako Erromako gertakizunik bereizgarrienak ipintzen zituzten. Adibiderik ospetsuenak: Ara Pacis, Titoren arkukoak eta Trajanoren zutabekoak. Militarrez jantzita agertzen direnean: Thoraketa. Zaldi baten gainean agertzen denean: Eskultura ekuestrea deritzo.

Pintura

  • Fresko teknika (hormaren gaineko teknika): Karea + Ura (zikatzean bertan gelditzen da marraztuta).
  • Astoko pintura (tenple teknikaren bitartez): Egurraren gainean marrazten zen.

Pompeya hiriko aztarnen artean aurkitutakoak hobeto kontserbatzen direnak dira.

Mosaikoa

Hormak eta lurzoruak estaltzeko erabiltzen zituzten.

Teknikak

  • Opus sectile (marmol zati irregularrez egindakoa).
  • Opus teselatum (buztinez eta beireztatutako tesela txikiak eta erregularrak).

Motiboak

Geometrikoak, loredunak edota figuratiboak (eguneroko bizitzatik ateratako eskenak azken kasu honetan).

Entradas relacionadas: