Erromatar Inperioaren Krisialdia eta Zatiketa

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB

Herri Barbaroen Mehatxua

Erromatar Inperioko mugetatik harago hainbat herri bizi ziren, era askotakoak. Erromatarren esanetan, barbaroak ziren. Hitz horrek «atzerritar» esan nahi zuen, baita «zakar», «hezigabe» edo «basati» ere.

Hunoak

Herri barbaro batzuk —esate baterako, hunoak— Asiako estepetan bizi ziren, oso eremu babesgabeetan. Abeltzaintzan jarduten zuten gehienbat, eta beste herri batzuei eraso egiten zieten.

Germaniarrak

Beste herri barbaro batzuk Europako iparraldean eta ekialdean bizi ziren; germaniarrak ziren, hain zuzen ere. Tribuetan antolatzen ziren. Gerrarien batzarrean hartzen zituzten erabakiak, eta batzarkideek buruzagia hautatzen zuten. (1)

Abeltzaintza eta nekazaritza ibiltariaren bidez ateratzen zuten bizimodua, eta etengabe ibiltzen ziren toki batetik bestera. Eremu hotzetan bizi ziren, elur asko egiten zuen tokian. Klima gozoagoaren bila, eta Erromatar Inperioaren aberastasunek erakarrita, pixkanaka Inperioko mugetara hurbildu ziren.

Germaniarren eta Erromatarren arteko Harremanak

Germaniarrek erromatarrekin harremanak zituzten; batzuetan harreman baketsuak izaten ziren, eta beste batzuetan bortitzak. Adibidez, honako hauek saltzen zizkieten erromatarrei:

  • Anbarra
  • Larrua
  • Zura
  • Esklaboak

Halaber, germaniar batzuk erromatar legioetan sartzen ziren, eta jabetza txikiak ustiatzen zituzten Inperio barruan. Baina, batzuetan, erromatarren mugei erasotzen zieten germaniarrek. Horregatik, erromatarrek gotorlekuak eraiki zituzten Rhin eta Danubio ibaien inguruan.

Erromatar Inperioaren Zatiketa

Hala eta guztiz ere, germaniarrak ez ziren benetako mehatxua izan II. mendera arte. Baina, III. mendetik aurrera, Erromatar Inperioak krisialdi sakona izan zuen:

  1. Merkataritzak behera egin zuen.
  2. Ekonomia geldirik zegoen.

Ahuldade horri probetxua atera zioten herri barbaro batzuek, eta Inperioaren mugak zeharkatu zituzten. Talde batzuk lapurreta egitera sartu ziren; beste batzuk, berriz, modu baketsuan ezarri ziren erromatar lurraldeko eremu batzuetan.

Inperioaren Zatiketa (395. urtea)

Erromatar Inperioaren krisialdi larria eta germaniarren mehatxua ikusita, 395. urtean Teodosio enperadoreak bitan zatitu zuen Inperioa, errazago defendatzeko:

Mendebaldeko Erromatar Inperioa
Hiriburua: Erroma. Agintea oso ahula zen; ezin izan zituen germaniarrak eta hunoak geldiarazi.
Ekialdeko Erromatar Inperioa
Hiriburua: Konstantinopla. Mila urte gehiago iraun zuen, Bizantziar Inperioa izenarekin.

(3) Lurralde horietako bakoitzak bere enperadorea eta bere erakundeak zituen.

Entradas relacionadas: