Erromatar Lirika: Katulo, Ovidio eta Horazio

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB

Erromatar Lirikaren Sarrera

Erroman, lirika berandu garatu zen, eta lehen poema lirikoetan Greziako eragina nabarmena izan zen. K.a. I. mendean, poetae novi edo neoteroi izeneko poeta gazteek lirika berritu zuten, epika baztertuz eta adiskidetasuna, maitasuna eta egunerokotasuna jorratuz. Elegia dolu-kantua izatetik amodiozko kantu bihurtu zuten.

Katulo: Poetae Novi Taldeko Burua

Katulo izan zen talde horretako poeta nagusia. Familia aberatsekoa zen eta bizitzaz gozatzea zuen helburu. Bere poemetan maitasuna, laguntasuna, natura eta satira jorratu zituen. Carmina bilduman 116 poema bildu zituen, hizkera naturala edo jasoa erabiliz, gaiaren arabera.

Ovidio: Maitasuna eta Erbestea

Ovidio, familia aberats batean jaioa, Erroman hasi eta Atenasen amaitu zituen erretorika-ikasketak. Politikagintzan aritu zen une batez, baina laster utzi eta poesiari ekin zion erabat. K.o. 9. urtean, Augustok Tomisera erbesteratu zuen (gaur egungo Constanza, Errumanian), arrazoia zehazki ezagutzen ez den arren, eta han hil zen.

Ovidio-ren Lan Nagusiak

Bere lanik ezagunenak hauek dira:

  • Amores: Hiru liburutan banatutako poema-lana da, non Korina izeneko emakume bat eta beste maitale batzuk protagonista diren. Maitasunaren kexak eta arrangurak nagusi diren arren, lanak ironia eta arintasun ukitu nabarmena du.
  • Ars amatoria: Irakasteko asmoz idatzitako poema didaktiko ironikoa da. Nola lortu norbaiten maitasuna azaltzen du, estilo barregarri eta jostalarian.
  • Tristia: Erbestean idatzi zuen. Dolu, herrimin eta injustiziaren sentimenduak azaleratzen dira; Ovidiok Augustoren zigorra bidegabea izan zela erakutsi nahi du bertan.

Horazio: Carpe Diem Filosofiaren Adierazlea

Horazio, familia xume batean jaio arren, Erroman eta Atenasen ikasteko aukera izan zuen. Militarra izan zen, eta Brutoren armadan borrokatu zen Errepublikaren alde. Brutoren hilketaren ondoren, Filiposeko gudan borrokatu zen, baina armada utzi eta administrazio-kargu bat hartu zuen. Virgilio olerkariaren laguntzarekin, Mezenasen literatura-taldean sartu zen eta idazten hasi zen.

Horazio-ren Lirika-lanak

Horaziok bi lirika-lan nagusi idatzi zituen:

  • Epodoak: Hamazazpi poema laburrez osatuta dago. Hainbat gai lantzen ditu, hala nola baserriko bizitza, guden ondorioak, agure lizunen aurka egitea eta Mezenasen goraipamena.
  • Odak: 104 poemaz osatutako bilduma da, lau liburutan banatuta. Eguneroko bizitzari, barruko sentimenduei, abertzaletasunari eta bizitzaren gozameneri buruzko gaiak jorratzen ditu, bereziki bizitzaren laburtasuna azpimarratuz eta carpe diem (egon eta bizi orain) filosofia adieraziz.

Entradas relacionadas: