Erromatar Poesia Epikoa: Ezaugarriak eta Egile Nagusiak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,83 KB

Poesia Epikoa

1. Ezaugarriak

  • Antzinako adierazpen literarioa.
  • Poema heroiko narratiboa. Oro har, bertsoz egindako lan luzeak. Estilo gorena.
  • Gizabanako edo talde heroiak agertzen dira.
  • Heroia pertsonaia idealizatua da. Bertute kardinalen jabea da: justizia, indarra, neurritasuna, zuhurtzia.
  • Bertsoen neurriari dagokionez, hasieran saturnoa (Erromako neurri nazionala) erabiltzen zen. Geroxeago, hexametroa nagusi izango da.
  • Poesia epikoaren helburua erregeen eta buruzagien balentriak abestea zen, baita gerren kalteak ere.

2. Jatorrien Aroa (K.a. 753-241)

Katon eta Varron idazleek honako hauek aipatzen zituzten:

  1. Carmina convivalia: Poeta batek, noble batek aginduta, honen arbasoen ohorez egindako kantuak dira.

  2. Carmina triunphalia: Soldaduek bere jeneralei abesten zizkieten kantak.

  3. Elogia: Hildako bati eskainitako hileta inskripzioak.

  4. Nenia: Pertsonaia ospetsuen hiletan kantatzen ziren abestiak.

Badira ere aztarna desberdinak: Carmen Priami eta Carmen Nelei.

3. Epika Arkaikoa

1. Livio Androniko

  • Bibliografia: Grezian jaio zen. Tarentoko hartzean harrapatua. Gens Liviako esklaboa izan zen. Askatasuna lortu zuenean, gramatika irakaslea izan zen.
  • Lana: Latina oso ondo menperatzen zuen. Bere klaseetarako Odisearen itzulpena egin zuen. Latinez egindako lehen lan epikoa. 35 atal.

2. Nevio

  • Bibliografia: Livio Andronikoren garaikide eta jarraitzailea. Capuan jaioa. Lehen Gerra Punikoan soldadu izan zen. K.a. 201. urtean hil zen.
  • Lana: Bellum Poenicum. Epopeia nazionalaren sortzailea. Jatorritik Lehen Gerra Punikora hedatzen da. Saturnoa erabiltzen zuen. 70 bertso bakarrik kontserbatu dira.

3. Ennio

  • Bibliografia: K.a. 239. urtean Calabrian jaioa.
  • Lana: Annales. Epopeia nazionala. 18 liburuetatik, 600 bertso mantentzen dira soilik. Jatorritik Bigarren Gerra Punikora hedatzen da.

4. Virgilio (Publius Vergilius Maro)

  • Bibliografia: K.a. 70. urtean jaio zen Andes herrian eta bertan nekazari giroan hazi zen. Erromara K.a. 54. urtean iritsi zen. Poetae Novi taldearen aurrean aurkeztu zen. Oso poeta jakintsua. Katulo bere irakaslea izan zen. K.a. 40. urtean ondasunak kendu zizkioten. Mezenas eta Augustoren laguna izan zen. Gaixotu eta gero Italiara itzuli eta K.a. 19. urteko irailaren 22an hil zen.
  • Lana: Bucolica (artzaintza edukia duten hamar poema labur) eta Georgica (lurraren inguruko lanari dagozkion lau liburu).

Eneida

K.a. 30. eta 19. urte bitartean idatzitakoa. Augustok inspiratuta. Bukatu gabe utzi eta Augustori esker mantendu zen. Augusto berak eskatu zion Virgiliori obra hau idatz zezan. Obra bukatu gabe dago, hil egin zelako.

  • Argumentua: Eneasek Troia utzi eta Kartagora iristen da. Bertan, Didori Troiako abenturak kontatzen dizkio. Eneas Latiora alde egiten duenean, Didok bere buruaz beste egiten du. Ankisesen ohoretan jokoak ospatzen dira. Infernuetara jaisten da bere aita hila ikusteko asmoz. Troia eta Italiar jatorrizkoen arteko liskarrak. Borroka gogor baten ondoren, Turnoren heriotza.

  • Egitura:

    • I-VI liburuak: Troiako gerraren amaiera eta Mediterraneo itsasoan izandako abenturak. Homeroren Odisea gogoratzen du.
    • VII-XII liburuak: Italiako gerrek Iliada gogoratzen dute.
  • Iturriak: Homero, greziar zaleak eta latindar epika aurrekariak.

  • Erabilitako bertsoa: Hexametro didaktikoa.

  • Erabilitako prozedurak: Contaminatio, etorkizuneko aurreikuspena, eta garaiko ohiturak iraganean deskribatuak.

  • Fatumen garrantzia: Patuaren pertsonifikazioa.

Pertsonaien Egitura
  • Lurrekoak: Heroia: Eneas / Antiheroia: Dido eta Turno.
  • Zerukoak: Heroia: Venus / Antiheroia: Juno. Borrokaren Epailea: Jupiter.
Venus eta Junoren arteko Liskarrak
  • Venus Eneasen ama zen. Eneas erromatar leinuaren sortzailea da.
  • Erromak Kartago suntsitzen du.
  • Venus garaile atera zen Junoren aurkako Urrezko Sagarraren Epaiketan.
Pertsonaien Ezaugarriak

Gizakiak: Eneas, Dido, Turno / Jainkoak: Venus, Juno, Jupiter.

Hizkuntza eta Estiloa

Homero eta Ennioren jarraitzailea. Metafora eta konparaketa ugari ditu; eduki aldetik, Panteoiko Jainkoen esku hartzearen imitazioa da, nahiz eta Virgilioren izpiritua desberdina izan, aurreratuago eta arrazionalagoa. Lan honek garrantzi handia du. Gainera, autore askoren iturri bihurtu da.

5. Lukano (Marcus Annaeus Lucanus)

  • Bibliografia: K.o. 39-65 urte bitartean bizi izan zen. Seneka filosofoaren iloba zen, eta hura bezala, Kordoban jaio zen. Neronen ikaskidea izan zen.
  • Lana: FARSALIA: 10 liburutan banatuta dago. Hexametroa erabili zuen. Erromaren bigarren epopeia handia da, Zesarren eta Ponpeioren arteko gerra azaltzen du.

Berrikuntzak

Bi berrikuntza nagusi sartu zituen:

  1. Jainkoak alde batera uztea.
  2. Epopeian heroi bakar bat ez egotea, lehengo epopeietan bezala, baizik eta Ponpeio eta Zesar pertsonaia garrantzitsuak izatea.

Bestalde, batzuetan gehiegikeria erretorikoak erabiltzen zituen; ugariak dira prosaismoak eta beharrezkoak ez diren hedatzeak.

Entradas relacionadas: