Erromatarren Eragina Euskal Herrian eta Iberiar Penintsulan
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB
Erromatarren Ondarea Iberiar Penintsulan
Erromatar zibilizazioak eragin handia izan zuen Iberiar Penintsulan. Hasieratik, gehien harrituko gaituena, agian, herri-lanen eta garai hartako zenbait eraikinen hondakinak izango dira: zubiak (Alcantara eta Medina), antzokiak (Merida eta Italica), akueduktuak (Segovia eta Tarragona), arkuak (Bara eta Medinacelli), etab. Horietako asko, gerora ere, askotan erabili izan dira. Bestetik, gaur egungo hiri batzuk erromatarren garaian fundatutakoak dira.
Gaur egungo hizkuntza askoren jatorria (gaztelania, galiziera, katalana, frantsesa, italiera, etab.), orduan hitz egiten zen hizkuntza, latina da. Penintsulako hizkuntzen artean, euskara da latinetik eratorria ez den hizkuntza bakarra, nahiz eta latinetik hitz ugari hartu.
Erromatar zibilizazioak ekarpen asko egin zituen beste arlo batzuetan ere, literaturan eta zuzenbidean, adibidez. Azken horretan, aipatzekoa da Zuzenbide Erromatarra, gaur egungo legedian eragin handia izan duen lege multzoa.
Euskal Herriko Antzinako Tribuak
- Baskoiak: Euskal lurraldearen zatirik handiena hartzen zuten. Gaur egungo Nafarroako lurretan zeuden; hegoaldetik Ebroraino eta ekialdetik Ejea de los Caballeroseraino iristen ziren.
- Barduliarrak: Baskoien mendebaldeko auzokideak ziren. Gaur egungo Gipuzkoako lurraldea hartzen zuten eta Toloño mendilerroraino iristen ziren.
- Karistiarrak: Deba eta Nerbioi ibaien arteko lurraldean bizi ziren, hegoaldetik Trebiñoko Konderriraino iristen zirelarik.
- Beroiak: Gaur egungo Arabar Errioxako lurraldean bizi ziren.
- Autrigoiak: Nerbioitik gaur egungo Laredoraino iristen ziren. Kantabroen ondoan zeuden eta hegoaldetik Okako mendietaraino iristen ziren.
- Akitaniarrak: Pirinioetatik Garonaraino heltzen ziren, eta beste tribu batzuk zeuden bertan: tarbelliak, bigerriak edota venarniak, besteak beste.
Badakigu ere, Erromatarren garaian, Baskoiek eremu zabala hartzen zutela. Hori azaltzeko hainbat teoria daude. Horietako onartuenaren arabera, Erromatar konkistaren amaiera aldera, Baskoien herriak lurralde ugari jaso zituen saritzat. Baskoien laguntza, askotan, aurre ez egitera eta, beste batzuetan, Erromatar armadan parte hartzera zuzendu zen, armada osagarriak eratuz.
Udalekotze Prozesu Erromatarra Euskal Herrian
Herrigune eta Erromatar villa gehienak (Cabriana, Cascante, Soto de Ramalete...) ager vascorum edo lautadan sortu ziren (Ebro inguruko lurretan); lur horiek egokiagoak ziren nekazaritzarako. Erromatarrak Euskal Herrira heldu zirenean, lurra lantzeko teknika berriak ekarri zituzten, eta horrek aurrerapauso nabarmenak ekarri zituen: animalien indarraz baliatzea, goldearen eta eskuarearen erabilera, landare berriak lantzen hastea (garia, lihoa eta tipula, adibidez). Artisautzarekin lotutako lanbideek ere garrantzi handia hartu zuten, eta horren erakusgarri Tritium Magallumeko (Tricio, Errioxa) zeramikak ditugu. Merkataritza-harremanak ere sustatu egin ziren txanpona erabiltzen hasi zirenean.
Saltus Vascorum edo mendi inguruan ia ez da erromatarren arrastorik ageri; inguru hori, batez ere, mineralak lortzeko baino ez zelako erabili. Bidasoaren bokaletik, itsasoz esportatzen ziren mineralak.