Errusiako Iraultza eta Sobietar Batasunaren Eboluzioa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,41 KB

Boltxebikeen Iraultza

1917ko uztailean, sobietek, Leninen gidaritzapean, Behin-behineko Gobernuaren aurkako matxinada antolatu zuten, baina porrot egin zuen, eta Leninek erbesteratu egin behar izan zuen. Urriaren 25ean, boltxebikeek San Petersburgoko Neguko Jauregia eraso zuten, eta Behin-behineko Gobernua amaitu zen. Gobernu iraultzaile bat sortu zen, boltxebikez osatua eta hiru pertsonaia nagusirekin: Stalin, Lenin eta Trotski.

Gobernu honek Kerenskyren sistema burgesarekin amaitu zuen eta hainbat ekintza burutu zituen boltxebikeen ideien arabera:

  • Lurrak nekazarien artean banatu zituzten.
  • 1918an, Brest-Litovskeko Bakea sinatu zuten Erdialdeko Potentziako herrialdeekin, eta gerratik atera ziren.
  • Autodeterminazioa eman zieten errusiar herriei.
  • Jabetza pribatua ezeztatu zen.

Gerra Zibila eta Gerrako Komunismoa

Lehen Mundu Gerratik irten bezain laster, Gerra Zibila bi bandoren artean lehertu zen Errusian:

  • Armada Zuria: Kontrairaultzaileak (liberalak, zaristak, mentxebike batzuk) eta nazioarteko laguntza.
  • Armada Gorria: Boltxebikeak, Trotskik gidatua.

Gerrako Komunismoa

"Gerrako Komunismoa" Boltxebike Gobernuak Gerra Zibilean hartutako neurri politikoei deitzen zaie.

Ekintzak

  • Jarduera ekonomikoak nazionalizatu zituen; ekoizpen ekonomikoa, banaketa eta kontsumoa Estatuak berak kontrolatuko zituen, kapitalismoarekin amaituz.
  • Lurrak kolektibizatu zituen, jabetza pribaturik onartu gabe.
  • Nekazariei alea konfiskatu zien, gerra-frontera bidali ahal izateko.

NEP (Ekonomia Politika Berria)

NEP (New Economic Policy) 1921-1929: Sobietar Batasuna pairatzen ari zen krisi ekonomikoari aurre egiteko Leninen gobernuak, eta geroago Stalinenak, ezarri zuen politika ekonomikoa izan zen.

Gosplan

Erakunde berezi bat, NEP ordezkatuko zuten bosturteko planak diseinatuko zituena, Sobietar Batasuna potentzia ekonomiko bihurtzeko helburuarekin. Baliabideak zehazteko eta helburu ekonomikoak lortzeko sortu zen.

SESB (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) eta haren ezaugarriak

SESB definitzen zuten ezaugarriak:

  • Errepublikek autonomia zuten eta Batasuna utz zezaketen.
  • Organo legegile nagusia Sobiet Gorenak zen, baina kontrola Alderdi Komunistak zuen (SBAK).
  • Proletalgoaren diktadura ezarri zen, gizarte komunista ezartzeko bidean.

Diktadura Estalinista (1928-1953)

1924an Lenin hil zen, eta boterea lortzeko borroka zabaldu zen Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan, batez ere Trotski eta Stalinen artean. Pixkanaka-pixkanaka, Stalinek bere etsai politikoekin amaitu zuen eta SBAKeko lider bihurtu zen. Bere helburu nagusia SESBen iraultza ziurtatzea zen, eta ez mundu mailako iraultza bat bideratzea (Trotskik nahi zuen bezala); horregatik, "sozialismoa herrialde bakarrean" doktrina ezarri zuen, Nazioarteko III.aren (Komintern) eragina murriztuz.

Diktaduraren ezaugarriak

  • Liderrari kultu sistematikoa egin zitzaion propagandaren bidez.
  • Alderdi Komunistaren boterea ziurtatu zen, sobieten askatasunarekin amaituz.
  • Izua erabili zen kontrola mantentzeko. Hori lortzeko bide nagusia purgak izan ziren, eta pertsonak gulagetara bidali zituzten.
  • Kultura kontrolatua zen; mugimendu artistikoak debekatu egin ziren eta errealismo sozialista nagusitu zen.

Entradas relacionadas: