Esaera Zaharren XXII. Txapelketa (2015): Azalpenak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,2 KB
Esaera Zaharren XXII. Txapelketa (2015-IV-25)
Esaeren Azalpenak
- Alferrak kaka sarri, urrutira joan eta nekez etorri
Sarri: askotan, maiz / Nekez: kostata, zailtasunez
Jende alferrari ez ohi zaio gustatzen lan egitea; hori dela eta, horrelakoak ahalik eta esfortzu gutxien egiten saiatuko dira. Komunera maiz joatea (kaka egitera), adibidez, oso modu ona da lanetik alde egiteko. Kasu horretan, pertsona alferra oso urrunera joango da komunera (gehiago tardatzeko), eta kostako zaio bueltatzea (edozein aitzakiarekin). Bitartean, ez du lanik egingo.
Taktika hori hartzen baduzue, gutxienez disimula ezazue apur bat.
- Arrazoi ez duenak, oihu handi
Askotan, eztabaidetan, zaratarekin konpentsatu ohi da argudio falta, oihu egiteak pisu handiagoa emango balie bezala gure hitzei. Alferrik da, baina.
- Askoren mina, tontoen atsegina
Tontoek zera pentsatzen dute: “Ni txarto nago, baina jende asko dago ni bezala; beraz, ez nago horren txarto”. Horrela uste dutenek euren burua engainatzen dute, ez besterik. (Gaztelaniaz: “Mal de muchos, consuelo de tontos/as”).
- Asto batek baino bik gehiago dakite
Dakite: dakite (plurala)
Astoak ez dira oso abere argiak; hala ere, bi asto batuz gero, pentsatzeko gaitasun handiagoa dute banaka baino. Guretzat ere balio du horrek (baita zuretzat ere, noski). Nor da, beraz, zure asto kidea?
- Beleari ere eder zaio bere ahotsa
Egozentrikoak gara (gure ustez, geu gara munduaren erdigunea), eta geure burua laudatzen dugu etengabe, geure akatsak edo alderdi ahulak ikusteke. Hots, barrura begira, ez gara batere kritikoak. Beleak ere ez.
- Beti beharrean ta kaka morralean
Beharrean: beharrean, lanean / Morralean: zorroan
Bertsolariak-eta aparte utzita, jende askok lan gogorra egiten du bizitza osoan; hala ere, gutxik lortzen dute onurarik, are gutxiago aberasterik.
- Bihar ere argituko du
Du: du (hitanoz, dik, toka; din, noka)
Arazoak handiak izan daitezke, baina beti geratzen da itxaropena: bihar ere eguzkia aterako da, beste egun bat izango da eta, agian, hobetuko da egoera.
- Dakienak hartzen, dakike ematen
Dakike: daki+ke (jakin ahal du, agian daki)
Harremanak horixe dira: hartu-emanak, eta bi atal dauzkate, hartzea eta ematea. Horrela funtzionatzen ez badute, alferrekoak dira erlazioak, oreka galduta abusu bihurtzen direlako.
- Denok larru gorri jaiotzen
Denok: denok, guztiok / Larru gorri: biluzik, “en cueros”
Pertsona guztiok (bai zu, bai ni, bai edonor) etortzen gara mundura biluzik; beraz, jaiotzeko momentuan behintzat, denok gara berdinak. Gogoratu egia hori eta apalagoa izango zara besteekin.
- Eder edo itsusi, zein begik ikusi
Estetika oso kontu subjektiboa izaten da: nork ikusi, hala baloratu. Kenduta Esaera Zaharren Txapelketako antolatzaileak (horiek mundu guztiarentzat dira politak, atseginak, argiak eta super-euskaltzaleak), gainontzeko guztiaren edertasuna erlatiboa da.