Esanahi Mugatutako Esparruak eta Eskolako Taldearen Ezaugarriak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB
1. Zer dira “esanahi mugatutako esparruak”? Ipin itzazu bizpahiru adibide.
Bi errealitate mota daude: enpirikoak (gizakiek aldatu ahal dituztenak) eta esanahi mugatutako esparruak (munduari buruzko errepresentazioak).
Esanahi mugatutako esparruak ez dira errealitate enpirikoak, mentalak dira (ideiak, "ens rations"), ez fisikoak. Esparruak ezin dira ukitu, errepresentazio mentalak dira, beste errealitate mailan daude kokatuta (inkestak, elkarrizketak...).
Eguneroko bizitzan ez dira kontzienteki erabiltzen, bi taldetan banatzen dira: Fikziozkoak (Ametsak, ideiak, sentimenduak...) eta Ez fikziozkoak (Zientzia). Zientziak, froga bidez, bi mota ditu: 1-Zientzia naturalak, 2-Gizarte zientziak.
Gizarte Ikerketa eta Hezkuntza Ikerketa
2. Zein diferentzia dago ulermenaren (Verstehen) eta azalpenaren artean?
Bata da objektibitatearen objektibitatea (Azalpena - Zientzia naturalak) eta bestea subjektibitatearen objektibitatea (ulermena - Verstehen - Gizarte zientziak). Ulermena ez da subjektiboa, subjektibitatearen objektibitatea baizik. Azalpenak teknika kuantitatiboen barruan daude, eta ulermena ordea, teknika kualitatiboen barruan. Azalpenean, adibidez, datuak, zenbakiak, errepresentazio geometrikoak... horren ondorioz irudi orokor bat egiten da. Ulermenean ordea, pertsona desberdinak, kasu ezberdinak eta egoera desberdinak daude, ez datu konkretuak.
3. Zeintzuk dira ezaugarri emankorrenak eskolako taldea definitzeko?
- Formala: Talde formala da eta oso erregulatua. Klase barruan jarrera formala dute, eta patioan, eskolako jokoetan... berriz, informala.
- Propioa: Propioa da, hau da, barruan daudela ikasleak, adibidez, modarekin gertatzen dena.
- Sekundarioa: Intimitatea eta sentimenduak biltzen ditu parte-hartzaileen artean, esan dezakegu, bigarren familia bezalakoa dela. Lagun-talde primarioa bihurtzen da.
- Irakaslea ikasleen erreferentzia
- Ezaugarri bereziak:
- Eskola barruko talde formal bat da.
- Parte-hartzaileen artean helburu nagusia: aldaketa kualitatiboa egitea.
- Lider formal bat: Maisua.
- Partaide guztiek helburu batzuk dituzte, beraiek aukeratutakoak.
- Asistentzia derrigorrezkoa da.