Eskola Antolaketa: Organoak eta Dokumentu Nagusiak

Clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,05 KB

Eskola Kontseilua

Eskola agente guztiek parte hartzen duten organoa da. Eskolako gobernu organo gorena da. Eskolarentzat garrantzia izango duten erabakiak (eskola antolakuntzari dagokion guztia, adibidez) bertatik pasatu behar dira, honek baitu azken hitza.

Osaketa

  • Zuzendaria
  • Zuzendaritza kideak
  • Irakasle-hezitzaileen ordezkaritza
  • Gurasoen ordezkaritza
  • Ez-irakasleen ordezkari bat
  • Ikasle ordezkaritza (adin batetik aurrera)
  • Udaletxeko ordezkari bat (entzule eta parte-hartze moduan)

Funtzioak

  • Ikastetxearen antolaketa dokumentuak onartu eta ebaluatu.
  • Zuzendariaren hautaketan parte hartu.
  • Ikastetxearen jarduerak lege barruan jokatzea zaintzea.
  • Ikastetxearen kudeaketa.

Irakasle Klaustroa

Hezitzaile eta irakasleen parte-hartze organoa da.

Osaketa

  • Zuzendaria (beste irakasle bat izaten da)
  • Irakasle eta hezitzaileak

Funtzioak

  • Ikastetxearen koordinazioa eta planifikazioa.
  • Ikastetxeko edozein hezkuntza-alderdiren inguruko erabakiak hartu eta ebaluatu.

Zuzendaritza

Ikastetxearen ordezkaritza da.

Osaketa

  • Zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria, gutxienez.
  • Ikastetxe bakoitzaren arabera, kideak gehiago izan daitezke (zuzendariordea, adibidez).

Funtzioak

  • Ikastetxeko jarduera guztiak zuzendu eta koordinatu.
  • Langile guztien buruzagitza.
  • Legediaren betetzea bermatzea.

Ikasleen Guraso Elkartea (IGE)

Gurasoen ordezkari taldea da.

Ezaugarriak eta Funtzioak

  • Boluntarioak diren gurasoak edo hautatutakoak.
  • Ikastetxeko jardueretan parte hartu hobetzeko asmoarekin.
  • Eskola kontseiluan eta beste organoetan ordezkatzea, eskolaren hezkuntza eskaintza hobetzeko asmoz.

Ikastetxeko Dokumentu Nagusiak

Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP)

Ikastetxearen nortasun-ezaugarriak, helburu orokorrak eta antolamendu-egitura zehazten dituen dokumentua da. Ikastetxe moduan nortzuk garen, nolako ikasleak nahi ditugun eta antolamendua zehazten ditu. Irakasle klaustroak egiten du, Eskola Kontseiluak onartu, eta azkeneko onespena delegaritzak ematen du. Ez da urtero egiten eta iraunkorra da.

Ikastetxearen Curriculum Proiektua (ICP)

Ikastetxeko haur guztiei zuzendutako jarduera pedagogikoak zehazten dituen dokumentua da. Irakasle bakoitzak programazioak egiteko orduan kontuan hartu behar duen dokumentua da. Irakasle klaustroak egiten du, Eskola Kontseiluak onartu, eta azkeneko onespena delegaritzak ematen du. Ez da urtero egiten. Batzuetan IHPren barruan sartzen da. Zein metodologia, espazio, baliabide, ebaluazio irizpide, taldekatze... azaldu eta zehaztu egiten ditu. IHP baino pedagogikoagoa da.

Ikastetxearen Kudeaketa Proiektua (IKP)

Ikastetxearen baliabideak (zenbat diru), administrazioa (nork zein funtzio) eta kudeaketa ekonomikoa (sarrerak, irteerak... oso zorrotza) jasotzen dituen dokumentua da. Koordinatzaileari dagokio hau egitea. Urtero egin behar da. Baliabideen zainketa ere zehazten da.

Barne Araudia (BA)

Ikasleei zuzendutako dokumentua da. Ikastetxeko funtzionamendua eta elkarbizitzaren antolamendua arautzen dituen dokumentua da, eta guztien eskubideak eta betebeharrak zehazten ditu. Dokumentu honen helburua elkarbizitza bermatzea da. Irakasle taldeak egiten du, klaustroak onartu, Eskola Kontseiluak onartu, eta azkeneko onespena delegaritzak ematen du.

Urteko Plana (UP)

Ikasturte batean garatu behar diren helburu zehatzak kudeatzen dituen dokumentua da, eta administrazioa eta antolamendua zehazten dira (ordutegia, zenbat irakasle...). Ikasturte guztietan berrikusi eta aldatu egiten da. Irakasleek egiten duten dokumentua da.

Urteko Memoria (UM)

Ikasturtean zehar burututako ekintzak deskribatu eta baloratu egiten dituen dokumentua da, eta hurrengo programaziorako helburu edo hobekuntzak zehazten ditu. Dokumentu honetan IUParen balorazioa egiten da. Irakasleek egiten dute.

Entradas relacionadas: