Eskola Kirola eta Mugimenduaren Mekanismoak: Gida Osoa

Enviado por Roberto y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,53 KB

1. Eskola Kirola: Kirol Hezitzailea eta Jarduera Ludikoa

Eskola kirola, kirol hezitzailea eta jarduera ludikoari buruzko atala da hau.

Helburua

Ume bakoitzaren hazkundea lortzea eta aberastasun motrizaz hornitzea da helburua, horrek edozein egoeratara egokitzen lagunduko die. Hastapen bat izatea, helburu ludikoa, umeek ondo pasatu behar dute kirolaz ez aspertzeko.

Ezaugarriak adinaren arabera

  • 6-8 urte: Pertzepzio-ikaskuntza
  • 8-10 urte: Kirolaren ezagutza globala
  • 10-12 urte: Teknikaren hastapena
  • 12-14 urte: Espezifikazioa: teknika-taktika
  • 14-16 urte: Gaitasun fisikoa, kirolaren perfekzionamendua

Kirol honen etapa hezitzaile eta pedagogikoan mugimendua landu behar da. Umea da protagonista (pertsona da protagonista), mugimenduaren autonomia lortzea egoera desberdinetara egokitzeko. Kirolaria kirola baino garrantzitsuagoa da. Umea kirolaria izateko lan egin behar dugu, ez kirol zehatz bat egiteko. Beste edozein kirol egiteko aukerak izan behar ditu, horrela zein kirol gustatzen zaion gehien jakingo du. Horretarako ez dugu kirol batean errendimendu altu bat lortu behar, baizik eta oinarrizko gaitasun motrizak landu.

2. Mugimenduaren Mekanismoak: Hautematea, Erabakitzea eta Burutzea

Gure helburu nagusia umeek hau ikastea da. Zereginen arabera, irakaskuntza-teknika desberdina erabiliko dugu. Kontuan hartu behar dugu ikaslearen adina, gaitasuna...

2.1. Mugimenezko zereginak eta hautemate-bidea (pertzepzio-mekanismoa)

Nire mugimenezko ekintza baino lehen eta ondoren hartzen dudan informazio sorta edota zein jarduera fisiko egin behar dudanaren pertzepzioa asko alda daiteke. Adibidez: Igeriketan errazagoa da krol egitea, eskubaloian atzelari izatea baino.

2.1.1. Hautemate arretaren garapena (arreta selektiboa)

Pertzepzio handia behar den zeregin batean, pertsonak informazio garrantzitsuena eta baliagarriena hautatu eta aukeratu behar du.

2.1.2. Hautemate-aurrerapen gaitasunaren garapena (antizipazio pertzeptiboa)

Ingurugiroaren informazio-estimuluak ondo interpretatzean datza, eta ekintza bat deduzitzea hori gertatu baino lehen.

2.2. Mugimenezko zereginak eta erabakitze-bidea (mekanismoa)

Badaude erabakitze-osagai errazak, adibidez: jauzi bertikal testa, igeriketa-irteera eta beste batzuk. Beste faktore konplikatu batzuk ere badaude, adibidez: nola eta non kokatu pilota leku batetik etortzen bada eta ni beste leku batera bidali nahi badut, eta nola eman (tenisean, adibidez). Erabakia hartzeko behar den denbora edo talde-kiroletan taktika erabakitzeko behar den denbora.

2.3. Mugimenezko zereginak eta burutze-mekanismoa

Egin behar den mugimenduaren zailtasuna oso aldakorra izan daiteke. Adibidez: xakean dorrea mugitzeko mugimendu oso sinplea da, eta mailuaren jaurtiketa konplexua.

2.4. Mugimenezko zereginak eta kontrol-mekanismoa

Azken zatian mugimendua eta mugimenduaren emaitza agertzen dira.

Feedback

  • Barnekoa: Irakaslearen jokaera beraren emaitza da, honen arabera bere "inpresioa" dauka: motore edo mugimenezko maila batean. (Ni neu esaten dut nola egin dudan eta zergatik)
  • Kanpokoa: Beste norbaitek esaten dit nola egin dudan eta zergatik egin dudan hori ondo edo gaizki. Motibatzea, nola egin esatea, informazioa eman, hartu eta praktikan ipini.

Deskriptiboa, ebaluaziokoa, preskriptiboa, azalpenekoa. (Feedback = erretroelikadura)

3. Kirol-Hezkuntzako Edukiak

Eduki kontzeptualak

  • Arauak
  • Segurtasun-arauak
  • Terminologia

Prozedurazko edukiak

  • Oinarrizko gaitasun fisikoak: erresistentzia, indarra, abiadura, malgutasuna.
  • Gaitasun psikomotoreak: espazio-denbora hautematea edo pertzepzioa, orientazioa, koordinazioa, oreka, bizkortasuna, lateralitatea, gorputz-eskema, segmentuen disoziazioa.
  • Oinarrizko mugimen-trebetasunak:
    • Mugikorrik gabe: lekualdatzeak, jauziak, birak.
    • Mugikorrarekin: botea, pase-hartzea, gidatzea, jaurtiketa, kolpea...
  • Mugimen-trebetasun espezifikoak:
    • Mugikorrik gabe: defentsa-erasoan, lekualdatzeak, posizioak, egoera, orientazioa...
    • Mugikorrarekin: oin-jokoa, kolpe mota desberdinak, kirtena...
  • Taktika:
    • Oinarriak: posizio eta mugimenduak, mugikorrarekin oinarrizko ibilbideak, joko-fasea...
    • Hasierako progresio taktikoa: pilota kolpatzea, sare gainetik baloia pasatzea.

Eduki giza-afektiboak / Jokaerazko edukiak

  • Afektiboak: norberarekiko ezagutza eta errespetua, gainditzeko espiritua, motibazioa, autoestimua, arauekiko errespetua, konpromisoa, kirol-ohituren hartzea.
  • Gizartekoak: adiskidetasuna, joko garbia, sozializazioa, taldeko espiritua.

4. Saioak Programatzearen Garrantzia

Saioak programatzearen garrantzia landu dugu. Programatuta eraman behar dugu saioa, gauza berak ez egiteko, besteak beste.

  • Inprobisazioa eta bat-batekotasuna ezabatzen ditu.
  • Akatsak zuzentzea ahalbidetzen du.
  • Ekintza inkontzienteak eta presazkoak saihesten ditu.
  • Egonkortasuna ziurtatzen du.
  • Koordinazioa errazten du.
  • Kontrola eta ebaluazioa errazten ditu.
  • Gida gisa balio du.
  • Prozesu osoaren edo zati baten aurreikuspen bat ematen du.

Entradas relacionadas: