Eskolaren Funtzioak Gizartean

Clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,44 KB

Gizarteratzea eta Kohesioa

  1. Gizarteratzea eta kohesioa: Belaunaldi berriei arauak, balioak, sinesmenak, sentitu eta pentsatzeko moduak… transmititu behar zaizkie, gizartearen oreka eta biziraupena ziurtatzeko.

Eskolaren bidez, gizabanakoak partaidetzako taldearen bizitza-estiloarekin eta bizimoduarekin interakzionatzen du. Taldean sentitzeko, pentsatzeko eta jokatzeko moduak ezagutzen ditu. Egunerokotasuna ahalbidetzeko arauez eta legeez jabetzen da. Rolak eta estatusak barneratzen ditu...

Aldaketa Soziala Laguntzea

  1. Aldaketa soziala laguntzea: Munduan, gizartearen egonkortasuna eta jarraitasuna ziurtatzeko, aldaketa sozialak beharrezkoak dira. Eskolak, kasu honetan, aldaketa hauek eman daitezen laguntzen du: zientzia, teknologia, garapenaren ideia, ongizatearen ideia, informazioa, ezagutza eta globalizazioaren testuingurua. Aldaketekiko erresistentziak: posizio pribilegiatuak zertxobait galdu dituztenengandik.

Lan Merkatura Prestakuntza

  1. Lan merkatura prestakuntza: Haurrak, heldutasunean lan-merkatuan sartzeko prestatzen dituzte. Egitura sozioekonomikoen ekoizpen-sistemek beharrezko dituzten gaitasun, trebetasun, ezagutza eta jarreretan formatzen dituzte. Kredentzialak banatzen dituzte, gaitasunak ziurtatuz. Gizarte-desparekotasunaren mailaketa, lanaren bereizketa soziala iraunaraziz. Gizarte postindustrialetan, krisi-testuinguruan, lan-merkatura sarbidea bermatzen zuen funtzio bera zalantzan jartzen da. Eskola gehiegi daude, eta, aldiz, lan oso gutxi. Ikasleek nota oso onak atera behar dituzte lana lortu nahi badute, eta, gainera, ez daude lanbide duinak. Zapalduen dauden gizarte-taldeak egoera hau asko sufritzen dute.

Funtzio Ekonomikoa

  1. Funtzio ekonomikoa: Eskoletako funtzio nagusiak betetzeko, diru publikoaren zati oso handia bideratzen da; hala nola, azken urteetan, % 4,5 BPGa. Horrek dirutza bat suposatzen du. Gaur egun, enpresa eta sektore ugari bizi dira honi esker: eskola-garraioa, testuliburuen argitaletxeak, eskola-jantokiak... Enpresa handi hauek, bereziki testuliburuen argitaletxeak, negozio hutsa dira; izan ere, urtero berriketa txiki batzuk egiten dituzte, eta, urtero, liburu berriak erostera bideratzen gaitu hezkuntzak, gobernuari interesatzen baitzaio. Baina hau ere ezkutuko zerbait da, ez delako ofizialki azaltzen.

Entradas relacionadas: