Eskolaren Ikuspegiak: Funtzionalista, Kritikoa, Demokratikoa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,42 KB
Eskola: Ikuspegi Funtzionalista
Funtzionalistek eskola sozializazio-esparrua dela uste dute, edukiak transmititzeko esparrua baino gehiago.
Talcott Parsons
Parsons-ek azpimarratu zuen bezala, eskolaren funtzioa umeen nortasuna eta jokabidea moldatzea da. Hau da, hezkuntzaren funtzioa pragmatikoa da: umeak bere nortasuna eraikitzen du eta gizartean kokatzen da (bere lekua aurkitzen du gizarte-egituran).
Eskolan umeek helduen instituzioen (ekonomia, politika, kultura) oinarrizko arauak barneratzen dituzte.
Sozializazioa, gehienbat, errendimenduaren inguruan egiten da. Umeek eskolan bizitzen dituzten esperientzien artean frogak eta emaitzak dira ardatz. Desberdintasunak, batez ere, errendimenduaren arabera izango dira (meritokrazia).
Eskola: Ikuspegi Kritikoa / Erreprodukzio Teoriak
Harreman zuzena dago hezkuntzaren eta gizarte kapitalistaren beharren artean. Erreprodukzio-teorien arabera, gizarte kapitalistan, eskolaren funtzioa desberdintasun sozialak berpiztea, erreproduzitzea da.
Nola?
Althusser
Hezkuntza-sistema klase-menderakuntza lortzeko erabiltzen da. Umeei beren klase sozialaren arabera gaitasun desberdinak erakusten zaizkie. Eskolan klase nagusien arau eta balioak barneratzen dira. Hau da, hezkuntza-sistemako sozializazioa klase-sozializazioa da eta, ondorioz, sistema erreproduzitzen du.
Baudelot eta Establet
Hezkuntza kapitalista edo hezkuntza zatituaren teoria («Las dos redes escolares»). 70eko hamarkadan Frantzian egindako ikerketan beren hipotesia frogatu zuten: bi eskola-sare edo ibilbide bereizten direla sozialki; bata lehen hezkuntzatik lanbide-heziketara doa, eta bestea bigarren hezkuntzatik goi-mailako hezkuntzara.
Learning to Labour
Eskolan bertan edo gelaren barruan gertatzen dena aztertzen dute.
Ikerketaren Ondorioak
Langile-klasea ez da pasiboa, eta kultura dominantearen aurkako oposizioak ere badaude. Hala, eskolan porrotak izaten dituztenak ez dira ideologia indartsu baten biktima pasiboak. Ikasle horiek erresistentzia-jarrera garatzen dute eskolan.
Jarrera horretan elementu garrantzitsuak daude:
- Piper egitea (autonomia adierazten du)
- Irakaslearen autoritatea ez onartzea
Baina baita elementu negatiboak ere (indarkeria, sexismoa...).
Eskola: Ikuspegi Demokratikoa edo Subjektua
Funtzionalismoaren eta marxismoaren mugak gainditzeko nahian eta subjektuen ekintzak azpimarratzeko, eredu berriak sortu dira: eskola demokratikoa eta subjektuaren eskola.
Michael Apple
Applek demokraziaren kontzeptuan sakontzea proposatzen du, desberdintasun sozialen aurka borrokatzeko. Curriculum "gotikoa" ezarri beharrean, curriculum bat sortzen da, non ikasleek, irakasleek eta familiek eskolan parte hartzen duten. Ezagutza gizartean eraikitzen da.
Helburua
Ikaslearen autonomia bultzatzea, garapen pertsonala, ez bakarrik lan-mundurako.
Alain Touraine
Tourainek gizabanakoen garrantzia nabarmendu zuen. Norberak bere existentziaren jabe izan behar du. AUTONOMIA!
Informazioa ikasi beharrean, ikasleak aldaketei aurre egiten ikasi behar du.
Ezin dira banandu herritartasuna eta hezkuntza; ondorioz, hezkuntza ez da merkatuaren menpe jarri behar.
Talde-lanari lehentasuna ematen zaio, gehiago dakitenek eta gutxiago dakitenek elkarrekin lan egin dezaten.