Eskolatze Txostena: Helburuak, Atalak eta Beharra
Clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,6 KB
Eskolatze Txostena: Definizioa eta Prozedura
Eskolatze Txostenaren Helburuak
Eskolatze txostenaren helburu nagusiak hauek dira:
- Ikasle baten hezkuntza premia bereziak zehaztea.
- Eman beharreko hezkuntza erantzunari buruzko orientabideak ematea.
- Behar dituen laguntza eta baliabide berariazkoak zehaztea.
- Eskolatze modalitaterik egokiena proposatzea.
Eskolatze Txostenaren Atalak
Eskolatze txostenaren ereduak honako atal hauek ditu:
A. Ebaluazio psikopedagogikoa, ikasleari eta haren familia eta eskola inguruneari buruz bildutako informazioan oinarritua:
- a) Ikasleari buruzko informazioa: historia pertsonala eta eskolakoa (biologikoak, ksmallognitiboak, emozionalak eta gizarte harremanetakoak).
- b) Eskola ingurunea: garapen edo curriculum maila arlo edo irakasgai desberdinetan, eta eskola ibilbidea.
- c) Familia ingurunea: familia inguruneari dagozkion alderdiak (ezaugarriak, itxaropenak, etab.).
- d) Gizarte ingurunea: ikaslearen edo haren familiaren gizarte inguruneari dagozkion alderdiak.
- e) Azterketa psikopedagogikoaren laburpena: egun duen garapen ebolutiboaren maila, ikasteko estiloa eta oinarrizko gaitasunak zehazteko.
B. Antzemandako premiei eman beharreko hezkuntza-erantzuna:
- Curriculum gaitasunaren maila orokorra.
- Curriculum egokitzapena: sarrera-elementu, arlo edo irakasgaiei eta horien egokitzapen graduari dagokienez.
C. Behar diren langileak eta baliabideak.
D. Eskolatze modalitatearen eta ikaslearen premietarako antolamendu neurririk egokienaren proposamen arrazoitua.
Eskolatze Txostena Beharrezkoa Denean
Eskolatze txostena ezinbestekoa izanen da hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko kasu hauetan:
- Hezkuntza Bereziko ikastetxe batean edo ikastetxe arrunt batean lehenbiziko aldiz sartzea eskatzen duten ikasleak.
- Eskolaturik egon arren, eskolatze modalitatea berraztertu behar zaien ikasleak.
- Eskolatzealdian zehar curriculum egokitzapen garrantzitsuen beharra antzematen zaien ikasleak.
Kudeaketa eta Erregistroa
Aitak, amak edo legezko ordezkariak proposamenari buruzko informazioa jaso izana sinatuko du, eta matrikula egin ahalko du eskolatze txostenean adierazitakoarekin bat datorren ikastetxean.
Eskolatze txostenak ikasleen ikasketa espedienteei erantsiko zaizkie.