Esopo eta Apolodoro: Alegiak eta Grezia Klasikoa

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB

Esopo: Esopo, K.a. V. mendean bizi izan zen alegia idazle bat izan zen. Baliteke esklabua izatea. Alegiak kontakizun laburrak dira, helburu didaktikoa dutenak, mezu etiko bat aditzera ematen dutenak. Protagonistak hitz egiten duten animaliak izaten dira. Baina protagonistak abereaz gain, gizaki eta jainkoak ere izan zitezkeen. Prosan idatzitakoak izan daitezke, baita bertso sorta baten itxura hartu ere. Gehienetan ikaskizun batekin amaitzen dira. Ikaskizuna bertsotan egon ohi da buruz ikas dadin.


Apolodoro: Apolodoro I-II. mendean bizi izan zen idazle bat izan zen. Ez dakigu asko bere bizitzari buruz, ez ditugu zehaztapen asko. Bere obra nagusia Biblioteka mitologikoa da. Obra honek, Grezia mitologia klasiko eta legenda heroikoak biltzen ditu. Biziraun duen obra bakarra izan da Grezia klasikoan. Kontserbatutako eskuizkribuetan, egile bezala, "Apolodoro" izeneko bat aipatzen da. Apolodoro hau, modu okerrean baina, Apolodoro Atenaskoarekin identifikatua izan da, Aristarko Samotraziakoaren ikasle bat, nagusiki. Apolodoro Atenaskoak liburu hau ezin izan zuenez idatzi, Liburutegi mitologikoaren idazlea, Sasi-Apolodoro deitzen ohi da, zorrozki zuzenak izan nahi dutenen aldetik. Erreferentzia tradizionalek, soilik "Liburutegia" eta "Epitomea" aipatzen dituzte.


Grezia Klasikoa

Grezia klasikoa edo Greziako Aro Klasikoa K.a. VI., V. eta IV. mendeak barnehartzen dituen aroa da, Greziako historian. Aroko abiapuntu zehatz gisa, Atenasko azken tiranoaren erorketa izan zeneko K.a. 510 urtea jarri ohi da. Bukaera, berriz, Alexandro Handiaren heriotza urtean (K.a. 323) jartzen da. Kulturan oparotasun handiko aroa izan zen. Filosofian, artean, literaturan zein politikan aurrerapen handiak izan ziren. Horrela, aro honetan garatutako kulturak eragin zabala eta iraunkorra izan du Mendebaldeko Zibilizazioan eta gaurdaino heldu da.

Gerra eta Inperioak

Aro honen hasieran Greziako hiri-estatu batzuen eta Persiar Inperioaren arteko lehiak gerra batzuk (Mediar Gerrak) sortarazi zituen. Persiarrek (greziar hiri-estatu aliatu batzuekin) ezin izan zuten Grezia menperatu. Gerra hauetatik Atenas irabazle nagusi atera eta Greziako lehen potentzia bilakatu zen. Honek beste zenbait hiri-estaturekin lehia berriak ekarri zituen, batez ere Espartarekin. Eta lehiatik gerrara berriro (Peloponesoko Gerra). Espartak eta bere aliatuek (haien artean Persia gerraren amaieran) Atenas garaitu zuten.

Entradas relacionadas: