Espainia XIX. Mendean: Antzinako Erregimenetik Liberalismorako Trantsizioa

Enviado por Ugena98 y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,06 KB

XIX. mendean, Espainian Antzinako Erregimeneko egiturak desagertu ziren. Sistema politiko liberala ezarri zen. Biztanleriak gora egin zuen; ekonomia modernizatu zen; klaseen gizarte berria sortu zen (aberastasunaren arabera). Aldaketak, hala ere, mugatuak izan ziren. Mendearen hasieran, Espainia atzeratuagoa zegoen Europako potentzia handiekin alderatuta.

Atzerapenaren Arrazoiak

Atzerapen horren arrazoi nagusiak hauek izan ziren:

  • Aldaketa politikoak ezegonkortasun handiko giroan gertatu ziren.
  • Hazkunde demografikoa moderatua izan zen, heriotza-tasak handiak zirelako.
  • Aurrerapen ekonomikoak berandu gertatu ziren, Europako beste herrialdeetan baino indar gutxiago izan zutelarik. Espainia, funtsean, nekazaritza-herria zen.
  • Gizartean, nekazariak ugariak ziren, burgesia eta proletarioak, berriz, beste herrialdeetan baino gutxiago.
  • Kulturan, analfabetismo-tasa oso altua zen.

Karlos IV.aren Agintaldia (1788-1808) eta Antzinako Erregimenaren Krisia

Antzinako Erregimenaren krisia Karlos IV.aren agintaldian hasi zen. Tronuratu eta gutxira, Frantziako Iraultza hasi zen. Espainiak, beste potentzia absolutista batzuekin batera, gerra deklaratu zion Frantziari. Frantziako armadak Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) eta Nafarroa inbaditu zituen, eta Espainiak bakea eskatu behar izan zuen (Basileako bakea, 1795).

Ondoren, Manuel Godoy lehen ministroak Frantziarekin aliatu zen, eta Napoleonekin Fontainebleauko Ituna (1807) sinatu zuen, Portugal bien artean banatzeko. Itun horren aitzakiarekin, Frantziako tropak Espainian sartu ziren, eta penintsulako puntu estrategikoak okupatu zituzten. Ondorioz, herritarrak Godoyren politikaren kontra altxatu ziren, Aranjuezko Matxinadan (1808). Napoleonek Karlos IV.a eta Fernando VII.a semea kargua uztera behartu zituen Baionan, eta bere anaia, Josef Bonaparte, ezarri zuen Espainiako tronuan. Josef Bonapartek eraldaketa liberalak egin zituen.

Herritarrak, ordea, okupazioaren aurka zeuden, eta Madrilen, 1808ko maiatzaren 2an, Frantziako tropen aurka altxatu ziren. Matxinada beste leku batzuetara hedatu zen, eta Independentzia Gerra abiatu zen.

Independentzia Gerra (1808-1814)

Independentzia Gerra Frantziako inbasioen aurkako askapen-borroka eta, aldi berean, absolutismoaren aurkako iraultza liberalaren hasiera izan zen. Hasieran, Frantziarren aurrera egitea galarazi zen Girona, Zaragoza eta Valentzian erresistentzia gogorra eginez, eta Bailengo Guduan (1808) garaipena lortu zen. Orduan, Napoleonek berak Espainiara jo zuen 250.000 soldadurekin, eta ia lurralde osoa berreskuratu zuen.

1812an, Frantziak Errusian zituen arazoak aprobetxatuz, eta Portugalen lehorreratutako britainiar armadaren laguntzaz, espainiarrek Arapilesen garaitu zituzten frantziarrak. 1813an, Frantziako armadak atzera egin zuen, eta Napoleonek Fernando VII.a Espainiako errege gisa aitortu zuen.

Entradas relacionadas: