Espainiako Barne Migrazioak: Motak eta Arrazoiak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,26 KB

Espainiako Barne Migrazioak

Estatu barruan gertatzen diren biztanle mugimenduak eta bizileku aldaketak dira, bai herri eta probintzia artean, bai erkidego artean. Iraupen laburrekoak eta iraupen luzekoak bereiztu behar dira.

Iraupen Laburreko Migrazioak

Epe mugatu bateko migrazioak dira. Adibidez:

  • Uzta biltzerakoak: XIX. mendearen azken herenetik 1960ko hamarkadara arte izan zuten aldirik gorena, ondoren asko jaitsiz. Gaur egun atzerritarrak dira nagusi.
  • Transhumantzia: Antzinako abelbideak ia galduta daude eta egiten diren lekualdatze gutxiak paso erreklamaziorako dira edo tren eta kamioiez egiten dira.
  • Baserritik hirira (urtarokoak): Nekazariak lanik ematen ez zuen urtaroan egiten ziren epe laburreko desplazamenduak ere ia galdu egin dira. Baina gaur egungo turismoak eragindako urtaroko desplazamenduen parekoak dira, batez ere Mediterraneoko kostaldera eta uharteetara, uda aldean sortzen den lan eskaintza dela eta.

Iraupen Luzeko Migrazioak

Nekazaritza Exodoa

Iraupen luzekoen artean garrantzitsuena da, baserritik hirirako bizileku aldaketa, hirietako industrietan lan egiteko. Herrialde garatuetan migrazio korronte hau amaituta dago, baina azpigaratuetan oraindik gertatzen ari da.

Arrazoiak

Industria Iraultzaren garapenarekin lotuta dago eta zenbait arrazoik eragin zuten:

  • Hazkunde demografikoa.
  • Nekazal mekanizazioaren hasiera eta, ondorioz, lurrik gabeko eskulan gehiegi landa eremuan.
  • Industriaren gorakada eta eskulanaren beharra hiri industrialetan.
Kronologia

Nekazaritza exodoa Industria Iraultzaren lehen fasean hasten da. Euskal Herriko kostaldean eta Kataluniakoan XIX. mendearen hirugarren herenean eta estatuko gainontzeko lurraldeetan XX. mendearen hasieran. Milaka eta milaka biztanlek baserritik hirira migratu zuten. 1975. urtea aldera, landa exodoa amaitu zen eta populazioaren banaketa berri bat ekarri zuen.

Migrazio Korronte Nagusiak

Garrantzitsuenak Bartzelona eta Madrilera zuzendu ziren. Bartzelonara penintsularen hegoaldetik eta ekialdetik nagusiki, eta Madrilera penintsularen erdialdetik. Beste immigrazio gune garrantzitsu bi EAE eta Valentzia izan ziren.

Entradas relacionadas: