Espainiako Berrezarkuntza: Krisiak eta Gatazkak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,26 KB

Berrezarkuntzaren hondoratzea (1917-1923)

  • Txandakatze-sistemaren amaiera

    Kontzentrazio-gobernuen eraketa saiatu zen, baina ez zuen funtzionatu. Hurrengo gobernuak ahulagoak izan ziren eta salbuespen-neurriak hartu zituzten: Gorteak ixtea, berme konstituzionalak deuseztatzea…

  • Erradikalizazio soziala Andaluzian eta Extremaduran: Hirurteko boltxebikea

    Errusiako Iraultzaren eraginak protestak zabaldu zituen. Anarkismoa nagusi zen orduan, eta gobernuak gerra-egoera aldarrikatu eta errepresio gogorra ezarri zuen.

  • Pistolerismoa Katalunian

    Hiria argi-indarrik gabe geratu zen, eta horrek lan-baldintzak negoziatzera bultzatu zuen. Hala ere, anarkistak erradikalizatu ziren eta greba-deialdi gehiago egin zituzten. Orduan, enpresek itxi eta pistoleroak kontratatu zituzten sindikatuen buruak akabatzeko. Ihes-legea aplikatu zuten, heriotza asko justifikatuz.

  • Eduardo Dato gobernuburuaren hilketa (1921)

    Eduardo Dato gobernuburuaren hilketa atentatu batean gertatu zen (1921), eta horrek eskuineratze-bira areagotu zuen.

Maroko: Annualeko hondamendia (1921)

Lehen Mundu Gerra amaitu zenean, gobernuak lurraldearen okupazioa osatzea erabaki zuen. Alhucemaseko badia okupatzeko asmoz, Espainiako tropak inguratuak izan ziren eta Annualeko porrota jasan zuten. Iritzi publikoa bat egin zen gobernuari erantzukizunak eskatzeko. Miguel Primo de Riveraren estatu-kolpeak Berrezarkuntzari amaiera eman zion eta diktadurari hasiera. Alfontso XIII.ak diktadura onartu zuen, bera errege izaten jarraituz.

Karlistadak: Gatazka ideologiko eta dinastikoa

Fernando VII.a hiltzean bi bando sortu ziren:

  • Liberalak (Isabel II.aren aldekoak, kristinoak ere deituak): liberalismo politikoa nahi zuten. Hirietan babesten ziren, dirudunak ziren, eta euskal burgesak ere bai. Aduanen sistemak kentzea nahi zuten, baina ez autogobernua galtzea; beraz, foruak mantentzearen alde zeuden, baina aldaketak egiteko prest.
  • Karlistak (jeltzaleak ziren): foruak mantentzea nahi zuten. Erregimen zaharraren aldekoak ziren, absolutismoa bultzatzen zuten. Herri xumekoak ziren, diru gutxikoak.

Hau izan zen arrazoi nagusietako bat. Gatazka ideologikoa (liberalak eta karlistak), zibila (Espainian bakarrik gertatu zelako) eta dinastikoa (erregea nor izan aukeratzeko) izan zen. Lege Salikoak boterea galdu zuen, emakume bat erregetzan jartzeko erabakia hartu zutelako.

Hego Euskal Herrian izan zen gordinena, nahiz eta Aragoin, Katalunian eta Maestrazgon ere ondorio latzak izan zituen.

Berrezarkuntzaren kausak eta alderdi politikoak

Cánovas Martínez Camposek izendatu zuen alderdiaren buruzagi, eta honek Alderdi Kontserbadorea (edo Canovista) sortu zuen, ideia kontserbadoreekin. 1833tik ordura arte boterea eskuratzeko borrokak etengabeak izan direnez, Cánovasek Sagastarekin botere-aldaketa baketsua adostu zuen Pardoko Itunaren bidez. Cánovasek itun honek funtzionatzen zuela ikusteko, gobernua Sagastari eman zion.

Bestalde, Cánovasek bere sistemak alderdi-aldaketarik gabe ez zuela iraungo pentsatu zuen, eta Ingalaterrako adibidea hartu zuen eredu gisa. Arestian esan bezala, botere-txandakatze baketsua onartu zuen Sagastarekin, horrela boterea denbora gehiago izateko eta Espainian egonkortasuna lortzeko asmoz. Horrela, Alderdi Kontserbadorea (Cánovas) eta Alderdi Liberala (Sagasta) txandakatuko ziren boterean denbora luzez.

Hala ere, bi alderdi ezberdin boterean egon arren, hauek ez zuten gizarte osoa ordezkatzen, eta horren ondorioz hainbat greba sortu ziren. Hauek ziren beste alderdiak:

  • Errepublikanoak: Lehen Errepublikaren porrotarekin etsita zeuden eta beste errepublika bat nahi zuten.
  • Nazionalistak: Horien artean, Cambók arrakasta handia izan zuen Katalunian.
  • Langile Mugimendua: Langileen artean zabaltzen zen ideologia anarkista zen, hau da, ez zuten politikarik nahi, langileek boterea edukitzea baizik. Haien ekintzak grebak, matxinadak eta abar izan ziren. Marxismoa ere jarraitzen zuten.

Entradas relacionadas: