Espainiako Berrezarkuntzaren garaiko testu historikoen analisia
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,45 KB
1. Joaquin Costa
Testu mota: Lehen mailako testu narratzaile publikoa. Egilea: Joaquín Costa, legegizon, irakasle eta ekonomiako liburuen idazlea, Berrezarkuntzaren aitzindaria. Hartzailea: Publikoa. Data: 1901.
Ideia nagusia: Jauntxokeriaren deskribapena eta kritika. Bi azpi-ideia nabarmentzen dira: Berrezarkuntzaren hauteskunde-sistemaren hiru atalak (primateak, gobernadore zibilak eta jauntxoak) eta demokrazian dituen ondorio kaltegarriak.
2. Echevarria
Testu mota: Lehen mailako testu publiko eta narratzailea. Egilea: Federico Echevarria, enpresari bilbotarra, Bilboko Labe Garaien sortzailea eta zinegotzi kontserbadorea. Hartzailea: Publikoa, bereziki Espainiako Gobernua. Data: 1893.
Ideia nagusia: Babes-legeen beharra. Echevarriak librekanbismoaren ondorio kaltegarriak azaltzen ditu, enpresak eta langileak egoeraz jabetu daitezen.
3. Blasco
Testu mota: Lehen mailako testu narratzaile eta publikoa. Egilea: Blasco Ibáñez, idazle valentziarra eta errepublikanoa. Hartzailea: Publikoa. Data: 1904.
Ideia nagusia: Bi puntu nagusi biltzen ditu: batetik, Triano meatzarien bizi-baldintza txarrak (barrakoietan bizi direnak) eta, bestetik, kexatzen direnen aurkako zigorrak.
4. UGT
Testu mota: Lehen mailako testu politikoa. Egilea: Ezezaguna (UGT-ko partaidea). Hartzailea: Bizkaitarrak. Data: 1896.
Ideia nagusia: Harenga bat da, langileak matxinatzeko helburuarekin egina, lan eta bizi-baldintza kaxkarrak gogoraraziz.
5. Batzokiak
Testu mota: Lehen mailako testu politikoa. Egilea: Ezezaguna (baliteke Arana anaietako bat izatea). Hartzailea: Pribatua (batzokiko partaideak). Data: 1894.
Ideia nagusia: Batzokiaren arautegia azaltzen da:
- 1. Zer da batzokia.
- 2. Aranatarren arauak eta betebeharrak.
- 3, 4, 5. IEL zer den.
- 6. Estatua eta Elizaren arteko bereizketa.
- 7. Jainkoaren lehentasuna.
- 8. Zazpiak bat.