Espainiako Bigarren Errepublika: Aldarrikapena eta 1931ko Konstituzioa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB

Bigarren Errepublikaren Aldarrikapena

1931ko apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu zenean, Berrezarkuntzaren aldia amaitu zen, eta etapa labur bati eman zitzaion bide.

1931n udal-hauteskundeak egin ziren, eta ia probintzia guztietako hiriburuetan errepublikanoek irabazi zuten. Guztira, monarkikoek irabazi bazuten ere, hiri handietako botoek indar handia zutenez, erabateko garaipentzat hartu zuten errepublikanoek.

Alfontso XIII.a, emaitzak ikusterakoan, erbestera joan zen, eta behin-behineko gobernu bat eratu zen. Gobernu horrek Errepublika aldarrikatu zuen, 1931ko apirilaren 14an, modu baketsuan.

Behin-behineko Gobernua eta 1931ko Konstituzioa

Donostiako Ituna sinatu zuten alderdiek hartu zuten gobernu berria, eta Alcalá Zamora zen presidentea. Gobernuak erreforma berriak ezarri zituen eta hauteskundeak egin ziren. Alderdi errepublikanoek irabazi zuten, eta Gorteek 1931ko Konstituzioa idatzi zuten, erregimen demokratiko bat ezarriz.

1931ko Konstituzioaren Berrikuntzak

Berrikuntza nagusienak hauek ziren:

  • Gizabanakoen eskubide ugari ofizializatu ziren, baina garrantzitsuena dibortzioaren eskubidea izan zen.

  • Sufragio unibertsala, sexu-bereizketarik gabe.

  • Estatu ez-konfesionala, erlijio ofizialik ez zegoen. Kontzientzia-askatasuna eta edozein erlijio praktikatzeko eskubidea zegoen.

  • Lurralde-antolamendu deszentralizatua: eskualde autonomoak sortzeko aukera zegoen. Halaber, eskualde horietako hizkuntzak aitortzen ziren, gaztelaniarekin batera, Errepublikako hizkuntza ofizial gisa.

  • Gizarte-ongizatearen garrantzia. Konstituzioak aukera ematen zuen erabilgarritasun publikotzat hartutako ondasunak desjabetzeko, eta irakaskuntza publikoa bultzatzera animatzen zuen.

Espainian egon zen lehen konstituzio guztiz demokratikoa izan zen, baina sorreratik bertatik izan zituen mugak, idazketa prozesuan adostasun zabalik lortu ez zelako; batez ere erlijioarekin eta autonomiarekin loturiko gaietan. Tentsioak sortu ziren: zenbait kale-istilutan, kleroaren aurkako gehiegikeriak gertatu ziren, eta Errepublikaren aurkako konspirazioak hasi ziren. Abenduan, errepublikano moderatuek gobernua utzi zuten, haserre baitzeuden erlijioari buruzko konstituzioko artikuluekin. Alcalá Zamora Errepublikako presidente izendatu zuten, eta Azaña, berriz, gobernuko buru.

Entradas relacionadas: