Espainiako Biztanleria Dentsitate Eremuak eta Bilakaera

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

Espainiako Biztanleria Dentsitate Eremuak

Dentsitate eremuen sailkapena

Espainian, biztanleria dentsitate txikiko probintziak (50 biz/km² baino gutxiagokoak) ugariak dira (21). 17 probintziak 15-46,5 biz/km²-ko dentsitatea dute (Extremadura, Jaen, etab.).

  • Dentsitate txikiko eremuak (50 biz/km² baino gutxiago)

    Probintzia hauek bereziki nekazal eremuak dira, non 60ko hamarkadatik aurrera pairatutako migrazioek eragin handia izan zuten.

    • Dentsitate oso urriko eremuak: Lau probintzia (Soria, Cuenca, Teruel eta Huesca) 25 biz/km² baino gutxiagoko dentsitatea dute.
  • Dentsitate ertaineko eremuak (50-95,4 biz/km²)

    Kordoba, Granada, Valladolid, etab. Eremu hauetan hiriburuen efektua handia da, Ebroko hiri industrial eta nekazariekin batera (Zaragoza).

  • Dentsitate handiko eremuak (100 biz/km² baino gehiago)

    Eremu dinamikoenak dira, Madrilen periferian topa ditzakegunak. Industrializazio eremu tradizionalek immigrazioa erakarri dute.

    • 100-838,1 biz/km²: Zonalde industrialak (Gipuzkoa, Valentzia), Mediterraneo aldeko eta uharteetako eremu turistikoak.
  • Dentsitate oso handiko eremuak (500-991,1 biz/km²)

    Immigrazio eremu tradizionalak eta herrialdeko hiri nagusienak hemen kokatzen dira (Bartzelona, Bizkaia...). Eremu oso dinamikoak dira, industria handien egoitza eta dinamizatzaile ekonomikoak.

  • Muturreko dentsitate eremuak (1000 biz/km² baino gehiago)

    Ceuta eta Melilla. Bi hiri autonomoetan dentsitate altuenak aurkitzen ditugu:

    • Ceuta: 1000-4388,9 biz/km²
    • Melilla: 5000-10000 biz/km²

Ondorioak: Biztanleriaren banaketaren bilakaera

  • Industriaurreko garaia (XIX. mendearen erdialdera arte): Ekonomiaren ardatza nekazaritza zenez, naturarekin lotutako faktoreek pisu handia izan zuten biztanleriaren banaketan. Dentsitate handieneko eremuak hauek ziren: erliebe lau eta altitude txikikoak, klima epel edo berokoak, eta itsasotik edo ibaietatik hurbilekoak.

  • Industrializazio-garaia (XIX. mendearen eta 1975eko krisiaren artean): Ekonomia industrial eta hiritarra finkatu zen, eta, beraz, naturarekin lotutako faktoreek indarra galdu zuten. Garai hartan, biztanleriaren banaketan zeuden aldeak areagotu egin ziren.

  • Garai postindustriala (1975eko krisiaz geroztik): Biztanleriaren banaketan dauden desorekak arindu edota areagotu dituzten beste faktore batzuk agertu dira. Batetik, 1975eko industria-krisiak industria-eremuetarako barne-migrazioak geldotu zituen; eta, bestetik, gaur egun biztanleria eta ekonomia-jarduera batzuk espazioan sakabanatzeko joera dago.

Entradas relacionadas: