Espainiako Biztanleria: Nekazal-Exodoa eta Migrazio Saldoa
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,91 KB
Biztanleria aktiboa eta zerbitzuak
Euskal Herriko biztanleria aktiboa eta zerbitzuak ekoizteko eskulana ematen duten edo horretarako prest dauden eta lan bila ari diren 16 urteko edo gehiagoko pertsonen multzoa da.
Nekazal-exodoa XIX. mendearen azken herena eta 1975 artean izan zen
Landa-eremuetatik hiri-eremuetarako migrazioa da, betirakoa edo aldi luze baterakoa. Arrazoi nagusia lana eta diru-sarrera handiagoak lortzea izan zen. Emigranteak Galiziako, penintsularen barrualdeko eta Andaluziako ekialdeko eskualde atzeratuetatik etorri ziren eta alderdi industrialetara abiatu ziren lehenik.
Migrazio saldoa
Migrazio saldoa immigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea da (MS=I-E). Saldo positiboak immigrazioa gailentzen dela adierazten du eta negatiboak emigrazioa.
Zentsua
Herrialde bateko biztanleriaren une zehatz bateko zenbaketa. Biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu: gizabanakoen kopuru osoa, sexua, adina, egoera zibila, jaioterria, naziotasuna, hizkuntzak, heziketa-maila, ezaugarri ekonomikoak, emakumeen ugalkortasuna eta etxebizitza. Estatuan, hamar urterik behin egiten da, 1 zenbakian amaitzen diren urteetan. Dokumentu estatikoa da, eta egiten den unean, biztanleriaren egoera erakusten du.
Biztanleria-dentsitatea
Eremu bateko biztanleriaren eta haren azaleraren (km karratutan) arteko erlazioa da. Espainiako biztanleria-dentsitatea handituz joan da eta 92,2 biztanle/kmkarratu-ra heldu da; Europar Batasunaren batezbestekoa baino apalagoa (111,5 biztanle/kmkarratu). Biztanleriaren banaketa oso irregularra da.
Biztanleriaren benetako hazkundea
Hazkundea naturala eta migrazio-saldoa batzearen emaitza da. XIX. mendearen erdialdetik, Espainiako demografía hirukoiztu egin da. Hala ere, hazkundea ez da konstantea izan. 2008tik berriz, beherantz hasi zen, krisi ekonomikoak jaiotza-tasan eta atzerriko immigrazioan izan zuen ondorioengatik.
Trantsizio demografikoa
Erregimen demografiko zaharraren eta gaur egungoaren arteko trantsizioa 1900 eta 1975 artean izan zen. Trantsizio horretan, jaiotza-tasa emeki jaisten joan da zen, heriotza-tasa bortizki jaiki zen, eta ondorioz, hazkundea natural handia izan zen.
Bizi-itxaropena
Biztanleria-talde bateko persona guztiek bizi izandako urte-kopurua eta kolektibitatea hori osatzen duten gizabanakoen kop. Erlazionatzen ditu. Bizi-itxaropena kalkulatzeko, formula erabili behar da BI=biztanleria-talde bateko kideek bizitako urteen batura : talde horretako gizabanakoen kop. =bizitako urteen batezbestekoa.
Biztanleriaren zahartzea
Adinaren araberako egitura zahartuta dago, gazteen ehunekoa txikia delako (%15,2015) eta dinekoena, aldiz, handiagoa (%18,4). Biztanleria zahartzearen kausak askotirakoak dira: jaiotza-tasaren jaitsiera bortitza 1975etik Aurrera bizi itxaropenaren hazkundea, emigrazioaren igoera eta immigrazioaren jaitsiera.