Espainiako biztanleriaren banaketa
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,01 KB
PIRAMIDEAREN IRUZKINA:
-Esanahia: grafiko hau espainiako 2015ko populazio piramidea da. Histograma edo horizontalean eraturiko barra grafikoak dira. Bertan biztanleriaren sexu eta adin egiturak agertzen dira. Horrez gain, azken ehun urteetan izandako beste zenbait gertakizun demografiko, politiko, sozial eta historikoen berri ere aurki daitezke: guda aldiak, izurriteak, jaiokuntzaren aldeko estatu`politikak, migrazio mugimenduak, garapen ekonomikoa... Grafikoak bi ardatz nagusi ditu. Bata, goitik beherakoa eta bestea, ezkerretik eskuinerakoa. Honetan gizonezkoak eta emakumezkoak banandu eta barra horizontalen bidez adin maila bakoitzean daudenen kopurua adierazten du. Erraboil formako piramidea da, urrikorra, beheko mailek erakusten duten bezala. Erregimen demografiko moderno edo gaur egungoari dagokio, herrialde garatuen ezaugarri demografikoan.
-Azterlana: ( -sexu egitura: sexu banaketari dagokionez, antzeko bilakaera dute talde biek, baina bereiztasun batzurekin: 0-4 urte mailan, adin txikiena dutenenean, jaiotza tasa baxuak eta joera urrikorra nabari da kasu bietan. Baina, gizonezko gehiago dago, neska baino, mutiko gehiago jaiotzen delako. Alde hau mantendu egiten da hurrengo adin mailetan, baina gutxituz, adin gazteetan mutilen hilkortasuna apur bat handiagoa delako, ohikoa izanik 25-30ko adin mailan parean jartzen dira. Hala ere, piramide honetan 50urteko adin mailararte ez dira berdintzen, inmigrazioan apurka emakumezkoen kopurua handituz. Nagusien adin mailetan emakumezko gehiago dago eta aldea handitu egiten da urteetan igo ahala.) ( -Adin egitura: hiru adin maila bereizten dira : ume eta gazteak, helduak eta nagusiak. Ume eta gazteen adin mailek joera urrikorra erakusten dute, biztanle kopurua gutxitu egiten baita jaiotza tasa baxuen ondorioz. Orokorrean, portzentu txikia osatzen dute, zaharrena baino txikiagoa. Adin mailarik urriena 15-19 urte artekoa da, espainiaren historiako jaiotza tasarik baxuenekin.