Espainiako biztanleriaren banaketa
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB
Biztanleria banaketa: (teoría)Espainiako biztanleriaren bolumena 46,6 milioi pertsona zen. Biztanleria-dentsitatea: eremu bateko biztanleriaren eta haren azaleraren arteko erlazioa da. Espainiako biztanleria-dentsitatea handituz joan da denborarekin, eta 92,2 biztanle/km²-ra heldu da. Desorekak handia daude: //Dentsitate handiko eremuak: Madrilen eta penintsularen periferian.//Dentsitate txikiko eremuak: penintsularen barrualdean. BILAKAERA* industriaurreko garaian, ekonomiaren ardatza nekazaritza zenez, naturarekin lotutako faktoreen pisu handia izan zuten biztanleriaren banaketan. Dentsitate handieneko eremuak: erliebe lau eta altitude txikikoak, klima epel edo berokoak, eta itsasotik edo ibaietatik hurbilekoak. Giza faktoreek: batik bat egoera ekonomikoak, eremu dinamikoenetara erakartzen baitzuten biztanleria. Krisi ekonomikoak eta demografikoak, periferiarako migrazioak eragin zituen. Dentsitate handienak kostaldeko lurretan eta uharteetan zauden, eta txikienak penintsularen barrualdean. *Industrializazio-garaian, ekonomia industrialen eta hiritarra finkatu zen, eta, beraz, naturarekin lotutako faktoreek indarra galdu zuten. Biztanleriaren banaketan zeuden aldeak areagotu egin ziren. Garrantzi handiagoa hartu zuten Madrilek eta periferiako eskualdeek. Lehendabizi, industria ezarri zen. Turismo faktore nagusia izan zen. *Garai postindustrialean, biztanleriaren banaketan dauden desorekak arindu edota areagotu dituzten beste faktore batzuk agertu dira. Industria-krisiak industria-eremuetarako barne-migrazioak geldotu eta itzulerak ere eragin zituen; eta, bestetik, biztanleria eta ekonomia-jarduera batzuk espazioan sakabanatzeko joera dago. Desorekak indartu ditu, eta horrekin batera, garapen-faktore berriak (zerbitzu aurreratuak eta teknologia)
BIZTANLERIA BANAKETA EUSKADIKO (teoría) Euskadiko biztanleriaren bolumenak bi milioi pertsonako kopurua da. Populazio-dentsitatea: kopuru hori zati Euskadiko azalera. 1.Euskal Autonomia erkidego osoa: A.Dentsitate handienak: Bizkaiko, Gipuzkoako kostako ingurunetan eta Arabako lurraldean daudeB.Dentsitate baxuenak: landa-inguruan daude, hegoaldeko isurialde menditsuko eskualdeetan. 2.Lurralde historikoetan:A.Bizkaian, Euskadiko biztanle guztien erdia baino gehiago dago. Dentsitate handienak Bilbo handiko eremuan daude. (Kopuru altuak: Portugaleten, Sestaon, Getxon..). Bizkaiko gainerako lurraldean ez dago biztanleria handirik, Durangoaldea eta Gernika-Bermeo ingurunetan izan ezik.B. Gipuzkoan, Euskadiko biztanleriaren%32, 7 dago. Dentsitate handienak Donostiako eskualdean daude. Biztanleriaren banaketa orekatuagoa da. C.Araban, Euskadiko gainerako biztanleria dago. Gehiena Vitoria-Gasteiz udalerrian pilatzen da. Dentsitate txikienak Arabako Errioxan, Gorbeiako inguruk mendietan, haranetan eta Arabako mendietan erregistratzen dira. //Biztanleriaren banaketa horrek hainbat aldaketa izan ditu. Mugan dauden udalerrietan hainbat pilaketa-arazo daude.