Espainiako Biztanleriaren Dentsitatearen Banaketa 2008an
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,66 KB
Aurrean daukagun koropleta-mapa tematiko honetan, Espainian 2008an zegoen biztanleria-dentsitatearen banaketa agertzen da. Honek kilometro karratuko bizi den biztanle kopurua adierazten du. Dentsitatearen zenbatekoa lortzeko, biztanleria guztia zati azalera kilometro karratutan egingo dugu. Espainiako biztanle-dentsitateak gora egin du etengabe, eta 2008an 91,18 biztanle/km2-koa zen.
Autonomia Erkidegoen Dentsitateak
Erkidego guztiak erreparatzen baditugu, biztanle gutxien dituztenak Gaztela eta Leon (Guadalajara, Cuenca, Albacete, Ciudad Real, Toledo), Extremadura (Cáceres, Badajoz) eta Gaztela-Mantxa (Leon, Palentzia, Burgos, Soria, Segovia, Valladolid, Ávila, Salamanca, Zamora) dira. Biztanle gehien dituztenak, berriz, Madril, EAE (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba), Kanariak, Katalunia (Lleida, Girona, Bartzelona, Tarragona), Valentzia (Castelló, Valentzia, Alacant) eta Balearrak dira. Hala ere, nabarmena da bi hiri autonomoen (Ceuta eta Melilla) biztanleria-dentsitate altua.
Biztanleria-Dentsitatearen Kalkulua eta Faktore Eragileak
2008an Espainiako efektibo demografikoaren banaketa espaziala jakiteko, gorago aipatutako formularen bidez, biztanle-dentsitatea kalkulatzen da. Banaketa hori azaltzeko, hiru faktore bereizten dira:
1. Industria Aurreko Aldia
Ekonomiaren oinarria nekazaritza zen, eta faktore naturalek pisu handia zuten. Hori dela eta, dentsitate handienak, batez ere, Mediterraneo itsasoan zeuden, eta txikienak, Iberiar penintsularen barrualdeko ordoki garaietan. Hala ere, giza faktoreek ere eragina zuten. XVII. mendean, krisi ekonomiko eta demografikoaren eraginez, biztanleria periferiarantz mugitu zen. Ondorioz, XVIII. mendean, dentsitate handienak kostako eta uharteetako inguruetan zeuden, itsas merkataritza oparoari esker; eta dentsitate txikienak Iberiar penintsularen barrualdean.
2. Industria Aldia (1975era arte)
Faktore naturalek garrantzia galdu zuten, eta biztanleriaren banaketan kontrasteak sendotu eta areagotu ziren. Madrilek eta periferiako eskualdeek pisua irabazi zuten, batzuetan berezko hazkundearen eraginez eta, besteetan, industria eta turismoarengatik. Barrualdeko eskualdeek pisu demografikoa galtzen jarraitu zuten.
3. Industria Osteko Aldia (1975etik aurrera)
Kontrasteak leundu egin ziren. Krisiak industrializazio-inguruen ekarpena murriztearekin batera, barrualdean, tradizioz emigratzaileak ziren inguruetatik irteerak gutxitu ziren. Gero, gaur egungo garapen-faktoreak zerbitzuen lehentasuna, industriaren banaketa espaziala, nekazaritza teknifikatua eta garapen endogenoa dira, atzerriko immigrazio handiagoarekin batera. Guzti honek oreka handiagoa ematen du.