Espainiako Biztanleriaren Piramidea 2023: Sexuaren eta Adinaren Araberako Egitura Demografikoa
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,86 KB
Biztanleriaren piramidea une jakin batean sexuaren eta adinaren araberako egitura demografikoa erakusten duen grafikoa da. Gainera, azken ehun urteetan eragin demografikoa izan duten gertakariak bere profilean islatzen ditu.
Iruzkindu beharreko piramideak Espainia osoari buruzko 2023ko datuak biltzen ditu, eta informazio-iturria PopulationPyramid.net-etik dela adierazten digu.
Agertzen den datu absolutu bakarra uneko biztanleria osoa da: 47 milioi biztanle baino gehixeago. Gainerako datuak bost urteko adin-tarteen araberako biztanleriaren ehunekoei buruzkoak dira, barraka adierazita, 0-4 urtekoetatik
hasita eta azkenekora arte, 100 urte eta gehiagokoekin.
Sexuaren araberako egitura Espainiako biztanleriaren piramidean, 2023an, argi eta garbi nagusitzen da emakumeen kopurua ( % 50,9) gizonezkoen gainetik ( % 49,1): hala ere, emakumeen nagusitasuna ez da piramide osoan gertatzen. Lehenengo urteetan gizonezko gehiago daude: piramidearen beheko kohortearen (barraren) luzera handiagoan ikus daitekeenez (0-4 urte bitarteko taldea), gizonezko gehiago jaiotzen dira emakumezko baino. Hortik aurrera, gizonak orekatzen dira, gizonen heriotza-tasa handiagoa delako, eta 35 eta 39 urte artean berdintzen dira. 50-54 urteetatik aurrera, emakumeak dira nagusi, adinekoen nagusitasun argiarekin; izan ere, 90 urtetik aurrera emakume kopuruak bikoizten du gizonezkoen kopurua, bizi-itxaropen handiagoa dutelako (85 urte pasatxo emakumeen kasuan eta 79 urte pasatxo gizonen kasuan).
Emakumeen bizi-itxaropen handiagoa da biologikoki sendoagoak direlako eta gizonek bizimoldea desberdina dutelako (lan gogorragoak, higadura fisikoa eta istripuak izateko probabilitate handiagoa, gerrak, ohitura ez hain osasungarriak....). Adinaren araberako egitura.
2023ko Espainiako biztanleriaren piramideak argi eta garbi erakusten du oinarriko kohorteak (barrak) estuenak direla eta, ondorioz, gazteen kopurua oso baxua dela (%13,4). Beste alde batetik, adinekoen kopurua altua denez (%19,9) ondorioztatu dezakegu Espainiako biztanleria egitura demografikoa zahartua dela
eta gizarte garatua dela. Espainiako biztanle gehienak ( % 66) helduen artean daude (15-64 urte), batez ere helduen arteko nagusien taldean (40-65 urte). Talde horretan, alderdi demografiko esanguratsuenak, lehenik eta behin, jaiotza-tasaren igoera izango lirateke, baby boomaren azkien hamarkadaren ondorioz.
Biztanleriaren zahartze horren arrazoiak jaiotza-tasa oso txikian eta bizi-itxaropen handian bilatu behar dira. Lehenengoa mentalitate-aldaketen (gizartearen sekularizazioa, familia-ohituren eraldaketa, emakumearen sustapena eta lan-munduan sartzea, baliabide antikontzeptiboen eskuragarritasuna...), krisi ekonomikoaren eta garapen kulturalaren (ikasketen luzapena...) eta Espainiako biztanleriaren bizi-mailaren igoeraren ondorio da, hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik aurrera. Horrek ugalkortasunaren murrizketa nabarmena ekarri du, gaur egun emakumeko 1,2 seme-alaba baitaude, Europako txikienetako bat, oso urrun belaunaldien arteko eta biztanleriaren egonkortasuna bermatzen duten 2,1eko jaiotzetatik. Bizi-itxaropenaren igoera lotuta dago osasun-aurrerapenekin eta higiene-hobekuntzekin eta bizi-baldintzekin (elikadura...).Biztanleriaren zahartzeak, mendekotasun-tasa handitzean, gizarte-babeseko egungo sistemen bideragarritasun-arazoak sor ditzake epe ertain eta luzera, batez ere pentsioei dagokienez, baita osasun- eta laguntza-alderdiei dagokienez ere: gero eta langile gutxiago izateak gero eta handiagoa den biztanleriaren gastuak ordaindu beharko ditu. Hala ere, hori ez da hainbeste arazo demografikoa, ekonomikoa baizik; lana baldin badago, mendekotasun-tasa
murriztu egin daiteke etorkin gazteak iristen direnean.
Espainiako biztanleriaren etorkizuna
Espainian erealdakerta sakonak egon dira 1972 geroztik. Jaiota-tasa altua duen herrialde gazte eta emigratzaileari utzi dio eta munduko jaiotza-tasa baxuenetako duen herrialde zahartu eta inmigratzaile bihurtu da.
Beheranzkoen joera horren zergatien artean ama izateko batez besteko adina igo egin dela nabarmendu daiteke. Seme-alaben batezbestekoak behera egingo du etorkizunean.
Heriotza-tasa, gaur egun baxua, igo egingo da, biztanleria etengabe zahartzen ari delako. Bestalde, bizi-itaropenak handitzen jarraituko du eta, ondorioz, hazkunde naturalak negatiboa izaten jarraituko du.
Aurreikuspenen arabera, datozen urteetan zahartzea pika bat motelduko da immigrazioagatik - etorkin gehienak ugalkortasun handieneko aldian pilatzen direlako (25 urtetik 35 urtera), eta horrek gaztetze gehigarria eragingo du, bai jaiotza-tasaren igoeragatik, bai familia-berrelkartzeengatik. Baina, ondoren, zahartzeak indar askoz handiagoa izango du berriz ere.
Laburbilduz, Espainiako 2023ko biztanteriaren piramideak biztanleria zahartua erakusten digu, gizarte garatu baten berezkoa eta modu lehun baten jaisten joango hurrengo hamarkadetan.