Espainiako Egonkortze eta Garapen Planak (1956-1973)

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB

etapa: Egonkortze-garapena eta Garapen-planak

1956an, hainbat arazo zeuden:

  • Defizit publiko handia.
  • Oso inflazio handia.
  • Zor publiko handia.
  • Dibisen erreserba-gabezia.

Horrek guztiak agerian utzi zituen sistema autarkikoaren eraginkortasunik eza eta liberalizazio handiagoaren beharra; izan ere, aurreko aldiko irekitze-zantzu haiek ez ziren nahikoak izan. Neurri berrien sortzaileak teknokraten gobernu-sektoreak eta Opus Deiri lotutako pertsonak ziren. Munduko Bankuaren aholkuak jarraituz, 1959an, Egonkortze Plana osatu eta jarri zuten abian. Ekonomia espainiarra bultzatzea eta berritzea zen helburua.

Egonkortze Planaren neurri nagusiak

Egonkortze Plana tarteko, honako neurri hauek hartu zituzten:

  1. Pezeta baliogabetzea: Horri esker, defizita murrizten zuten eta esportazioei mesede egin zien.
  2. Soldatak izoztea eta gastu publikoa gutxitzea: Prezioen gorakada galarazteko helburuarekin.
  3. Trabak murriztea eta kanpoko inbertsioetara irekitzea: Bien bitartean, kanpo-merkataritza liberalizatu egin zen, neurri batean.
  4. Zerga-sistema aldatzea: Zerga berriak sortu zituzten, irabazi publikoak areagotzeko helburuarekin.

Egonkortze Planaren helburuak hein batean baino ez ziren bete: ekonomiaren gutxi gorabeherako garapen orekatua lortu zen, baina kontsumoak behera egin zuen, erosteko ahalmena galdu zen, eta enpresa publiko batzuek porrot egin zuten; ondorioz, langabezia-kopuruak gora egin zuen.

Garapen Planak (1964-1973)

Hasitako egonkortze- eta hazkunde-prozesuak Garapen Planak izenekoekin egin zuen aurrera. Teknokraten sektore berak osatu zituen plan horiek ere, eta launa urteko epean bultzatu zituzten 1964. eta 1973. urteen artean. Garapen Planek arreta berezia jarri zuten gehien industrializaturiko guneetan; esaterako, Madrilen, Katalunian eta Euskal Herrian. Hala, lurralde-, ekonomia- eta gizarte-desoreka handiak gertatu ziren.

Garapen ekonomikoaren faktoreak

Hainbat eta hainbat faktorek eragin zuten garapen ekonomikoa:

  • Atzerritarren inbertsioak: Batez ere estatubatuarrenak; teknologia berriak ekarri zituzten eta industria-garapena bultzatu zuten.
  • Nazioarteko egoera: Izan ere, ekonomia nazioarte osoan garatu zen.
  • Atzerriko turista-kopuruaren gorakada: Batez ere Europatik etorritakoak. Espainian zeuden prezio merkeek erakarrita etorri ziren. Era berean, nazioartean, erregimen frankista onartu zuten.
  • Emigrazioa: Atzerriko emigrazio-mugimendua nabarmena izan zen eta mesedegarria izan zen Espainiako ekonomiarako, atzerritik dibisak bidaltzen baitzizkioten Espainiako hainbat familiari.

Entradas relacionadas: