Espainiako ekonomia 1959–1992: krisia eta susperraldia

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,61 KB

7.5 Espainiar ekonomia: krisia, trantsizio demokratikoa eta Europar Batasuna

DESARROLLISMOA (1959) eta finantzaketa

DESARROLLISMOA (1959) Espainian sortu zen: industrializazio-prozesu bat izan zen, bigarren industria-iraultzako ezaugarri berdinekin. Garapena finantzatzeko: turismo-dibisak, emigranteen dibisak eta banka mistoa (100 banku zeuden eta 7 handien artean, “el club de los siete grandes” (kontzentrazioa); 7 hauek kontrolatzen zuten baliabideen %70, kredituen %80 eta balore-karteraren %90).

Banku Erreformaren Legea (1962)

1962an ezarri zen Banku Erreformaren Legea (gobernu frankistaren ekimena). Lege hau bankuen bereizketa lortzeko egin zen, hau da, monopolioa hausteko eta banka mistoa apurtzeko, indar handia baitzuen.

Emaitza: legeak ez zuen helburua lortu; izan ere, banka mistoa eta industriaren arteko lotura handitu egin zen.

Bereizi ziren bankuak hauek izan ziren: Banca Industrial de Bilbao, Banco de Vizcaya, Banesto eta Banco de Fomento. Salbuespena: Banco Hispanoamericano eta Banco Urquijo negozio-bankuen zereginean mantendu ziren.

PETROLIOAREN KRISIA (1974)

1974ko PETROLIOAREN KRISIA Espainian ere eragin handia izan zuen (Espainian estatu mailan eta nazioartean krisi handia; Frankoren heriotzaren ondoren, urte bat beranduago, krisi politikoek ekonomia-gaiak baldintzatu zituzten).

Ezaugarriak:

  • Eskaintza-krisi bat izan zen (29koa eskariarena) eta industria-krisia eragin zuen.
  • Energiaren kostuak igo ziren; soldata-kostuak igo; kotizazio sozialak igo. Ondorioz INFLAZIOA sortu zen.
  • Espainiaren erreakzio-ahalmena krisiaren aurrean ahulagoa izan zen; atzeratzea indartsuagoa izan zen.

Arrazoiak:

  • a) Enpresen baliabide propioen ahulezia eta bankarekiko menpekotasuna: zailagoa izan zen enpresentzat energia-kostu berrietara egokitzea eta teknologia berria eskuratzea.
  • b) Ekonomiaren aurrezki-tasa txikiagoa, bankarekiko menpekotasuna handituz.
  • c) Energiaren menpekotasun handiagoa: petrolioa kanpo merkatuan garestia zen eta horrek barne-merkatura eragin zuen, kontsumoa murriztuz. Espainiak Europarekin alderatuz askoz petrolio gehiago behar zuen; petrolio-importazioa asko handitu zen epe laburrean, beste herrialdeek kontsumoa jaisten zuten bitartean.
  • d) Nazioarte mailan krisian zeuden sektoreen pisua Espainian oso handia zen (burdin-meatzaritza, altzairugintza, ontzigintza, ehungintza, oinetakoak). Sektore horien pisua Espainian bikoitza zen Frantzia eta Alemania aldean.
  • e) Barne-merkatuarekiko menpekotasuna oso handia zen.
  • f) TIC/IKT sektorearen atzerapena — 3. Iraultza Teknologikoa geratu egin zen; 1983an TIC industriak BPGaren zati oso txikia zuen: %1,3 besterik ez, eta sortzen zuen enplegua ere oso txikia zen.

SUSPERRALDIA (1982–1992)

1982–1992 bitarteko susperraldi prozesua izan zen: moldaketa-prozesu oso sakonak industriarentzat. Produkzioaren hazkunde-tasa urtero %5 inguruan handitu zen. Horretan barne eta kanpo faktoreek lagundu zuten.

1. Kanpo-faktoreak

  • Petrolioaren prezioa pixka bat jaitsi zen eta horrek nazioarteko merkataritza suspertu zuen.
  • a) Muga-sariak ezabatzeak eta erreforma fiskalak — merkatu nazionalaren irekiera eragin zuten eta Espainiaren sarrera Europako Ekonomi Elkartean errazten hasi zen.
  • b) Pezetaren truke-tasa igo zen (pezetak balioa hartu) eta interes-tasa igo zen. Horrela Espainiak kapitala erakarri zuen; hau da, inbertsioaren hazkundea.
  • Inbertsioa bi norabidetara joan zen:
    • Inbertsio atzerritik Espainiara: bereziki automobilgintza, elikadura eta banaketa arloetara. Honek pribatizazioak eragin zituen eta INI desagertu zen.
    • Inbertsioa atzerrira: nazioartekotze-prozesuak, kapitalak kanpoaldean inbertituz (Iberia, Telefónica, Construcciones Aeronáuticas). Espainiako kapitalarentzat erakargarriak ziren herrialdeak: Holanda, Portugal, Frantzia, Italia.

2. Barne-faktoreak

Moncloako hitzarmena (1978) sinatu zen eta haren esanahia enpleguaren akordio nazionala izan zen. Akordioan bi protagonista nagusi izan ziren: soldatak eta produktibitatea. Emaitzak: enplegua berpiztu zen, soldaten hazkundea handia izan zen eta kotizazio sozialak ere igo ziren.

Lehen erreforma fiskalak: Europar Batasunean sartzeko defizita jaitsi eta beste herrialdeekin harmonizazioa lortu behar zen. Erreforma hauek egin ziren: IRPF (PFEZ) ezarri zen eta IVA (BEZ) ezarri zen. Emaitza: sarrera fiskalak handitu ziren.

ONGIZATEAREN ESTATUA

Esangura: ongizate orokor bat babestu behar da, eta babesa ematen da krisi-egoeretan, atzeratze eta depresio aroetan.

Gastu gehiena: pentsioena eta osasunaren gainekoa izan ziren. Gastuaren zati bat dirutan ordaintzen da, beren funtzioa errenta bermatzea delako, eta beste gastu batzuk espezietan ordaintzen dira (hezkuntza, etxebizitza), helburua aukeren berdintasuna bermatzea da.

Ongizate Estatuaren helburua: gizarte-integrazioa izango da kontsumo-eskubideak modu berdinean banatuz.

Finantzaketa bi bidetatik: presio fiskala eta zor publikoa. Espainian sarrera fiskalak Europako batezbestekoaren azpitik zeuden; hori ordez, zor publikoa erabili zen.

Entradas relacionadas: