Espainiako erliebe motak: silizeoa, buztintsua eta kareharrizkoa
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,01 KB
Inguru silizeoa
Noiz: Aro Kanbriarra eta Primarioa.
Non: Iberiar penintsularen mendebaldean, Kantabriar mendikatearen, mendikate zentralaren, Toledoko mendien eta Sierra Morenaren mendebalderantz adarrak ditu. Beste inguru batzuetan ere aurki daiteke.
Mota: Granitoa.
Erliebe mota:
- Granitoa kimikoki eta sakon aldatzen da uraren eraginez.
- Kristalak deskonposatu eta harea horixka arrea bihurtzen da.
- Granitoa harriaren arrailduraren edo ahusturaren eraginez aldatzen da.
- Formak desberdinak dira altitudearen arabera.
Inguru buztintsua
Noiz: Tertziarioan eta Kuaternarioan.
Non: Ipar eta Hego goi-ordokietan, Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneetan, inguru hondoratuetan eta Mediterraneoko kostako lautadetan.
Harri mota: Buztina.
Erliebe mota: Horizontala. Material bigunak dituenez, azkar higatzen da eta erliebe motak sortzen dira:
- Ibaiek haranak zabaltzen dituzte, eta horiek egitura horizontalak sortzen dituzte.
- Modu leunean uhindutako ordokiak eratzen dira higaduraren ondorioz: landazabalak.
- Landareen babesik ez duten inguruetan, alboak etengabe higatzen ditu eta sakonak sortzen dira. Horietan lubakiak edo ertzek banandutako ildo estu eta sakonak sortzen dira. Inguru batean asko garatzen bada, badlands izeneko paisaia bitxia sortzen da.
- Erliebe bolkanikoa sumendien ekintzen ondorioz sortutakoa da.
Kareharrizko ingurua
Noiz: Sekundarioan.
Non: Pirinioen aurretik, Euskal mendietatik, Kantabriar mendikatearen ekialdeko sektorean, Iberiar mendikatean, Kataluniako kostaldeko mendikatearen zati batean eta mendikate Subbetikoan zehar hedatzen da.
Harri mota: Kareharria.
Erliebe mota: Kaustikoa. Forma tipikoak:
- Lapiazak edo lenarrak: Trenkada zorrotzek banandutako ildoak edo barrunbeak dira. Ildoak isurketa-urek sortzen dituzte, eta barrunbeak hustune txikiak dituzten lekuetan sortzen dira.
- Zintzurrak: Haran estu eta sakonak dira, ibaiek sortutako isurialde malkartsuz inguratuta.
- Poljeak: Hondo horizontaleko sakonune luzangak dira, aldapa malkartsuen erdian. Ur-lasterrek zeharkatzen dituzte, tarte batean edo osorik. Poljea aldi baterako edo modu iraunkorrean urpean gera daiteke.
- Dolinak edo toruak: Ura gelditzen den lekuetan sortutako barrunbe handiak dira. Alboko beste batzuekin lotuz gero, ubala izeneko bilbe konpexuko barrunbeak sortzen dira.
- Kobazuloak: Ura iragaztean eta kareharrizko lurzoruaren pitzaduretatik galeriak eginez mugitzean sortzen dira. Horietan estalaktitak eta estalagmitak sortzen dira.
- Leizeak: Lurrazala lurpeko galeriarekin komunikatzen dituzten irekigune estuak dira.