Espainiako erliebea: unitate nagusiak eta ezaugarriak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB

2) Goi lautadaren inguruko mendiak

a--Galizia eta Leoneko mendigunea: aro tertziarioan sortu zen, goi lautadaren zokaloa orogenesi alpetarrean altxatzean. Goi lautadaren ipar-mendebaldean kokatzen da eta paleozoikoko harri zaharrak dira nagusi. (Segundera)
b--Kantabriar mendikatea: mesetaren iparraldeko ertza betetzen du. Bi sail:
  • Asturiaseko mendigunea (aro tertziarioan sortu zen, mendebaldeko eremuan material paleozoikoak altxatu ziren eta erliebe appalachea sortu zen)
  • Kantabriako mendiak (aro tertziarioan altxatu ziren, aro sekundarioko material sedimentariozkoak, erliebe jurasikoak sortu ziren)
c--Iberiar mendikatea: altuera ertaineko mendikatea, gehienbat tolesturiko mendizerra. Kareharriak dira nagusi eta batzuetan material paleozoikoak. (Demanda)
d--Sierra Morena: Meseta eta Guadalquivir sakonunea bereizten duen maila altua, belaun formako toles erraldoia. Material paleozoikoak eta ilunak dira (Aracena)

3) Mesetaren kanpoko sakonuneak

a--Ebroren sakonunea: Pirineo eta Iberiar mendikatearen artean dago. Aro tertziarioan bi mendikate horiek altxatu zirenean eremu hau ondoratu egin zen. Erliebea guztiz laua da eta Ebro ibaiak eta bere ibai adarrek zeharkatu eta higatzen dute. Material sedimentarioak (harearriak, buztinak...)
b--Guadalquivirreko sakonunea: Sistema Betikoa eta Sierra Morenaren artean kokatua dago. Atlantikora zabaltzen da. Itsasoak tarte handiagoak betetzen zituen baina higaduraren poderioz jalkitako materialekin kostaldean aintzira eta albuferak sortu ziren. Erliebe forma landazabal uhinduak, baina material gogorretan mahaiak eta muino lekukoak agertzen dira.

4) Goi-lautadaren kanpoko mendikateak

a--Pirineoak: Iberiar penintsula eta Europako kontinentearen arteko lotura egiten dute, tertziarioko orogenia alpetarrean sortu ziren. Indar tektonikoak oso bortitzak izan ziren eta zokalo paleozoikoko material zaharrak azaleratu zituzten.
b--Euskal mendiak: Pirineoaurrearen luzapena dira, kareharria da nagusi eta altuera ertainekoak dira. (Aralar, Gorbeia)
c--Kataluniako kostaldeko mendiak: Kataluniako kostaldea okupatzen dute, Pirineoekin batera sortu ziren. Mendikatearen iparraldean aktibitate bolkanikoa handia izan zen eta erliebe bolkanikoa da nagusi. Material nagusia basaltoa da. Erdialdean material paleozoikoak eta hegoaldean material sekundarioak (Montserrat).
d--Sistema Betikoa: Konplexutasun geologiko handiko multzoa da, penintsularen hego-ekialdean dago eta Iberiar plakak eta Afrikako plakak elkarrekin talka egitean sortu zen.
  • Mendikate Penibetikoa (gaztetutako mendigune zaharra)
  • Sakonune Intrabetikoak (erdian dago eta hauen ertzetan bad-lands izeneko erliebeak agertzen dira)
  • Mendikate Subbetikoa (barrualdean eta material gogorrak eta bigunak, Cazorla)

Entradas relacionadas: