Espainiako Errepide-Sarearen Azterketa eta Egitura

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,82 KB

Espainiako Errepide-Sarearen Azterketa

Aztergai dugun mapa hau Espainiako errepide-sarearen mapa da. Gaikako mapa honen iturria Anaya Touring Club da eta 2008ko datuak eskaintzen dizkigu.

Legenda eta Sinbologia

Legendan azaltzen den bezala, mapan zehar agertzen diren elementuek honako hau adierazten dute:

  • Marra urdin zuzenak: Autobideak eta autobiak irudikatzen dituzte.
  • Puntutxo bidezko marra urdinak: Eraikitzen ari diren autobideak eta autobiak.
  • Marra gorriak: Bestelako errepideak.

Egitura Erradiala eta Bilakaera Historikoa

Mapan argi atzematen da Iberiar penintsulako errepide-sareak diseinu erradiala duela. Erdigunea Madrilen dago, eta sei ardatz ditu periferiako portu eta hiri nagusietara. Egitura honek eredu zentralistari erantzuten dio. XVIII. mendean abiatu zen Borboiekin eta 1960ko hamarkadan sendotu zen, errepide-sarea modernizatu zenean. Espainiako autobide eta autobia gehienak kalitate handiko bideak dira.

Lurralde Desoreka eta Trafiko Intentsitatea

Mapak argi erakusten du errepide-sare honek lurraldean eragiten duen desoreka. Sarearen dentsitatea handiagoa da ekonomiari begira dinamikoenak diren erkidegoetan:

  • Madril, Katalunia, Valentzia eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE).

Dentsitatea txikiagoa da, aldiz, oso dinamikoak ez diren erkidegoetan, hala nola Extremadura, Aragoi, bi Gaztelak eta Andaluzia. Trafiko-intentsitatea ere handiagoa da edukiera handiko bideetan, batez ere Mediterraneo eta Ebroko korridoreetan, hiri, industria eta turismo dentsitate handienak bertan daudelako.

Irisgarritasuna eta Kudeaketa Publikoa

Mapan ere ikus daiteke irisgarritasuna handiagoa dela industria-turismo gune nagusietan eta edukiera handiko bideek bat egiten duten puntuetan (Madril, Zaragoza, Bartzelona). Aldiz, irisgarritasun txikiagoa dute Frantzia eta Portugal ondoko muga-inguruek.

Iruzkinarekin jarraitzeko, aipatu behar da mapan ikusten diren errepideak Estatuaren, Erkidego Autonomoen edo Diputazioen menpe egongo direla. Beraz, erakunde hauen lana hiri nagusienen zein eskualdeen arteko komunikazioa bermatzea izango da.

Etorkizuneko Planak eta Ingurumena

Espainiak Garraio Azpiegitura Plan Estrategiko bat (GAPE) garatu du, lurralde osoari errepidez irisgarritasun handia emateko, egin gabe dauden ardatzak ixteko eta Europar Batasunarekin (EB) dagoen integrazioa bultzatzeko.

Hala ere, ezin ditugu ahaztu errepide-garraioaren ingurumen-arazoak. Hori dela eta, automobilen kutsadura murriztea izango da erakundeen lehenetariko lana, garraio kolektiboa eta trenbidea sustatuz.

Entradas relacionadas: