Espainiako Gerra Zibila (1936-1939) eta Frankismoaren Ondorioak
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB
Historiko politiko, ekonomiko eta soziala. II. Errepublikaren (1931-1936) aurkako altxamenduarekin, gizartearen ongizatearekiko aldaketak egiten ari zen gobernuarekin, egoera hinekin amaitu zen. Eragozpen handiena, arrakastta ergotzi egin zuena, alderdien arteko zatuketa handia izan zen. Gerra Zibilaren (1936-1939) ondoren, Espainiako egoera tamalgarria zen. Gerra zibilaren ondorioak, oso larriak izan ziren. Herrialdea suntsiturik geratu zen: etxebizitza pila, animali, garraio…galdu egin ziren. Frankok, gerra zibila irabazi zuenetik 1975an hil zen arte gobernatu zuen Espainia. Modu diktatorialean egin zuen, hiru urteko gerrak hondatuta utzitako Estatu batean. Ondorioz, egoera ekonomikoa oso latza zen. Espainia apurka-apurka suspertzen hasi zen. Frankok, Espainiako autarkia sistemaren inguruan antolatu behar zela adierazi zuen. Ondorioz, Espainia sistema autarkikoa izendatu zen Alemania eta Italiaren antzera. Autarkiak 20 urte iraungo zituen. Bere plana idatziz azaldu zuen, 1939ko lanaren foruaren bitartez. Oinarriak Espainiaren autosufizientasuna eta ekonomiaren modernizazioa lortzeko finkatu egin ziren. Aldi berean, esportazioak handitzea eta inportazioak ahal zen neurrian gutzitzea bilatzen zen. Honen bitartzez, Frankok, Espainiako potentzial ekonomikoan fede handia zuela erakusten zuen. Helburu nagusia Espainiakobehar ekonomikoak eta defentsa herrialdearen baliabide propioekin estaltzea zen. Ondoren, honako hau behin gauzatuta, herrialde osoa berrantolatzeko eta garapenaren bidean jartzeko. Hala ere, gobernuak beti izan du garbi Espiniak ezin izango zuela autosufizienzia gorena lortu. Gainontzeko herrialdeen petroleo, lehengai edota makinariaren beharra zuelako. Hirurogeiko hamarkadatik aurrera garapen ekonomiko handia izan zuen. Bere egokitzen normala egiten saiatu zen, gainerako nazioen onarpena eta barruko egonkortasuna lortzeko. Gizarte-ongizatea areagotzea lortu zen. Eta egoera ekonomikoarekin batera, askatasunak eskatzen zituen herri-mobilizazioak gora egin zuen. Horren aurrean, erregimenaren politika indarkeriazkoa izan zen: zapalkunntza zuzena. Frankismoa, sortzailearen biziarekin batera itzali egin zen. Honek, Espainiako transizioari hasiera emango diolarik. Bertan diktaduratik demokraziara bitarteko mailakako aldaketa gauzatuz. Honako testu honek garrantzi handia du. Alde batetik, Frankoren politika ekonomikoa zein izango den markatu egiten du datozen hamabost urteetarako. Hau da, autarkia goera ezarriko du. Biziraupenerako ezinbestekoak diren elikagai nahiz ondasun guztiak Espainian ekoiztea du helburu. Gobernuaren paperaren garrantzia nabarmendu egiten du. Honen eskuartze handia azpimarratuz. Bestalde, industria pribatizatzearen aldeko plana arukezten du. Heburu garrantzitsutzat hartzen duelarik honako hau. Hala ere, Frankoren sistema honek pratikan ez du arrakastarik. Gainera Bigarren Mundu Guerra dela eta, Espainia bakandu egin zuten.