Espainiako Gerra Zibila: Errepublikaren eta Nazionalisten Bilakaera

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB

Bilakaera Politikoa Espainiako Gerra Zibilean

Errepublikaren Aldearen Bilakaera Politikoa

Matxinada militarraren ondorioz, Casares Quirogak dimisioa aurkeztu zuen. Azañak Barriori eman zion presidente kargua. Gero, Jose Giral jarri zen agintean eta herria armatzea erabaki zuen. Horrela, herri miliziak sortu ziren.

Azañak gobernu sendo bat sortu nahi zuen eta horretarako, Largo Caballerori eman zion gobernua. Honek Errepublikaren aldeko indar guztiekin osatu zuen gobernua. Bertan, PSOE, PCE, Izquierda Republicana eta alderdi/sindikatuetako ordezkariak zeuden.

Gobernuak hainbat erabaki garrantzitsu hartu zituen:

  • Euskal Herriari autonomia ematea.
  • Miliziak militarizatzea.

Errepublikarren artean iritzi desberdinak zeuden gerraren inguruan, eta iritzi kontrajarri horiek estrategia komun bat adostea zailtzen zuten. Kolektibizazioak gerraren hasieran eman zirenez nekazaritza arloan, horretan ere ez ziren ados jartzen: komunistak kolektibizazioen kontrakoak ziren eta anarkistak, berriz, aldekoak.

Horrela, Estatuaren eta CNT-FAI-PUMen arteko tentsioa 1937an lehertu zen Bartzelonan. Borrokak izan ziren eta Generalitateak eta Estatuko indarrek gerra hasieratik anarkisten eskuetan zituzten kaleak eta eraikinak kontrolatu zituzten. Horrez gain, POUM alderdia ilegalizatu egin zuen gobernuak. Ondorioz, PSOEko Negrínek hartu zuen agintea gobernuan.

Negrín Errepublikaren erresistentzia Bigarren Mundu Gerra ailegatu arte luzatzearen aldekoa zen. Iraultza soziala II. Errepublikatik urruntzeko eta Francorekin akordio batera ailegatzeko, Hamairu Puntuak proposamen politikoa aurkeztu zuen. Bertzetik, Estatua indartu zuen errepublikarren zonalde guztiaren gainean boterea sendotuz.

Alde Nazionalaren Bilakaera Politikoa

Sanjurjoren heriotzagatik militarrez osatutako Batzorde Tekniko bat jarri zen agintzen. Gero, batzorde horrek Francori eman zion botere osoa. Horrela, diktadura pertsonal eta militarra hasi zen.

Alderdi eta sindikatu ezkertiar guztiak ilegalizatu zituzten eta alderdi eskuindar guztiak FET de las JONS alderdian elkartu zituzten.

1931ko Konstituzioa indargabetu zuten eta pertsonen eskubideak ere deuseztatu. Euskadi eta Katalunia konkistatzean, autonomia estatutuak deuseztatu zituen. 1938an, Lanaren Forua deituriko legea asmatu zuten. Lege honen bitartez, langileen eskubide guztiak bertan behera gelditu ziren. Oinarrizko hezkuntza Elizaren eskuetan utzi zuten eta unibertsitateko heziketa falangisten eskuetan.

Entradas relacionadas: