Espainiako Gerra Zibila eta Frankismoaren Erregimena
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,56 KB
Espainiako Gerra Zibila eta Frankismoaren Erregimena
Frankismoaren Sorrera
Francisco Franco gobernuburu izendatu zutenean, beste hautagai batzuk zeuden (Mola, Queipo de Llano, Sanjurjo), baina altxamendu militarra babestu zuten indar politikoek Franco izendatu zuten gobernuburu. Gerra Zibila hasi zenetik hil arte, Franco izan zen gobernuburua, diktadura ezarriz eta botere osoa bereganatuz.
Bere eragina iturri ideologiko desberdinetatik jaso zuen (Falange, Eliza, Karlismoa), eta kanpoko erreferentziak ere izan zituen (faxismoa). Horregatik hartu zuen “El Caudillo” titulua pertsonala, Primo de Riveran ere oinarrituz. Indar politiko guztiak alderdi bakarrean bildu zituen, eta alderdiaren programa Falangearen printzipioetan oinarrituta zegoen. Nazionalkatolizismoa bultzatu zuen, legeri laiko guztiak ezabatuz.
Frankismoaren Ezaugarriak
1938ko amaieran, matxinatutakoen gobernua eratu zuen. Oinarrizko legeak kentzen joan zen pixkanaka. Estatu antidemokratikoa izan zen, giza eskubideak ukatuz. Hasieran falangisten eragin handia izan zuen, baina gero eta handiagoa izan zen beste eraginen eragina.
Kataluniako eta Euskadiko autonomiak kendu zituen, eta gaztelera hizkuntza ofizial bihurtu zuen. Urte horietan hainbat lege xehatu zituen:
- Lanaren Fueroa: Sindikatuak desegin eta sindikatu bertikala ezarri zuen.
- Erantzukizun Politikoei buruzko Legea: Etsaia zapaltzeko eta garbitzeko erabili zuen.
- Gorteen Legea: Botererik gabeko kontsulta organoa, Francoren esanetara zegoena.
- Espainolien Forua: Eskubide mugatuak, erregimenari kontra egin ez ziotenentzat bakarrik.
- Referendum Nazionalen Legea
- Estatu Buruaren Buruzagitzaren Ondorengotzari buruzko Legea: Frankismoak Franco gabe irauteko helburua zuena.
Bigarren Mundu Gerran Espainiako Jarrera
Bigarren Mundu Gerran, Espainia neutral azaldu zen, ez baitzuen jarrera bakarra erakutsi. Alemania eta Italiakoekin elkarrizketetan ibili zen, baina ez ziren adostasunera heldu. Sobietar Batasuna inbaditu ondoren, dibisio urdina (boluntarioen tropak) bidali zituen. Aliatuen lehen garaipenekin eta Estatu Batuak gerran sartu zirenean, bere neutraltasuna handitu eta aliatuen aldeko jarrera azaldu zuen. Mundu gatazka amaitu zenean, Espainiak nazioarteko isolamendua sufritu zuen, eta estatu gehienek Espainiako harremanak moztu zituzten.
Frankismoaren Errepresioa eta Politika Ekonomikoa
Gerra amaitu ondoren, errepresioa bortitza izan zen, eta izua hedatu zen etsai politiko eta ideologikoekin akabatzeko. Biktimak fusilatu, espetxeratu edo torturatu zituzten, gehienak aldez aurreko epaiketarik gabe. Kontrol ideologiko zorrotza ezarri eta komunikabideetan zentsura jarri zuen. Estatuak erakunde batzuk sortu zituen, Frente de Juventudes adibidez.
Politika ekonomikoak bi ezaugarri nagusi zituen:
- Interbentzionismo ekonomikoa: Estatuak presioak, salmentak eta merkatua kontrolatzen zituen.
- Autarkiaren ezarpena: Autohornikuntzarik handiena lortzea zuen helburu, nazioarteko isolamendu politikoari aurre egiteko ere balio izan zuena. Prezioen kontrolek merkatu beltza ekarri zuten.
1941ean, Industria Institutu Nazionala sortu zuen, enpresa espainiarra sustatzeko eta indartzeko, autosufizientzia ekonomikoa lortzeko eta kanpo harremanak eta trukeak ahalik eta gehien saihesteko.
Enpresa berri asko sortu ziren: ENSIDESA, ENDESA, Iberia, Aviaco, Pegaso, SEAT, CAMSA…