Espainiako Gerra Zibila: Zergatiak, Hasiera eta Egitura Politikoa
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,88 KB
Zergatiak
Jatorri Estruturalak
- Nekazal Sektorea: Egitura zaharkitua, garapena oztopatzen zuena.
- Industria Sektorea: Langileen bizi eta lan baldintzak hobetzeko protestak.
- Lurralde Desoreka: Garapen ezberdina eta Autonomiaren aldeko nazionalitateen oposizioa.
- Arlo Espirituala:
- Eliza: Demokraziaren aurkako jarrera eta sektore progresisten oposizioa.
- Armada: Arazo politikoetan muturra sartzeko ohitura (hiritarrengandik isolatua eta akademia itxietan hezitua). Biak gizarte mailako aldaketak ezagutu gabe.
Jatorri Kointuralak
- Egoera Ekonomikoa: 1929ko krisiak ez zuen eragin handirik izan.
- Egoera Politikoa: Italiako Faxismoa, Alemaniako Nazismoa eta indar antidemokratikoak “Herri Frontearen” politikaren aurka agertu ziren. Horrek polarizazio politikoa sortu zuen, eta Herri Fronteak hauteskundeak irabazteak altxamendu militarra prestatzeko aitzakia eman zuen.
Pronuntzamentua
Nola Hasi
Uztailaren 17an Marokon, Franco Marokora joan zen Kolonietako armadaren buruzagitza hartzeko.
Erantzuna
Gobernuko presidenteak (Casares Quiroga) dimititu egin zuen eta Azañak (Errepublikako presidentea) Giral-i eskatu zion gobernua osatzeko (errepublikazaleak).
Ekonomia Arloa
- Errepublika Aldean: Industria eta meatze baliabide gehienak (errepublikanoak), ekialdeko nekazaritza lurrak. Lan komunista sustatu zen.
- Errebeldeen Aldean: Mesetako labore lurrak (Falange Española, Marokoko tropak, CEDA, Karlistak) eta Galiziako itsas ondasunak.
Militar Arloa
- Errepublika Aldean: Ezkerreko erakunde politiko-sindikalak.
- Errebeldeen Aldean: Kolonietako tropak, Falangeko miliziak, Errete Karlistak.
Euskal Herrian
- Errepublika Aldean: Bizkaia eta Gipuzkoa, Kantabria eta Asturiasekin batera isolatuta.
- Errebeldeen Aldean: Araba eta Nafarroa, indar eskuindarrek bultzatuta eta Mola interbentzioaren bitartez, ondo komunikaturik zeuden.
Nazioarteko Partaidetza
Errepublikaren Alde
- Sobietar Batasunari armak erosi zizkion eta hauek aholkularitzaren bitartez laguntza eman zieten.
- Nazioarteko Brigadak (40.000 soldadu inguru) faxismoaren aurka borrokatzeko.
- Mexikoren laguntza.
Errebeldeen Alde
- Portugal: Muga kontrolatu behar zituzten hornidura guztiak sartzeko.
- Italia: Gerra materiala eta lehorreko gudalde garrantzitsuak.
- Alemania: Artileria, karruak, ekipo teknikoak eta aire indarrak (Condor Legioa) eta taktika berriak.
Bizimoduaren Berrantolatzea
Errepublika Aldean (Botere Aniztasuna)
Katalunia gobernu autonomoa, Euskal Herriko gobernu autonomoa, Espainiako Gobernu zentrala, Herri Batzorde eta aginte organo asko.
Ekonomikoki: Industria eta lur kolektibizazioak E.H.-an izan ezik (Aragoi, Katalunia eta Gaztela-Mantxa).
Politikoki:
- Arazoa: Gerra irabaztea eta Giza iraultza egitea (zeinek duen lehentasuna?). Ondorioz, istiluak sortu ziren.
- Kontzentrazio Gobernua (Largo Caballerok eratua) eta ezin izan zituen klase-etsaien aurkako errepresioak kontrolatu.
- Katalunian CNT eta POUMek Generalitatearen aurkako borroka egin zuten.
- Negrin (sozialista) Gobernuak politikak indartu nahi izan zituen.
- Helburuak: Armada konbentzional eran antolatu eta Ekonomia berrantolatzea (kolektibizazioak ukatuz).
Errebeldeen Aldean (Botere Bateratua)
Buruzagi militar bakoitza agintari nagusia zen eta “Junta De Defensa Nacional” antolatu zuten.
Politikoki:
- Buruzagi Militarrak Gobernadore bihurtu ziren.
- Junta de Defensa Nacional: (Falangistak, Monarkazaleak, Errepublikazaleak, Filiazio politiko gabekoak) → Guztion helburua koordinatzea zen.
- Errepublikazaleek egindako lan guztia baliorik gabe utzi, alderdi politikoak debekatu eta ahalegin guztiak gerra irabazteko jarri zituzten.
- Francok “Aginte Bakarra” eskuratu: Aginte Militarra + Aginte Politikoa.
- 1937ko apirilean F.E.T. de las J.O.N.S sortu zen eta 1938an Francoren lehenengo gobernua sortu zen (Estatu eta Gobernu buru izan zen).
- Eredu Faxista: “Fuero del Trabajo” (Grebak, sindikatuak eta lan gatazkak debekatzeko), Eleizaren aldeko legeria (Ezkontzetan eta Irakaskuntzan) eta “Ley de Responsabilidades Políticas” (Erregimen Frankistaren aurkakoentzat errepresioa).