Espainiako Hiri Sistema: Banaketa eta Egitura Analisia

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB

1. Banaketa Hierarkikoa eta Tamainaren Indizea

Espainiako hiri sistemari behatzen badiogu, 90eko hamarkadan hiri kopurua geruza bakoitzean handitu egin zen, hirien tamaina txikiagotu zen bitartean. Hau da, banaketa hierarkikoa piramidala zen.

Maiaren Tamainaren Indizea

Tamainen araberako banaketa hartzen da kontuan, eta emaitza egokienak erregularra izan behar du. Grafikoan, hierarkiaren ordena horizontalean eta biztanleriaren tamaina bertikalean kokatzen da.

Espainiaren kasuan, bi haustura garrantzitsu ditugu: hasieran gainerakoekin eta ondoren leuna. Valentziaren artekoa da, Bartzelonak teorian bigarren postua baino tamaina handiagoa duelako, eta horrek Espainia bi buruko sistema bihurtzen du.

2. Espazio Banaketa eta Homogeneotasuna

Clark Evansen Indizea

Clark Evansen Indizeari dagokionez, hiriek espazioan duten banaketa hartzen du kontuan. Espainian homogeneotasun falta ikusten da, egitura erdi eraztun-itxurakoa izanik.

Periferiako hiriek osatzen dute eraztun hau, Madril erdigunea izanik, eta barnealdeko guztia gutxi populatua dago. Ondorioz, 21 hiri-aglomerazio dauden arren, adibidez, bi bakarrik daude Mesetan.

3. Banaketa Funtzionala (Nelsonen Indizea)

Nelsonen Indizeari dagokionez, banaketa funtzionala hartzen da kontuan, eta horren arabera antolatu ditzakegu hiriak mailaka:

  • Lehen mailako hiriak (Eskualdeko eragina): Valentzia, Sevilla, Bilbo eta Zaragoza. 500.000-1.500.000 biztanle metropolitarrekin harremana dute eta eremu zabala dute eraginpean.
  • Bigarren mailako hiriak (Eragin txikiagoa): 200.000-500.000 biztanle. Lehen mailako eskualde metropolitarrekin harremana dute.
  • Hiri ertainak (Probintziako hiriburuak): 50.000-200.000 biztanle. Dagozkien merkataritza eta zerbitzu funtzioak dituzte. Adibidez: Ourense, Logroño.

ONDORIOA

Aglomerazioak ez daude batere erregulatuta, hiri jakin batzuek dagozkienak baino biztanle gehiago dituztelako, beste batzuk nahiko txiki eta inkomunikatuta utziz. Espainiako hiri sistema kontuan hartuta, banaketa desproportzionatua ikus dezakegu.

Ondorioz, hiriburuan eta kostaldean hiri handi edo oso handiak ditugu, eta barnealdean, berriz, nahiko despopulazioa dago, bigarren mailako horiez aparte.

Entradas relacionadas: