Espainiako Hirien Hierarkia eta Bilboren Garapena

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,79 KB

Aurrean dugun mapa Espainiako hirien hierarkiari buruzkoa da. Lehenengo mapan, hiriek eredu hierarkikoan antolatzen dira, Madril leku zentral nagusia izanik, bere eragina Espainia osotik hedatuz. Periferian, bigarren mailako eragina duten nukleoak aurkitzen ditugu, hala nola Bartzelona, Valentzia eta Bilbo. Tarteko distantzian, erdi mailako hiriak daude, Burgos eta Zaragoza kasu; eta azkenik, eragin txikiko nukleoak, Gasteiz eta Gijon bezalakoak.

Bigarren mapa, berriz, hirien antolaketa demografikoaren, funtzioen eta eragin eremuaren arabera aztertzen du, hirien sistema modu hierarkikoan antolatuz. Hona hemen kategoriak:

  • Metropoliak: 250.000 biztanle baino gehiago dituzten hiriak. Adibidez, Madril, Bartzelona, Bilbo eta Valentzia.
  • Estatuko metropoliak: Madrilgo eta Bartzelona inguruko tokiak, 4 milioi biztanle baino gehiagorekin. Kulturan, aisian eta goi mailako teknologiadun industrietan espezializatuak dira. Haien eragina estatu osotik hedatzen da, eta mundu osoko beste metropoli batzuei estu-estutik lotuta daude.
  • Eskualdeko metropoliak: Valentzia, Bilbo, Malaga bezalako metropoliak. 1,5 milioi eta 500.000 bitarteko biztanleria dute. Goi mailako zerbitzuak eskaintzen dituzte, bereziki administratiboak eta merkataritzakoak. Estatuko metropoliekin harremanak dituzte.
  • Azpi-eskualdeko metropoliak: Valladolid, Oviedo, Murtzia bezalako hiriak. 500.000 eta 250.000 bitarteko biztanleria dute. Zerbitzu batzuetan espezializatuak dira, hala nola unibertsitatean. Eskualdeko hiriburuekin harreman estua dute.
  • Tarteko hiriak: 250.000 - 50.000 biztanle dituztenak. Funtzioak hirugarren sektorekoak dira, ez hain espezializatuak, merkataritza, osasuna eta hezkuntza barne.
  • Hiri txikiak: 50.000 biztanle baino gutxiago dituztenak, hala nola Astorga. Bertako funtzioak ez dira hain espezializatuak, administratiboak eta merkataritzakoak nagusiki.

Bilboren Garapena

Bilbo hiria 1300. urtean sortu zuen Diego Lopez de Harok, Ibaizabal-Nerbioi itsasadarraren eskuineko margeneko meandro batean. Sorreran, merkatal funtzioengatik sortu zen Bilbo, portua eta Europarekiko kokapen egokia baitzituen. Bilbotik ardoa eta artilea esportatzen ziren Ingalaterrara eta Holandara.

Bilbok sorreran gaur egun ezagutzen ditugun zazpi kaleak zituen, eta kaleek gremioen izenak zituzten (adibidez, "carniceria vieja") edota izen topografikoak ("barrenkale"). Hiriaren inguruan harresi bat zegoen, XVIII. mendean eraitsi zutena. Erdi Aroko hiriaren plana ortogonala zen, baina ez oso ondo egokitutakoa; kaleak oso estuak ziren eta etxeak estilo gotikokoak, estuak eta luzeak.

XIV-XVIII. mendeetako hazkundearen ezaugarriak honakoak dira: kale estuak eta plano irregularrekoak. Hau, agian, etxebizitzak azkartasunez eta planifikaziorik gabe egin zirelako gertatu zen, hazkunde bizkorraren ondorioz.

Gaur egun, hirigune historikoa bi zati nagusik osatzen dute.

Industrializazioarekin batera, Bilbo ere hazten joan zen XIX. mendean zehar, eta zabalgune bat eratu zen. Lotura gauzatzeko oso garrantzitsua izan zen Arenaleko zubia, hirigune historikoa eta XIX. mendeko zabalgunea batzen baitzituen. Tren geltokiak ere garrantzi handia izan zuen, jendea eta gauzak garraiatzeko ezin hobea baitzen. XIX. mendeko zabalguneak plano erradiozentrikoa du, Moya plaza baita erdigunea.

Baina Bilboko ekonomia oso ondo zebilen, eta XX. mendean beste hazkunde bat izan zuen. Honek plano ortogonala du, kale zabal eta zuzenez osatua. 60. hamarkadako hazkunde industrialak eraginda, langile auzoak sortu ziren, inolako ordenarik gabe eraikiak, adibidez Santutxu eta Otxarkoaga.

Gaur egun, Bilbok merkatal funtzioak ditu gehienbat, batez ere "Gran Via" inguruan. Bilbok bizitegi funtzioa ere badauka, hiri guztian zehar hedatua. Normalean, jende diruduna periferian eta Gran Vian bizi da, eta jende pobreagoa, berriz, hirigune historikoan.

Bilbon unibertsitatea (Deustun, Sarrikon...) eta kultur erakundeak (Guggenheim, Euskalduna) ere badaude. Gaur egun, Bilboko turismo funtzioa indartzen ari da, berrikuntzak direla eta, Guggenheim bezalakoak.

Bilbok hiri-konglomerazio bat osatzen du bere inguruko hiriekin, hala nola Sestao eta Portugalete. Horrela, zaila da esatea non bukatzen edo hasten den Bilbo.

Bestalde, Bilbon dena ez da ona. Bilbon kutsadura dago, akustikoa, lurzorukoa, ura... Hauek konpontzeko lehen urratsak ematen ari dira: Ibaizabal Nerbioi garbiago dago, eta garraio publikoa bultzatzen ari da. Hiri turistiko bat izateko, neurri hauek bete behar ditu.

Bilbok eraikuntza zaharrekin batera eraikuntza berriak ere baditu. Horregatik, oso hiri interesgarria da eta ospea hartzen ari da.

Entradas relacionadas: