Espainiako historia ¡

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,32 KB

Lehen Mundu Gerraren hasieran, 1914an, Espainiak jarrera neutrala hartu zuen, eta horrek eragin nabarmena izan zuen nazio ekonomian. Merkataritza eta industriari onura handia ekarri zion herrialde beligeranteen eskari itzelak; hain zuzen ere, Espainiako industria horiek ekoizten zituzten produktuen beharra zuten herrialde haiek beren gerra industrietarako. Hala, irabazi handiak lortu zituzten industrialariek. Gerran nahastuta zeuden herrialdeetara meatzaritzako eta industriako produktuak esportatuz lortu zen, bestalde, Espainiako merkataritza balantza lehen aldiz aldekoa izatea eta merkatari handiek ere irabazi handiak lortzea. Aitzitik, nekazaritzako produktuen prezioak asko garestitu ziren espainiar kontsumitzaileentzat; izan ere, zaila zen gerran ari ziren herrialdeetako laboreak inportatzea, beren beharrak asetzera bideratzen baitzituzten nekazaritza baliabide guztiak. Espainiaren neutraltasuna aukera paregabea zen herraldeko egitura sozioekonomiko ahulak eraldatzeko. Baina, Espainiako kapitalismoak ez zuen gaitasunik izan industria garatzeko eta barne merkatuaren eroste ahalmena handitzeko, ez baitzuen asmatu prezioei eusten. Hala, gerrako urteak oso oparoak izan ziren gutxi batzuentzako, eta horrek areagotu egin zituen gizarte desberdintasunak.

Entradas relacionadas: