Espainiako Historia: Antzinako Erregimena eta Independentzia Gerrak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,39 KB

Antzinako Erregimena

Antzinako Erregimena Europan XVIII. mendean nagusi zen sistema politiko, sozial eta ekonomikoa izan zen, ezaugarri hauekin:

Jaurerria

Lur-jabetza handiak ziren, non nobleek edo elizak lurren jabe ziren eta nekazariek bertan lan egiten zuten. Lur-jabeek eskumen juridikoak zituzten, eta nekazariek errentak ordaintzen zizkieten.

Gremioak

Hirietan zeuden erakundeak ziren, eskulangileen lana kontrolatzen zutenak: lehengaiak, produkzioa eta prezioa. Jarduera bakoitzak bere gremioa zuen (adibidez: zapatagileek berena, larrua lantzen zutenek berena).

Inkisizioa

Elizak XVIII. mendean sortutako erakunde bat zen, gizartearen pentsaera kontrolatzeko helburuarekin: prentsa, liburuak, iritziak, bizitza morala, etab.

Maiorazkoa

Antzinako Erregimenean zegoen lege bat zen, ondasun guztiak seme zaharrenarentzat izan behar zirela ezartzen zuena. Ondasunak gozatu zitezkeen, baina ezin ziren saldu.

Antzinako Erregimenaren Krisia

Karlos IV.a

Karlos IV.aren erregealdian gertatutako gertaera eta kontzeptu garrantzitsuak:

Ilustrazioa

XVIII. mendean garatutako ideologia bat zen, zientzian eta arrazonamenduan oinarrituko zena. Antzinako Erregimena kritikatzen zuen eta erreformak planteatzen zituen.

Konbentzio Gerra (1793-1795)

Frantzia eta Espainiaren arteko gerra izan zen. Karlos IV.ak Frantziari gerra deklaratu zion, Frantziako Iraultzak bere erregea (Luis XVI.a) gillotinatu zuelako. Frantsesak gerra hori irabazten ari ziren, eta 1795ean Basileako Bake Ituna sinatu zuten. Itun horren bidez, Espainiak Haiti eman zion Frantziari.

Trafalgar (1805)

1796tik aurrera, San Ildefonsoko Ituna sinatu zuten, eta bertan frantsesak eta espainiarrak ingelesen aurka borrokatzeko aliatu ziren. Gerra horren barruan, Trafalgarko Itsas Bataila gertatu zen (1805), eta ingelesek irabazi zuten, Espainiako eta Frantziako ontzi guztiak hondoratuz.

Aranjuezko Matxinada (1808ko martxoa)

Herritarren altxamendua izan zen Godoyren (lehen ministroa / gobernuburua) eta Karlos IV.aren aurka, Fontainebleauko Ituna sinatu zutelako. Itun horrek frantsesei baimena ematen zien Espainiatik pasatzeko, Portugal erasotzeko (Portugal ingelesen aliatua zen). Frantsesek beren tropak Espainian jarri zituzten. Altxamenduaren ondorioz, Karlos IV.ak abdikatu egin zuen, Godoyk dimititu egin zuen eta Fernando VII.a errege izendatu zuten. Napoleonek Baionara deitu zituen eta Jose Bonaparte (bere anaia) jarri zuen errege, Karlos IV.a eta Fernando VII.a kenduz.

Independentzia Gerrak

Afrantsesatuak

Frantsesen okupazioaren aurrean, talde ezberdinak sortu ziren. Frantsesen okupazioaren alde zeudenak afrantsesatuak ziren. Alde zeuden, frantsesek ekarriko zituzten aldaketak onak izango zirela pentsatzen zutelako. Afrantsesatuak atxilotuak edo erbesteratuak izan ziren, traidore izateagatik.

Cadizko Gorteak

1810ean Gorteei deitu zitzaien. Baina frantsesek Espainia osoa hartuta zutenez, noble eta klero askok ezin izan zuten Cadizera (frantsesek hartu ez zuten bakarra) iritsi, eta ondorioz, gehiengo liberala zen. Gorte hauetan, besteak beste, jaurerriak eta Inkisizioa kendu zituzten.

1812ko Konstituzioa

Cadizko Gorteetan idatzitako oinarrizko legeen bilduma izan zen. Mundu mailan idatzitako hirugarrena izan zen.

Independentzia Gerraren Ostekoa

Gerraren amaiera eta Fernando VII.aren itzulera (1813)

1813an Independentzia Gerra amaitu zen, eta Fernando VII.a itzuli zen, Antzinako Erregimenera itzuliz. Jende guztia ez zegoen horrekin ados, eta hainbat altxamendu edo pronuntziamendu izan ziren. Gehienek porrot egin zuten, baina Riegorenak aurrera egitea lortu zuen.

Riegoren Pronuntziamendua (1820)

1820an, 1812ko Konstituzioa aldarrikatuz, altxamendu bat egin zuen Cabezas de San Juanen (Sevilla). Altxamenduak arrakasta izan zuen eta Fernando VII.a behartuta egon zen Konstituzioa onartzera eta gobernu liberala onartzera eta osatzera.

San Luisen Ehun Mila Semeak (1823)

1823an, Fernando VII.ak Aliantza Santuari laguntza eskatu zion (Aliantza Santua: Europako monarkia absolutuek sortutako erakundea, beren boterea arriskuan ikusten zuten erregeei laguntzeko). Aliantza Santuak Frantziako erregea (Luis XVIII.a) bidali zuen bere armadarekin Espainiatik gobernu liberala kentzera, eta Fernando VII.ak berriro Antzinako Erregimena berrezarri zuen.

Entradas relacionadas: