Espainiako Historia Garaikidea: 1898-1939
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,3 KB
1898ko Hondamendia
- Maria Kristina erreginaorde Alfontso XII.a hil zenean, gobernu kontserbadore eta liberalak txandakatu ziren.
- 1898ko krisia: Kubako mugimendu independentista berriz piztu zen, eta Filipinetan ere mugimendu independentista hasi zen. Horrek Espainiak Amerikan eta Asian sortutako inperioaren amaiera ekarri zuen.
- Gertaera hauen ondorioetako bat erregenerazionismoa izan zen: Espainiak atzerapena gainditzeko erreformak bultzatu zituen.
Berrezarkuntzaren Krisia (1902-1931)
Alfontso XIII.aren Erreinaldi Konstituzionala (1902-1923)
- Konstituzioak eta txandakatze sistemak jarraitu zuten.
- Kazikismoa desagerrarazi nahi izan zen, baina ez zen lortu.
- Liberalek eta kontserbadoreek ia ez zituzten herritarrak ordezkatzen.
- Euskaldun eta katalan burgesek alderdi nazionalistei babesa ematen hasi ziren.
- Langile zati batek errepublikanoei babesa eman zien, sindikatuek indar handia hartuz.
- 1909tik aurrera hainbat krisi egon ziren.
Primo de Riveraren Diktadura
Miguel Primo de Riverak estatu-kolpe bat eman zuen, erregearen onespenarekin. Diktadura militar bat hasi zen:
- Konstituzioa bertan behera utzi zen.
- Gorteak desegin ziren.
- Alderdi politikoak eta sindikatuak debekatu ziren.
1920ko hamarkadako oparotasun ekonomikoari esker iraun zuen:
- Obra publikoak egin ziren (urtegiak, etab.).
- Industria indartu zen.
- Estatuko monopolioak sortu ziren: Campsa, Telefónica, etab.
Kritikak jasotzen hasi zen 1927tik aurrera:
- Intelektualak, ikasleak, langileak, nazionalistak... 1930ean dimititu zuen.
Alfontso XIII.ak gobernu berria antolatu zuen:
- Hauteskundeak deitu ziren.
- Konstituzioa berrezarri zen.
- Jende askok kontra zuen, diktaduraren konplizetzat hartzen baitzuen.
Errepublikaren Garaipena eta Biurteko Erreformista
Behin-behineko Gobernua eta 1931ko Konstituzioa
- Alfontso XIII.a erbesteratu zuten.
- Behin-behineko gobernu bat eratu zen: Donostiako Ituna sinatu zutenek osatu zuten gobernua.
- Sanjurjoren estatu-kolpe frustratua.
- Erreformak hasi ziren.
- Alderdi errepublikanoek irabazi zuten.
Biurteko Erreformista
Istiluak:
- Denak ez zeuden ados konstituzioarekin (erlijioaren tratamendua).
- Errepublikaren aurkako konspirazioak egon ziren.
- Alcalá Zamora errepublikako presidentea.
Presidentea:
- Azañak erreformak egiten jarraitu zuen.
Kontrakoak:
- Lurjabe handiak.
- Elizako goi-hierarkia.
Biurteko Kontserbadorea eta Fronte Popularra
Biurteko Kontserbadorea:
- Zentroko eta eskuineko alderdien hauteskunde berriak.
- Aurreko erreformak aldatu eta indargabetu ziren.
- Sanjurjo askatu eta bere militarrak lehengo karguetara itzuli ziren.
- Tentsioak eskuinaren eta ezkerraren artean: Iraultzak Asturiasen eta Katalunian.
Fronte Popularra:
- Ezkerreko alderdi politikoak elkartu ziren: sozialistak, komunistak, errepublikanoak, ezkertiarrak eta nazionalista batzuk.
- Eskuinean: Falange Española eta CEDA alderdikoak.
Gerra Zibila
Estatu-kolpea eta Espainiaren zatiketa:
Espainia bi zatitan banatu zen estatu-kolpearen ondorioz:
- Alde Nazionala: armadaren zati bat, karlistak, monarkikoak, kontserbadoreak, falangistak, elizaren zati handi bat.
- Lurraldeak: Kanariak, Balearrak, Nafarroa, Gaztelako zati bat, Galizia, Extremadura, Andaluziako zati bat.
- Alde Errepublikanoa: errepublikanoak.
- Lurraldeak: Aragoiko zati handi bat, Euskal Herria, Katalunia, Levante, Madril, Andaluziako zati bat.
Bi eremuetako politika eta ekonomia:
- Gerra hasi ondoren, Errepublikako gobernuaren agintea ia desagertu egin zen.
- Eremu nazionalean agintea bateratzeko, Defentsa Nazionalerako Junta sortu zen.
Gatazkaren zabalkundea nazioartean:
- Nazionalek Italia faxistatik eta Alemania nazitik armak eta soldaduak jaso zituzten.
- Errepublikanoek SESB (Sobietar Batasuna) eta Brigada Internazionaletatik gerra materiala, aholkularitza militarra eta boluntarioak jaso zituzten.
Eguneroko Bizitza Gerran Zehar
Aldaketak:
1. Gosea:
- Eremu errepublikanoan arazo larria izan zen.
- Ekoizleek elikagaiak gorde eta merkatu beltzean salgai jarri zituzten, garestiago.
- Errazionamendua jarri zuten martxan, eta finkatu zen bakoitzari zenbat elikagai eman.
2. Bonbardaketak:
- Eremu errepublikanoak bonbardatzen zituzten; Madril eta Bartzelona izan ziren hiri kaltetuenak.
3. Errepresaliak bi bandoetan:
- Bando bakoitzak beste bandoko jarraitzaileen aurka hartu zituen errepresaliek zaildu zuten egoera.
- Paseoak, salaketak, fusilatuak hobi komunetan.
- Nazionalen biktimak: sindikalistak, ezkertiarrak, intelektualak, militar errepublikanoak.
- Errepublikanoen biktimak: kazikeak, lur-jabe handiak, enpresariak, kleroko kideak.
Gerra Zibilaren Ondorioak:
Ekonomikoak:
- Azpiegiturak eta garraiobideak suntsitu ziren.
- Industrian ez zen kalte handirik izan.
- Etxebizitzak erori ziren.
- Nekazaritzan ekoizpenak behera egin zuen.
Giza-ondorioak:
- Giza galera handiak egon ziren.
- Errefuxiatuak.
Kulturalak:
- Intelektual gehienak errepublikarekiko leial izaten jarraitu zutenez, erbestera ihes egin behar izan zuten.
Euskal Lurraldeak
1936ko Autonomia Estatutua:
- 1931n Bigarren Errepublika ezarri zenean, konstituzio errepublikanoa aldarrikatu zen.
- 1936ko urriaren 1ean autonomia estatutua onartu zen.
Gerra Zibila Euskal Lurraldeetan:
- Gerra hasi eta bi hilabetera, nazionalek Euskadiren eta Frantziaren arteko muga kontrolatzen zuten.
- Donostia eta Gipuzkoaren zati handi bat konkistatu zituzten.
- Gasteiz eta Araba.
- Nafarroa, karlisten babesarekin, gerraren hasieratik nazionalen esku geratu zen.
- 1939an tropa faxistek euskal lurraldeak okupatu zituzten.