Espainiako Historia Garaikidea: Antzinako Erregimenetik Liberalismora

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,6 KB

Antzinako Erregimena

Antzinako Erregimena Aro Modernoko egitura politiko, ekonomiko eta soziala zen, Erdi Arotik zetorrena.

Ezaugarriak:

  • Monarkia absolutua
  • Estamentuzko gizartea
  • Nekazaritzan oinarritutako ekonomia

Karlos IV.aren Erregealdia (1788-1808)

Frantziatik zetozen ideologia liberalak hedatu ziren, printzipio hauek aldarrikatuz:

  • Nazio subiranotasuna
  • Boto-eskubidea
  • Botere-banaketa
  • Berdintasun fiskal eta politikoa
  • Adierazpen-askatasuna

Independentzia Gerra (1808-1814)

Gerra honen ezaugarri nagusiak honako hauek izan ziren:

  • Hildako ugari
  • Nazio-gerra
  • Nazioarteko gerra
  • Gerra zibila
  • Gerrillak

Cadizko Gorteen Dekretuak (1812)

Gorteek hainbat dekretu garrantzitsu onartu zituzten:

  • Inprenta-askatasuna
  • Inkizizioa indargabetu

La Pepa Konstituzioaren Printzipioak (1812)

Cadizko Konstituzioak, La Pepa izenez ezagunak, printzipio hauek ezarri zituen:

  • Estatu bateratua
  • Herritarren berdintasun juridiko eta fiskala
  • Monarkia konstituzionala
  • Eskubideen aldarrikapen zabala
  • Botere-banaketa
  • Nazio subiranotasuna (gizonezkoen boto-eskubidea)
  • Estatu konfesionala (erlijio katolikoa erlijio ofizial gisa)

Hirurteko Liberala (1820-1823)

Riegok, militarrak, Fernando VII.aren aurka altxamendu bat burutu zuen liberalismoa ezartzeko. Mugimendu honetan, liberalak bi taldetan banatu ziren:

  • Liberalismo moderatua: Cadizko Gorteetan aldaketak egitearen aldekoak.
  • Liberalismo aurrerakoia: Cadizko Gorteak osorik ezartzearen aldekoak.

Fernando VII.a eta Lege Salikoa (1823-1833)

Fernando VII.ak Lege Salikoa deuseztatu zuen Berrespen Pragmatikoaren bidez. 1833an Fernando hil zen, eta koroa Isabel II.ak hartu zuen. Karlos Maria Isidro anaia haserretu zen, eta Espainian bi alde sortu ziren: isabelinoak eta karlistak.

Iraultza Liberal Burgesa

Iraultza honek aldaketa sakonak ekarri zituen Espainiako gizartean:

Aldaketa politikoak:

  • Herritarren berdintasun juridikoa
  • Aginteen banaketa
  • Boto-eskubidea
  • Nazio subiranotasuna

Aldaketa ekonomikoak:

  • Herritarren berdintasun fiskala
  • Industrializazio-hastapenak

Desamortizazioak:

  • Nobleziaren desamortizazioak (ondasunak)
  • Udal desamortizazioak
  • Elizaren desamortizazioak

Aldaketa sozialak:

  • Berdintasuna legearen aurrean

Maria Kristinaren Erregeordetza (1833-1840)

Maria Kristina, liberal moderatua, gobernu-aldaketa ugari izan zituen liberal aurrerakoien protesten ondorioz. 1834an Errege Estatutua eman zien Gorteei, baina ez zuen aginte osoa eman. Liberal aurrerakoiak haserretu eta kalera atera ziren. Maria Kristinak Mendizabal, liberal aurrerakoia, gobernuburu izendatu zuen, desamortizazioak egiteko, Gerra Karlistak irabazteko behar zuten dirua lortzeko (Espainia - Vatikanoa). Liberal aurrerakoiek La Granjako altxamendua burutu zuten, konstituzio berri eta progresista bat eskatuz. Gerra Karlistak irabazi ondoren, Maria Kristinak koroa utzi zuen.

Esparteroren Erregeordetza (1840-1844)

Esparterok neurri progresistak hartu zituen, hala nola desamortizazioa eta foruen birmoldaketa. Altxamenduak izan ziren, eta horrek bere erorketa politikoa ekarri zuen. 1844an Esparterok erregeordetza utzi zuen. Gorteek Isabelen adin nagusitasuna aurreratu zuten.

Entradas relacionadas: