Espainiako Historia Garaikidea: Errepublika eta Frankismoa
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,96 KB
I. Aurrekariak: Primo de Riveraren Diktadura eta II. Errepublika
1. Primo de Riveraren Diktadura (1923-1930)
Primo de Riverak 1923an estatu-kolpea eman zuen, eta zazpi urtez egon zen diktaduran. Estatu-kolpea emateko arrazoi batzuk eman zituen:
- Txandakatze-sistema deuseztatu nahi zuen.
- Marokoko arazoa konpondu nahi zuen.
- Ordena publikoa bermatu eta mugimendu separatistak isilarazi nahi zituen.
1876ko Konstituzioa indargabetuz, Espainiako arazoak konpontzeko irtenbidea aurkitu zuela adierazi zuen. Politika guztia debekatu, eta 1924an Unión Patriótica sortu zuen.
Diabetesaren ondorioz, 1930. urtean dimisioa eman zuen, eta beste jeneral bat jarri zuen bere ordez: Dámaso Berenguer. Haren diktadurari diktablanda izena ezarri zioten, bere metodoengatik.
2. II. Errepublikaren Aldarrikapena (1931)
1930eko abuztuan, monarkia ezabatzeko asmoz, Donostiako Ituna sinatu zuten, eta abenduan Galán eta García Hernándezen altxamendua gauzatu zen. Hauek, ordea, berehala epaitu eta fusilatu zituzten, eta gainera Dámasok kargua utzi behar izan zuen.
J.B. Aznarren kabineteak udal hauteskundeak antolatu zituen apirilaren 12rako, eta horietan, botoetan monarkikoek irabazi bazuten ere, errepublikarrak hiriburu guztietan (Palentzia eta Cadiz izan ezik) garaile atera ziren.
Amaitzeko, apirilaren 14an Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zen, eta erregeak, Alfontso XIII.ak, irtenbide politikorik bilatzeko gai ez zelarik, alde egin zuen, "bere borondatez".
3. Emakumeen Boto-eskubidea II. Errepublikan
Esan beharra dago 465 pertsonaz osatutako Gorteetan bi emakume bakarrik zeudela: Clara Campoamor eta Victoria Kent, nahiz eta beranduago hirugarren bat (Margarita Nelken) gehitu zen.
Sufragio Unibertsala aldarrikatzen zuen 34. artikulua 161 boto alde eta 121 kontra eduki ondoren onartu zen, 23 urtetik gorako emakumeentzat. Horrela, 1931ko abenduaren 9an onartutako Konstituzioari esker, 1933ko azaroko hauteskundeetan emakumeek lehen aldiz botoa emateko aukera izan zuten.
Konparaketa bat egiteko, aipatuko genuke emakumeen boto-eskubidea Europako herrialdeetan urte desberdinetan eman zela:
- Lehenik Eskandinaviako herrialdeek: Finlandia (1906), Norvegia (1913), Danimarka eta Islandia (1915), Suedia (1921).
- 1918-1920 bitartean: Holanda, Alemania, Austria, AEB...
- Britainia Handia: 1928.
Espainiakoa 1931n gertatu zen, eta agian arraroena Frantziakoa izan zen, Bigarren Mundu Gerra garaian, 1944an.
Bukatzeko, esan beharra dago emakumeen botoa, dibortzioa, estatu akonfesionala, estatutuak eta abar, une horretako lorpenak izan zirela eta gutxi iraun zutela. Francok, gerra irabazi ondoren, 1939an Diktadura ezarri zuen, aurrerapauso hauek desagerraraziz. Berrogei urte beranduago, Franco hil ondoren, Trantsizio garaian, 1978ko Konstituzioan berriro onartu ziren.
II. Gerra Zibila eta Frankismoaren Hasiera (1936-1947)
1. Gerra Zibila eta Erregimenaren Ezarpena
Lerrouxek dimisioa eman ondoren, Fronte Popularrak irabazi zituen 1936ko hauteskundeak. Horren ondorioz, Gerra Zibila hasi zen 1936ko uztailaren 17tik 1939ko apirilaren 1era arte. Frankok gerra irabazi zuenez, politikari errepublikazaleak fusilatu edo erbestera joan ziren.
Erregimen frankistaren hasieran, isolamendua eta autarkia nagusitu ziren. Frankok botere guztiak bereganatu zituen, eta Gorteak berriro ireki bazituen ere, ordezkariak berak aukeratuak ziren.
2. Nazioarteko Isolamendua eta Gerra Hotza
Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, beste herrialdeekiko isolamendua nagusitu zen, Frankoren erregimena faxisten alde agertu baitzen.
1947tik aurrera, Espainiarekiko jarrera zeharo aldatu zen Gerra Hotza zela eta, Franko komunismoaren aurka agertu baitzen. Estatu Batuek Marshall Planaren laguntzak eman zizkioten, baseak jartzearen truke, eta NBEan sartzeko aukera izan zuen.
Teknokraten gobernuak proposatutako legeek Espainiaren ekonomiaren hobekuntza ekarri zuten, turismoa eta emigrazioa zela eta.
III. Frankismoaren Azken Urteak eta Oposizioa
1. Municheko Kongresua (1962)
Frankok indarkeriaz erantzun zuen, eta dekretu baten bidez Espainiarren Foruaren 14. artikulua (espainiarrek Espainian barruan beren bizilekua libreki aukeratzeko eskubidea) bertan behera utzi zuen. Hitzarmena sinatu zutenak espetxera edo erbestera kondenatu zituen.
Espainiako prentsak hitzarmena maltzurtzat jo zuen, erregimenaren aurkako konspiraziotzat. Hau frankismoaren aurkako lehen oposizio antolatua izan zen. Europako demokratek babesa eman zioten, eta Europako erakundeetan ez zioten parte hartzen utzi Frankori, bere erregimena demokratizatzen ez bazuen.
2. EEErekiko Harremanak eta Trantsizioa
Espainiak eta EEEk lehentasunezko hitzarmena sinatu zuten 1970ean. 1985ean (demokrazian) EEEan sartzea lortu zuen, eta 1993an egokitzapen-tartea pasatu ondoren, muga-zergak eta pertsona nahiz kapital zirkulazio librea desagertu ziren.