Espainiako Historia Garaikidea: XIX. eta XX. Mendeak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,66 KB

1876ko Konstituzioa

1876ko Konstituzioa: Erregearen eta Gorte Nagusien artean banaturiko subiranotasuna. Erregeak bere atribuzioetako batzuk mantendu zituen. Oinarrizko eskubideen onarpena, estatuaren egitura biganbaraduna, bozkatze mugatuak, erregeak izendatutako senatariak eta berezko eskubidekoak. Estatu konfesional katolikoa, gurtza askatasunduna.

Kazikismoa

Kazikeak ziren nekazal guneetako benetako boteredunak. Horiek ziren, izatez, lurralde bakoitzean beren interesak gehien mesedetuko zituen hautagaia izendatzeaz arduratzen zirenak. Karlistak eta partidu errepublikarrak.

Barnealdeko eta Kanpoaldeko Egoera

  • Barnealdean: Pobrezia eta garapen ekonomiko eza zirela eta, gizarte liskarrak areagotu ziren.
  • Kanpoaldean: Espainia behin betiko hondoratu zen potentzia kolonial gisa, 1898an Kuba, Puerto Rico eta Filipinak galdu ondoren. Honek izugarrizko erreakzioa sortarazi zuen Espainian, eta sistema politikoaren hutsuneak agerian geratu ziren. Marokon eta Ginean inperio afrikar bat mantentzearen saiakerak herriaren barneko arazoak areagotu zituen, bizitza eta diru xahutze handia eragin baitzuen.

Alfontso XIII.aren Erregealdia

Alfontso XIII.aren erregealdia Espainiaren gainbehera handienarekin bat egin zuen. Gatazka sozialak eta Ejertzitoarenak areagotu egin ziren Marokoko porroten ondorioz.

1917ko Krisia

Ekonomiaren hondoratzea Lehen Mundu Gerran, militarren haserrea Marokoko kanpainaren porroten ondorioz, nazionalismoaren gorakada Katalunian, eta langileriaren mugimenduaren gorakada izan ziren krisiaren eragile nagusiak. Krisiari aurre egiteko, 1917 eta 1919 artean kontzentrazio nazionaleko hainbat gobernu finkatu ziren, baina ez ziren gai izan nazioaren arazoak konpontzeko.

Gizarte Arazoak

XX. mendearen hasierako Espainia bi taldetan banatuta zegoen:

  1. Oligarkia agintaria (enpresari aberatsek eta nobleziak osaturikoa).
  2. Nekazal eta industrial proletargoa (gehiengoa eta oso txirotua).

Langileriaren mugimenduaren gorakada eta pistolerismoa areagotu egin ziren.

Afrikako Gerra

1898an koloniak galdu ondoren, Afrikako kanpaina desesperatu bati ekin zion Espainiak. Ondorioak:

  • Armadaren etengabeko porrota Rifeko tribuen kontra.
  • 1909an Bartzelonako Aste Tragikoa.
Primo de Riveraren Diktadura

Erregeak onartu zuen diktadura. Diktaduraren aurkako mugimenduak zirela eta, Primo de Riverak dimisioa aurkeztu zuen. Berenguerrek udal hauteskundeak deitu zituen. 1931n Bigarren Errepublika aldarrikatu zen, eta Alfontso XIII.ak erbestera jo zuen.

Entradas relacionadas: