Espainiako II. Errepublika: Biurteak eta Krisia
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,93 KB
Espainiako II. Errepublika: Biurteak
Zentro-Eskuineko Biurtea (1933-1935)
- Kronologia
- 1933-1935 urte bitartean.
- Estatu Burua
- Alcalá Zamora.
- Alderdiak
- CEDA eta Alderdi Erradikalak.
- Presidentea
- Alejandro Lerroux.
Politika Nagusiak
Erlijio Politika
Erlijio sinismenaren eta kongregazioaren legea ez zen ezarri. Ikastetxe katolikoak ez ziren itxi. Estatuak apaizei soldata bat ordaindu zien.
Lan Legedia eta Nekazaritza Erreformak
Epai mahai mistoak aldatu egin ziren. Konfiskatutako lurrak itzuli egin ziren. Sindikatuen boterea enpresei eman zitzaien.
Amnistia eta Erreforma Errepublikanoak
CEDAk gero eta presio handiagoa egin zuenez, gobernu erradikalak amnistia eskatu zien Gorteei. Lege horren bidez, Primo de Riveraren estatu kolpekoak kartzelatik askatu ziren. Erreforma errepublikanoak zuzentzeko prozesua azkartu egin zen.
1934ko Gertaerak
Langileen aliantza sortu zen (PSOE + UGT). Gizarte-lan erreformak bertan behera geratu ziren. Konstituzioaren erreforma bultzatu zen erlijio politika bultzatzeko. Gorteak desegin eta hauteskundeetara deitu zen.
Gatazkak eta Tentsio Autonomikoak
- Gizarte gatazkak eta tentsio autonomikoak.
- 1934an: Nekazarien greba orokorra.
- Eskumenen gatazka: Euskadin autonomia estatutua gelditu zen.
1934ko Iraultza (Urria)
Largo Caballerok zuzendua: Greba orokorrera deitu zen.
- Matxinadek Bizkaian eta Gipuzkoan soilik izan zuten eragina.
- Katalunian ere matxinatu ziren.
- Asturiasen izan zuen eragin gehien: Langileek aliantza egin eta indarkeria ekintzak burutu zituzten.
Fronte Popularra (1936)
- Kronologia
- 1936an eman zen soilik.
- Estatu Burua
- Manuel Azaña.
- Alderdiak
- Fronte Popularra (ezkerraldeko errepublikazaleek, sozialistek eta komunistek osatu zuten).
- Presidenteak
- Santiago Casares Quiroga, Giral, Largo Caballero eta Negrín.
Politika Nagusiak
- Alcalá Zamorak Azañari agindu zion gobernua eratzeko.
- Amnistia legea egin zen. Amnistia martxan jartzean, Kataluniako autonomia estatutua ere martxan jarri zen.
- Aurreko biurteko erreformak berriro ere martxan jarri ziren.
- Nekazaritzan, okupazioak latifundioetan legeztatu ziren.
- Elizaren eta Errepublikaren arteko borroka hasi zen.
Krisiaren Areagotzea
Errepublikaren krisi ekonomikoa (1929ko krisiaren eragina) areagotu zen:
- Esportazioak murriztu ziren.
- Enpresak itxi ziren.
- Langabezia handitu zen.
- Kapitalak Espainiatik alde egin zuen.
Bestalde, polarizazio politikoa areagotu zen, hau da, alderdien politikaren erradikalizazioa (bai eskuinekoak eta bai ezkerraldekoak).
Ondorioa
Francoren Estatu Kolpea.