Espainiako Immigrazioaren Joerak eta Erronkak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

Espainiako Immigrazioaren Testuingurua

Mapa honek Espainiak jasotzen dituen immigranteen kopurua erakusten du, estatu barruan nora mugitzen diren ere kontuan hartuta.

Espainia etorkinak igortzen zituen herrialdea izatetik, azken hamarkadetan etorkinen hartzaile izatera pasatu da. Demokraziaren etorrerak, 80ko hamarkadan, dinamismo ekonomikoa ekarri zuen, eta horrek etorkin asko erakarri zituen Espainiara. Gehienak langileak ziren, baina baita iheslariak edo asiloa bilatzen zutenak ere.

Immigrazio Tasa eta Lan Sektoreak

2001. urtean hasita, Espainiak munduko immigrazio tasa handienetako bat izan du, AEBen atzetik bigarrena. Langile gehienak kualifikazio txikikoak dira, eta honako sektore hauetan aritzen dira:

  • Eraikuntza
  • Lehen sektorea
  • Turismo lanak
  • Etxeko lanak

Etorkinen Jatorriaren Eboluzioa

Etorkinen jatorria aztertzen badugu, hasiera batean Ipar Afrikakoak eta portugaldarrak ziren gehienak. Handik urte gutxira, Hego Amerikatik eta Europako ekialdetik (emakumeak gehienbat), baita Asiatik edo Afrikako beste leku batzuetatik ere heldu ziren.

Egoera Legala eta Kokapena

Etorkin guztiak ez daude egoera berean: batzuk legezko babesarekin (paperekin) eta beste batzuk paperik gabe etortzen dira. Egoera ilegalean daudenak gaizki ordaindutako lanetan eta esplotazio baldintzetan aritzen dira, beharrak bultzatuta.

Heldutako etorkin gehienak honako autonomia erkidego hauetan bizi dira:

  • Katalunia
  • Valentzia
  • Andaluzia
  • Madril
  • Uharteak (Kanariarrak eta Balearrak)

Goranzko Joerak eta Krisien Eragina

2000. urtetik aurrera etengabeko goranzko joera egon zela ikus dezakegu. Horrekin batera ekonomia hobetu zen eta lan aukerak igo ziren.

2008-2012 urteen artean geldialdi bat egon zen, Espainiak zein Europak krisi ekonomiko larria jasan zutelako. Hala ere, 2012tik aurrera berriro goranzko joera hartu zuen. Esan beharra dago krisiaren azken urte horretan (2012) Espainian zeuden etorkin asko beren herrialdeetara itzuli zirela (milioi erdi inguru). Bigarren gorakada hau 2019-2020 urteetan berriro gelditu zen, COVID-19 pandemiaren eraginez (mugak itxi ziren eta jendeak ezin zuen bidaiatu).

Joera Berriak eta Etorkizuneko Erronkak

Azken urteotan joera berri bat ematen ari da: “Turismo aberatsa”. Europako herrialdeetatik pertsona helduak, jubilatuak, etortzen ari dira Espainiara beren azken urteak pasatzera.

Espainiaren erronka migrazio horrekin zer zeregin zehaztea da. Horrekin batera, Europa mailan eskuin muturraren gorakada hazten ari da, horregatik konponbideak lortzea beharrezkoa da.

Entradas relacionadas: