Espainiako Industria Ardatzak: Mapa Tematikoa eta Desorekak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,94 KB

Espainiako Industria Ardatzak: Mapa Tematikoa

Aztertuko dudan dokumentua Espainiar estatuko hiriburuak biltzen dituen ardatz industrialen mapa tematikoa da. Espainian industriaren kokapenak desoreka handiak ditu inguru industrializatu eta industrializazio urriko inguruen artean. Desorekak handiagotu egiten dira sektore dinamikoen joera ikusirik, eskualde aurreratuetan kokatzen baitira.

Kokapenaren ondorioz beste lurraldeetan honako desorekak sortzen dira: biztanleria, azpiegiturak eta pisu politikoa. Gaur egun baliabide naturaletatik eta kontsumo merkatutik hurbil egoteak garrantzia galdu du; garraio eta komunikazio sistema onak egotea edo lan-eskua gero eta garrantzitsuagoa da. Horrez gain, industria espazio periferikoetarantz hedatzen ari da industria pilaketa handiek arazoak dituztelako, eta espazio zentraletako industria-pilaketa mantendu egin da.

Metropolitako Espazio Zentralak

Madril eta Bartzelona dira. 1985etik aurrera industria piztu egin da. Madril eta Bartzelonak multinazionaletako enpresarik berritzaileen gizarte egoitzak erakarri egin dituzte, eta prestakuntza handiagoko eta ondo ordaindutako lanpostuak sortu dira.

Hedatzen Ari Diren Inguruak

Hauek dira:

  • Metropoliko koroak: Llobregat, Bilboko itsasadarraren ezkerraldea eta Madrilen hegoaldean kokatuta. Kasu batzuetan lurzorua beste erabilera batzuetako sustatu izan da, eta beste kasuetan enpresa berritzaileek mugitu eta parke teknologikoetan ezarri dira.
  • Hirien inguruneak: Bertan enpresa txikiak ezartzen dira eta espezializazio gutxiko produktuak egiten dute (zura, altzariak, jantzigintza).
  • Industriaren garapen ardatzak: Komunikabide nagusietan ezarrita, Ebroren harana eta Mediterraneoa dira. Estatuko industriak eta multinazionalak erakarri dituzte, eta eskualdeko zenbait ardatz garatu dira, adibidez Madril ingurua eta Tordesillas-Valladolid-Palentzia autobidea.

Gainbehera Duten Industria Guneak eta Industria Ardatzak

Asturias, Kantabria eta EAE dira nagusienak. Hauek honako ezaugarriak dituzte:

  • Espezializatutako inguruak dira burdingintzan, eta ez dute industria dibertsifikaziorik lanpostu alternatiboak sortzeko.
  • Lan merkatuaren prestakuntza txikia eta sindikatuak errotuta daude, gatazka ugari sortuz.
  • Ingurumena hondatu dute.

Ondorioz, gainbehera demografikoa dute lurralde hauek.

Industrializazio Induzituko eta Urriko Inguruak

Aragoi, Gaztela eta Leon eta Andaluzia. 1960ko hamarkadatik aurrera inguru hauetan garatu zen. Industri gune hauek ez dituzte beste guneekin harremanik; horregatik desorekak daude. Aragoien Zaragoza nabarmentzen da, Andaluzian Sevilla eta Gaztelan Valladolid eta Burgos.

Azkenik, industrializazio urriko inguruak aipatuko ditut: Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balearrak eta Kanariak.

Entradas relacionadas: