Espainiako Industria Gaur Egun
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,06 KB
Industria Berreskuratzea 1985-2007
1985etik aurrera, Espainiako industria krisitik berreskuratzen hasi zen. 1990tik-1994ra eten egin zen nazioarteko krisiaren eraginez. Bi faktore izan zuten eragina:
Europako Erkidegoan sartzea 1986an
-Erronka berriak merkatu lehiakorrean eta industria araudia bereganatzea. Enpresak monopolioak ezabatu eta diru laguntzak kentzea, lehia askea izateko.
-Merkatua handiagotzea, arantzelak desagertzea eta atzerriko kapitalak sartzea.
Hirugarren industria iraultzako aldaketak
Iraultzaren oinarria berrikuntza da. Iraultza zientifikoak oinarrizko ezagutzak eta funtsezko aplikazioak ematen ditu; eta iraultza teknologiari esker, ekoizpenean, industrien egituran eta kokapenean aldaketak eragingo ditu.
Aldaketak ekoizpen-sisteman.
-Deszentralizazioa ekoizpen-prozesua fasetan zatitzea eta establezimendu banduetan jartzean datza, sare telematikoei eta teknologia berriei esker. Honek fabrika handia eta sistema fordista ordeztu ditu.
-Ekoizpena malgutzea produkturen serie txikiak prezio errentagarrietan egitea da. Makineria automatizatua eta berriz programatu daitekeena erabiltzeari esker.Eskariaren BARIETATE-ESKAKIZUNEI erantzun dakieke.
Aldaketak enpresen neurrian, fabriken bataz besteko neurria murrizten da.
Aldaketak industria-enpleguan.
-Industria-enpleguaren prestakuntza eta tertziarizazioa handiagotu egiten dira. Eginkizun sinpleak makinak egiten ditu, baina ekoizpen zerbitzuetan langile kualifikatuen enplegua hazi da, produktuen balioa handiagotzeko.
-Lan-merkatua desarautu egiten da. Langile fijoen kopurua murriztu, arauketarik gabe eta kolokatasun handiarekin.
Aldaketak kokapenean:
Teknologia berriei esker, industrien kokapenean aldaketak gertatu dira.
Enpresak deslokalizatu kostuak murrizteko. Goi-teknologiako industriak, BULEGOAK inguru zentral izenekoetan pilatzen dira, ekipamendu hoberekin.
Industria berreskuratzearen adierazleak:
Europako Erkidegoan sartzean, EKOIZPEN-INDIZEA eta industria-OKUPAZIOA HAZI egin dira.