Espainiako Industria Guneak: Analisia eta Banaketa

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB

Industria Guneak Espainian

Industria: Energia iturriak eta lehengaiak eraldatuz, produktu osoak edo erdi osoak ekoizten dituen jarduera ekonomikoa da.

Espainiako industria lau eremutan banatzen da:

  • Industria inguru garatuak
  • Hedatzen ari diren inguruak
  • Gainbeheran dauden industriak
  • Industria urriko inguruak

Industria Inguru Garatuak

Madrilen eta Bartzelonan kokatzen dira, BUZaren ondorioz indartu ziren bi eremu hauek. Krisiaren ondorioz, multinazionalen eragina jasan dute, non enpresa txikiak gainbeheran hasi diren multinazionalen konpetentziaren ondorioz. Eremu hauetan azpiegitura indartu egin da eta, ondorioz, merkatuak hedatu eta prestakuntza handiagoko zonaldeetan bilakatu dira.

Hedatzen Ari Diren Inguruak

Lau eremutan bana daitezke:

  • Metropoliko koroan: Birmoldatzearen ondorioz gainbeheran erori ziren, toki hauetako inbertsioak baxuak izan zirelako.
  • Hiri inguruko zerrendan: Enpresa txikiak daude, kapitalizazio gutxikoak, prestakuntza urrikoak, kualifikazio eskasekoak... Ekoizpen tradizionala egiten dute eta inguruko baliabideak eraldatzen dituzte.
  • Industria garapen ardatzean: Autobideen bidez beste eremu industrializatu garrantzitsuekin komunikatuta daude. Industria tradizionala egiten dute eta inguruko baliabideak ustiatzen eta ekoizten dituzte, dena landa industriarekin lotuta.
  • Nekazaritza inguruetan: Enpresa txikiak daude, gutxi kapitalizatuak, teknologia urriarekin, prestakuntza profesional txikiarekin... Tokiko enpresaburuak dira, hau da, atzerriko eta beste tokitako enpresek ez daude bertako industrian interesaturik.

Gainbehera dauden Industria Guneak

Fabrika handiak dira nagusi eta ETEek menpekotasun handia dute. Berrindustrializaziorako zailtasunak dituzte. Ondorioz, lehiakortasuna galtzen ari dira.

Industrializazio Urriko Inguruak

Ez dira gai izan industria bultzatzeko eta sare sendo bat osatzeko. Industria tradizionalak, sakabanatuak eta txikiak dira. Beraz, ez dute indarrik.

Desoreka Industriala Penintsulan

Jasotako diru laguntzagatik uler daiteke, batez ere Madril eta Bartzelona jaso zituzten laguntza horiek, ondorioz, hauek indartu egin ziren.

Nafarroako Industria

50. hamarkadatik aurrera hasi zen eta 60. hamarkadan hobekuntzen ondorioz industrializazio prozesua hasi zen. Hasieran Iruñean sustatu zen, baina poliki-poliki hedatuz joan zen. Industria kokatzeko, lehengaien hurbiltasuna, jendearen ondoan, beste industriekiko menpekotasuna eta politika ekonomikoko erabakiak hartu ziren.

Industria mota nagusiena metalurgia da, batez ere, automobilen sektorea (Iruña). Erriberan, batez ere, elikagai kontserbak. Paperaren sektorea, kimikoak, zurgintzakoak eta elektronikakoak ere nabarmenak dira.

Entradas relacionadas: