Espainiako Industria Sektore Nagusiak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,05 KB

Espainiako gaur egungo industrian hiru sektore hauek azpimarratu daitezke: teknologia txikia duten industria-sektore helduek pisu handia dute gaur egun; sektore dinamikoetan atzerriko kapital ugari dago; eta goi-teknologiako sektoreak Europako beste herrialde batzuetan baino gutxiago ezarri dira.

1. Industria-Sektore Helduak

Bertan sektore hauek daude:

  1. Industria Siderurgikoa

    Industria siderurgiko integralak altzairua burdin mineraletik lortzen du labe garaian. Birmoldatze-prozesu gogor baten ostean, Asturiasen bakarrik mantentzen da. Siderurgia ez integralak altzairua txatarretik lortzen du labe elektrikoan, eta neurri txikiagoko enpresetan ezartzen da EAEn, Katalunian…

    Eraldatu Metalikoen Industria

    Eraldatu metalikoen industriak produktu metalikoak eta makineria egiten ditu. Bartzelona-EAE-Madril triangeluaren barruan biltzen da.

  2. Linea Zuriko Etxetresnen Fabrikazioa

    Linea zuriko etxetresnen fabrikazioa berrantolatzeko prozesuan murgilduta dago. Horren eraginez, enpresa batzuk itxi edo deslokalizatu dira. Nagusiak Nafarroan, Aragoin, EAEn eta Kantabrian egon dira.

  3. Ontzigintza

    Ontzigintza, herrialde merkeagoen lehia indartsuaren aurrean, birmoldaketa gogorra jasaten ari da gaitasuna eta langileak murrizteko eta beste jarduera batzuetan espezializatzeko, hala nola konponketetan. Sektore hau Galizian, Kantabrian, EAEn eta Andaluzian pilatzen da.

  4. Oihalgintza eta Jantzigintza

    Oihalgintza eta jantzigintza Katalunian eta Valentziako Erkidegoan biltzen da. Jantzigintzak enpresa-minifundismoa, sakabanatuta eta eskulan ugari erabiltzen ditu, eta herrialde merkeagoen lehia eta deslokalizazio-prozesuak jasan behar ditu.

Gaur egun industria-sektore helduek behera egin dute hainbat arrazoirengatik:

  • Lehiakortasuna (teknologia atzeratua dagoelako, edo beste herrialde batzuetan eskulanaren kostua txikiagoa delako).
  • Eskaria murriztea (material edo produktu berriak agertu direlako).
  • Birmoldatze-prozesuak egin behar izatea.

2. Industria-Sektore Dinamikoak

Produktibitate eta espezializazio handiko industria-adarrak dira eta eskaria bermatuta dute, barruko merkatua handia delako eta esportatzeko ahalmen handia dutelako. Sektore horietan atzerriko kapitala egotea oso garrantzitsua da. Aipagarrienak automobilgintza, kimika eta nekazaritzako elikagaien industria dira.

  1. Automobilgintza Sektorea

    Automobilgintza sektorearen industria plantak enpresa multinazionalenak dira eta ekoizpen gehiena esportatu egiten da. Espainia, Alemaniaren eta Frantziaren atzetik Europako hirugarren herrialde esportatzailea da.

    Ibilgailuen eta osagaien industriak deslokalizatzeko arriskua dago. Fabrika nagusienen artean Palentzia, Valentzia, Zaragoza eta Madrilgoak aipatu behar dira.

  2. Sektore Kimikoa

    Sektore kimikoan atzerriko presentzia handia da. Bi azpisektore ditu:

    • Petrokimika (petrolioaren deribatuak ateratzea) edo oinarri kimikoa, normalean, birfindegi ondoan (Muskiz, Cartagena, Algeciras, Huelva…).
    • Eraldaketako Kimika enpresa txikitan egituratzen da, eta horietan koloratzaileak, pinturak, bernizak, material fotografikoa, ongarriak, produktu farmazeutikoak eta papera egiten dira. EAEn, Kataluniako kostaldean eta Madrilen ezartzen dira.
  3. Nekazaritzako Elikagaien Sektorea

    Nekazaritzako elikagaien sektoreak industria txiki eta sakabanatuak ditu, baina multinazionalek ere pisu handia dute. Katalunia, Andaluzia eta Valentziako Erkidegoa nabarmentzen dira.

  4. Eraikuntza

    Etxe pribatuak eta obra zibilak. Gaur egun krisialdia dela eta sektore honek behera egin du.

3. Puntako eta Goi-Teknologiako Industria-Sektoreak

Industria-adar hauek teknologia handia, produktuen bereizketa handia eta eskari handia dituzte. Sektore aipagarrienak material elektriko eta elektronikoa, ordenagailuak, tresna optikoak, doitasun-tresnak… dira.

Espainian, sektore horiek gutxi garatu dira eta atzerapen handiarekin ezarri dira.

Parke Teknologikoak

Goi-teknologiako sektoreak parke teknologiko edo zientifikoetan ezarri ohi dira. Parke hauek metropolien eta hiri ertainen inguruan ezartzen dira, ingurumen kalitate handia eta irisgarritasun ona duten espazioetan (komunikazio ona hurbil dagoen hiriarekin, aireportuarekin eta informazio-sareekin). Normalean industria gehienak tamaina ertainekoak eta txikikoak izaten dira, eta zerbitzugune osagarriak izaten dituzte (administratiboak, telekomunikazioak, bilera-gelak, kafetegiak). Horietan enpresa berritzaileak (enpresa-sehaskak) egoten dira, lehen urteetan hartzen dituzten eraikinak, bideragarriak diren ala ez erabaki arte.

Parke teknologikoen helburua tokiko garapenerako lokomotoreak izatea da, beste enpresa batzuk erakarriz. Madril, Katalunia, EAE, Valentzia eta Andaluzian pilatu dira.

Entradas relacionadas: