Espainiako Inmigrazioa eta Biztanleriaren Piramidea: Analisia eta Ondorioak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,13 KB

Espainiako Inmigrazioa (1995etik aurrera)

Sarrera: Mapa honek Espainiako inmigrazioa erakusten digu. Koropleta bat da eta gorriz irudikatuta dago.

Garapena

1995etik aurrera, Espainiak inmigrante ugari jasotzen ari da. Atzerritar hauek, herrialdean zenbait urte egon ondoren, nazionalizatzen dira; beste batzuk legezko inmigranteak dira, eta beste batzuk, legez kanpokoak.

Arrazoiak

  1. Espainiaren aldetik: 1995etik aurrera izandako garapen ekonomikoaren eraginez, eskulana behar da, barrukoa ez baita nahikoa. Zenbait neurrik inmigrazio berriak erakarri dituzte.
  2. Atzerriko immigranteen aldetik: Arrazoi ekonomikoek eta politikoek eragina dute.
  3. 1996 arte, immigranteen jatorri nagusia Europa zen.
  4. Europako Erkidegoko inmigranteak bizi-maila ertaineko eta handiko herritarrak dira.
  5. Europako Erkidegotik kanpoko inmigranteak gazteak dira, eta Espainiara arrazoi ekonomikoengatik edo politikoengatik iristen dira.

Ondorioak

  • Ondorio demografikoak: Inmigranteek Espainiako hazkunde demografikoan modu positiboan lagundu dute, eta horri esker, beherakada demografikoa saihestu da.
  • Ondorio ekonomikoak: Inmigrazioak biztanleria aktiboa ekartzen du, lanik gogorrenak eta gaizki ordaindutakoak betetzeko. Espainiako familien jarduera-tasa handiagotu daiteke, batez ere emakumeen kasuan. Inmigrazioa arazoekin lotuta dago, hala nola, lehiakortasuna galtzea.
  • Gizarte-ondorioak: Sektore batzuetan, jokabide arrazistak sortu dira, horien ustez, lana lortzeko lehia areagotzen delako. Ideia horiek inmigranteen sorlekuetan arazoak sortzea areagotu dezakete. Inmigrante askok lan-baldintza gogorrak dituzte eta integratzeko zailtasun handiak.

Biztanleriaren Piramidea (Espainia)

Sarrera: Piramide hau iturri grafikoa da, barra-grafikoa duena. Biztanleriaren egitura irudikatzen du, sexuaren eta adinaren arabera.

Piramidearen forma kutxatila da, eta 1998tik aurrera, beheko zatia zabaldu egin da, kopa-forma hartuz. Horrek esan nahi du biztanleria zahartuta dagoela.

Garapena

Sexuaren arabera

Beti jaiotzen dira mutil gehiago. 40-45 urteekin parekatu egiten dira, mutil gehiago jaiotzen direlako, baina hauen hilkortasun-tasa handiagoa delako (ahulagoak direlako). 65 urtetik aurrera, desoreka bat dago, mutilak lan gogorrenak egiten eta ohitura txarragoak izaten dituztelako.

Adinaren arabera

Grafikoak kutxatila forma dauka. Gazteak %25 gutxiago dira, 1975etik aurrera jaiotza-tasak behera egin zuelako, bizi-itxaropena handitu zelako eta adinduen kopurua handitu zelako.

Sartune eta Irtenune Historikoak (Jaiotza eta Heriotza Tasen Aldaketak)

  • 1918ko gertakizunak: Heriotza-tasa izugarri handitu zen (90-94 urtekoak bizi izan zuten).
  • 1936ko Gerra Zibila: Heriotza-tasa igo egin zen, gerran parte hartu zutenak hil zirelako (85-94 urtekoak). Jaiotza-tasa jaitsi egin zen urte horietan, belaunaldi hutsa eraginez.
  • 1975etik aurrera: Heriotza-tasa jaitsi egin zen.
  • Baby Boom garaia: Biztanleriaren hazkundea, Baby Boom-a egon zelako, eta Euskadira lanera etorri ziren inmigrante gazteek populazioa gora eraman zutelako.
  • 1998: Inmigrazioaren ondorioz, biztanleria handitu egin zen.

Ondorioak

Piramide hau aztertu ondoren, ondorio desberdinak atera daitezke:

  • Adinaren araberako egituran, gazteen ehunekoa oso txikia da, eta adinekoak, ugari.
  • Zahartzetik eratorritako arazoak arintzeko, konponbide batzuk egon ziren: medikuntzaren gastuen aurrean, prebentzioak; pentsio-funtsak sustatzea; eta adinekoei behar zuten laguntza ematea.
  • Sexuaren araberako egituran, gazteen artean gizonak dira nagusi, eta adinekoen artean, emakumeak.
  • Emakumeak bizi-ohitura txarretan sartu ziren, eta horrek heriotza-tasa pixka bat igo zuen emakumeen artean.

Bukatzeko, biztanleriak gora egiten jarraituko duela aurreikusten da, batez ere inmigrazioaren eraginez.

Entradas relacionadas: