Espainiako Konstituzioa: Estatuko Botereak eta Antolaketa

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,04 KB

Estatuko Botereak edo Estatuaren Estruktura

Estatuaren forma politikoa monarkia parlamentarioa da. Estatuaren egitura instituzionala honakoa da:

  • Koroa:
  • Botere Legegilea (Gorte Nagusiak): Ahalmen legegilea erabili. Aurrekontuak onartu. Gobernua kontrolatu.
  • Botere Exekutiboa (Nazioko Gobernua): Politika eta defentsa zuzendu. Ahalmen betearazlea eta erregelamenduzkoa erabiltzen ditu. Administrazioa zuzendu.
  • Botere Judiziala (Epaile eta Magistratuak): Ahalmen jurisdikzionala erabili, epaitu eta epaitutakoa bete arazten du.

Espainiako Konstituzioa

1978. urteko konstituzioa erreferendumean 1978ko abenduaren 6an onartu zen.

Atariko Izenburua

Bederatzi atalburuz osatua:

  • Espainia zuzenbideko giza eta estatu demokratikoa da.
  • Subiranotasun nazionala espainiako herriak du.
  • Espainiako nazioa zatiezina da.
  • Forma politikoa monarkia parlamentarioa da.
  • Estatuko hizkuntza ofiziala gaztelania da, baina dagozkien erkidego autonomikoetan bertako hizkuntzak ere ofizialak izango dira.
  • Estatuko hiriburua Madril da.
  • Hiritar eta botere publikoak konstituzio eta ordenamendu juridikoaren menpe daude.

Konstituzioaren I.go Izenburua: Oinarrizko Eskubide eta Libertateak

Oinarrizko eskubide eta libertate publikoak

Eskubide pertsonalak (indibidualki)

  • Bizitzeko eskubidea.
  • Legearen aurrean berdintasuna.
  • Libertate ideologiko eta erlijiosoa.
  • Adierazpen askatasuna.
  • Hezkuntza eskubidea.
  • Intimitate eskubidea.
  • Residentzia eta zirkulazio eskubidea.
  • Domizilioa ez bortxatzeko eskubidea.

Eskubide sozialak eta politikoak (kolektiboki)

  • Biltzeko eta manifestatzeko eskubidea.
  • Asoziatzeko eskubidea.
  • Partidu politikoak sortzeko eskubidea.
  • Sindikatzeko eskubidea.
  • Greba eskubidea.
  • Enpresa isteko eskubidea.
  • Ingurugiro egoki baten eskubidea.
  • Asunto publikoetan parte hartzeko eskubidea.

Hiritarren betebeharrak

  • Soldaduzka eta objezioa.
  • Gastu publikoaren sostengua (zergen bidez).
  • Ezkontzeko eskubidea.
  • Propietate pribatua eta heredentzi eskubidea.
  • Lanerako eskubidea.
  • Negoziazio kolektiborako eskubidea.
  • Enpresa askatasuna.
  • Eskola profesionalak sortzeko eskubidea.

Konstituzioaren II. Izenburua: Erregetza

Konstituzioaren 1.1. artikuluak estatu espainiarraren forma politikoa monarkia parlamentarioa dela dio.

Monarkia parlamentarioa: Erregea oinordetzako eta biziarteko estatuburu dela aitortzen du; hala ere, ez du gobernatzen.

Espainiako konstituzioaren 56. artikuluan Erregeari dagozkion arau eta funtzioak zehazten dira. 3. parrafoan esaten da Erregearen pertsona ezin dela bortxatu eta pertsonai hau erantzukinari ez dagoela lotuta.

Erregearen Funtzioak

Gorte Nagusiak

Legegintzaren hasiera eta bukaera aldarrikatzen ditu. Legeei onespen gorena ematen die (erregearen sinadura).

Gobernua

Hauteskunde-prozesu baten ondoren, aukeratutako gobernu, presidente eta kideen proposamena eta izendapena aditzera ematen ditu. Gobernuaren proposamena onetsi ondoren, herritarrei erreferendum batera dei diezaieke.

Nazioarteko Harremanak

Estatuaren ordezkaritzarik gorenena du nazioarteko harremanetan, horiek sendotu eta hitzarmenak sinatu egiten baititu (Estatu burua = Erregea)

Botere Judiziala

Auzitegi goreneko presidenteak izendatu eta onesten ditu.

Armada

Estatuaren ordenaren bermatzaile gorena da eta aginte osoa du.

Gorte Nagusiak

Monarkia parlamentarioaren forma politikoa duen Estatu batean, Parlementuak garrantzizko zeregina du sistemaren egituran. Espainiako parlamentuak Gorte Nagusiak (diputatuen kongresua, senatua) izena hartu izan du historian zehar.

Gorte Nagusien funtzioaren garantia argi eta garbi azaltzen da Konstituzioan, hor, Espainiako herriaren ordezkari bezala egituratzen dira eta zeregin batzuk esleitzen zaizkie: legegintza, aurrekontu orokorren kontrola, gobernuaren jarraipen zuzena eta abar. Gorte Nagusien aurreneko ezaugarria ganberetan biltzea da; bi ganberetaz osaturik daude: Diputatuen kongresua eta Senatua.

Senatua

Senatua, konstituzioaren arabera, Lurralde ordezkaritzarekin eta Diputauen kongresarekin batera botere legegilea partekatzen duen ganbara da. Autonomia erkidego bakoitzak bere ordezkaria du, eta gune horretan erkidegoen interesak aldarrikatu eta defendatu egiten dira.

208 senadore lau urterako aukeratzen dira:

  • Sufragio (boto) unibertsal, aske, zuzen, berdin eta sekretuaren bidez.
  • Erkidego autonimikoetan, senatore bat izendatuko du eta miloi bat biztanleko beste bat.

Konstituzio Espainiarra. IV Izenburutik X. Arte

Gobernuaren eta Administrazioarena

Arautegi konstituzionalak jarraipena egiten die, bai Gobernuaren egiturazko alderdiei bai bere funtzioei.

Gobernuari eta horren organoei eginkizun eta funtzio ugari, eta gai desberdinei buruzkoak, gomendatzen dizkio Konstituzioak. Funtzio horiek hiru ataletan biltzen dira:

  • Barne eta kanpo-politikaren gidaritza, administrazio zibila eta militarra, eta Estatuaren defentsa.
  • Funtzio exekutiboaren egikaritza (ejecución).
  • Lamen araugilea.

Konstituzioak oso labur tratatzen du Gobernuaren osaera: “Gobernua honako hauek osatzen dute: presidenteak, presidenteordeak, ministroak eta legeak xedatzen (ezartzen) dituen beste zenbait kideek”.

Gobernuko Presidentearen Hautaketa-Prozesua

  • Hauteskunde prozesua igaro ondoren, boto gehien lortu duen alderdi politikoak gobernuaren osaera-prozesua hasten du.
  • Erregeak kongresuari presidentegai dena proposatzen dio.
  • Kongresuan presidentegaia botazio bidez onesten da; konfidantza ematen ere botazio bidez egiten da.

Gehiengo absolutoa behar da botazioan, eta hori lehenengo botazioan lortzen bada, presidentetzat onesten da eta Erregeak bere izendapena egiten du. Lehenengo botazioan gehiengo absolutua lortzen ez bada, bigarren botazioan egiten da, eta hor nahikoa da gehiengo soila. Gehiengo soila lortzen bada, presidentetzat onesten da eta Erregeak izendapena egiten du. Gehiengoa lortzen ez bada, eta bi hilabeteko epean, Kongresuan presidentegai diren hautagaiak azaldu eta horien artean aukeraketa egiten da. Epe horren amaieran gehiengo erlatiboa inork lortu ez badu, Erregeak Ganberak deuseztatu egin behar ditu eta hauteskunde berriak dei ditzake.

Administrazio Publikoa

Administrazioa izaera instrumental duen instituzio eta organo multzoa da, izan ere, bere izateko arrazoia botere exekutiboak zaindu behar dituen interes orokorreko betebeharretan datza.

Administrazio publikoak objetibotasunez zerbitzatzen ditu interes orokorrak eta eraginkortasun, hierarkia, deszentralizazio, deskontzentrazio eta koordinazio printzipioen arabera jokatzen du”.-

  • Objetibotasuna: Jarduera administratiboaren objetibotasuna, inpartzialtasunaren sinonimotzat har daiteke. Administrazioak inpartzialtasunez jokatzea desberdintasun egoerak sortarazi ditzakeen inongo partikulartasuni erantzun barik.
  • Eraginkortasuna: Eraginkortasuna kudeaketa on baten baliokidea da. Administrazioaren helburu orokorra interes orokorra aztertzea baldin bada, honen betetze maila izango da bere eraginkortasuna neurtzeko ezinbesteko erreferentzia.
  • Hierarkia: aginte egitura mailakatu bat da eta honen bidez organo gorenek menpekoen jokabidea zuzendu eta fiskalizatu egiten dute.
  • Deszentralizazioa: Deszentralizazioa Administrazio batetik bestera funtzioak lekualdatzean datza. Lurraldekako deszentralizazioa eta ez-lurraldeko edo deszentralizazio funtzionalaren arteko bereizketa egin ohi da. ( Estatu-Administrazioak erkidego autonomi bati, Administrazio autonomoak udal bati, etab.)
  • Deskonzentrazioa: Deskonzentrazioa, deszentralizazioa ez bezala, Administrazio berdinaren barruan konpetentzia eta funtzioak organo administratibo goren batetatik beheragoko mailakobatera igarotzea litzateke.
  • Koordinazioa: Koordinazioak maila hierarkiko bereko organoen artean edo Administrazio ezberdinen arten ematen diren arazoak konpontzea izango du helburu.

Gobernu eta Gorte Nagusien arteko harremanak

Konstituzioak botere legegileari botere exekutiboa kontrolatzeko eta zaintzeko funtzioak ematen dizkio.

Gobernuak bere gestio politikotaz Diputatu kongresuaren aurrean solidarioki erantzuten du.

Kontrol funtzioa efikaziaz bete dadin Gobernuak Kongresuko kideetatik interpelazio eta galderak jaso ditzake eta Gobernuko presidentearen gain zentsura mozioa eta konfidantza kuestioak planteatu daitezke.

Interpelazio eta galderak

  • Galdera horien berezitasuna helburu jakin eta zehatza edukitzea da: kongresuko araudiaren arabera, edozein parlamentariok eska diezaioke Gobernuari, bai idatziz bai Parlamentuan bertan ahoz.
  • Interpelazioak, ahoz egin daitezke Ganberako Osoko Bilkuran; “politika orokorreko arazoetan Exekutiboak daraman politikaren arrazoi eta asmoei buruzkoa”. Osotasun handiagokoak direnez, eztabaidarako denbora gehiago izaten da eta kontrola ere ez da hain zorrotza izaten.

Konfidantza kuestioa

Gobernuko presidenteak berak aurkezten du Konfidantza-kuestioa, Konfiantza baiezta dezan eskatzen zaio Parlamentuari. Diputatuen gehiengo sinplea nahikoa da konfidantza-kuestioa onartu ahal izateko. Kongresuak konfiantza ematen ez badio dimititzera behartuta dago.

Zentsura mozioa

Gobernuaren erantzukizunaren eskaera da, eta, gutxienez, Kongresuaren hamarren batek aurkeztu behar du. Mozioarekin batera presidente berriaren proposamena aldarrikatzen da. Mozioaren eztabaida egin ondoren, botazioa egiten du eta mozioa onartu ahal izateko gehiengo absolutoa beharrezkoa izango da.

Ganbaren disoluzioa

Ganbaran disoluzioa, gobernuak bere funtzioak betetzeko behar dituen babes parlamentariorik ez duenean erabili daitekeen tresna politikoa da.

Botere Judizialarena VI. Izenburua

Botere judiziala Estatuaren funtzio bat esleiturik duen organo-multzoa da. Bere helburu nagusia herritarren artean, edo horien eta botere publikoen artean sortzen diren gatazkak konpontzea da.

Botere judizialaren ezaugarriak

  1. Eskumeneko funtzioa, esklusiboa eta integratzailea: epaile eta epaitegiak epaitu eta epaiketa-ebazpena betearazteko berariazko ahalmena dute.
  2. Eskumeneko batasuna: auzitegien antolamenduaren eta funtzionamenduaren oinarria eskumeneko batasunaren printzipioa dela esan nahi du.
  3. Lurraldetasunaren batasuna: botere judizialaren eragina pertsona guztiengana, gai guztietara eta Espainiako lurralde osora zabaltzen da. Autonomia erkidego bakoitzak Auzitegi Goreneko botere eta eskumen judizial batzuk beregana ditzake.
  4. Epaileen autogobernua: epaile eta magistratuen Botere Judizialaren Kontseilu Orokorra da gobernu organoa.

Piramidea Judiziala

  • Justizia Auzitegi Gorena. Madrilen.
  • Entzutegi Nazionala. Madrilen.
  • Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia. Bilbon.
  • Entzutegi probintziala. Probintziko hiriburuan.
  • Lehen mailako instrukzio epaitegia. Azpeitian.
  • Epaitegiak. Udalerri bakoitzak du berea udaletxean.

Fiskaltza

Ministerio Fiskalaren egitekoa da legezkotasuna, herritarren eskubideak eta legeak babestutako interes publikoa defendatzen justiziak egiten duen lana sustatzea. Ministerio Fiskala ez da botere judizialaren parte, autonomia funtzionalari esker botere judizialaren barnean dagoen organoa baizik.

Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusia

Botere Judizialaren autogobernua erakunde honen bidez egiten da, botereen artean independentzia mantentzeko sorturiko organua da. Epaile eta magistratuak izendatu, igo eta inspekzionatzen ditu. Erregeak bost urtetarako izendatutako partaidetaz osatua dago:

  • Presidentea: Epaitegi Goreneko presidentea da.
  • Gorte Nagusiak izendatutako eta ezagunak diren jurista.
  • Aktiboan dauden epaile eta magistratuak beraien artean aukeratutako hamabi epaile eta magistratuak.

VII izenburua: Ekonomia eta Hazienda

Konstituzioak, Ekonomia eta Hazienda izena erabiliz estatuko aurrekontu orolorraren aspektuak erabiliz Estatuko politika ekonomiko, sozial eta finantzieroa azaltzen du.

128. artikulua: Herrialdearen aberastasuna, interes orokorraren menpe dago.

131. artikulua: Estatuak ekonomian parte hartu dezake. Estatuak legeak erabiliz eta behar kolektiboak asetzeko, lurraldeen garapena armonizatzeko, errenta eta aberastasunaren igoera babesteko eta honen banaketa justu bat ziurtatzeko aktibitate ekonimiko orokorra planifikatu dezake.

Estatuko Aurrekontu Orokorra

Gobernuak, lortu nahi dituen helburu politiko eta ekonomikoak kontutan izan da, urte batetarako sektore publikoak izango dituen sarrera eta gastuak planifikatzen ditu.

Herri kontuetarako epaitegia

Estatuko kontuak zentsuratu eta kontrolatu egiten dira. Lan hau Diru kontuetarako epaitegiak egiten du eta organo hau Gorte Nagusiaren menpe dago.

VIII izenburua: Estatuko Lurralde Antolaketarena

Konstituzioak Administrazio lokal eta autonomikoak regulatzen ditu. Izenburu hau hiru kapituluetan banatzen da:

  1. Printzipio orokorrak
  2. Administrazio lokala
  3. Autonomi Erkidegoak

Estatuaren lurralde antolaketa udalerri, probintzi eta sortzen diren erkidego autonomikoetan egingo da. Entitate hauek denak autonimi osoa izango dute beraien interesak kudeatzeko.

Estatuko lurralde Antolaketaren azterketan Administrazio Lokal eta autonomikoaren artean desberdintzen da.

Udalerriko gobernu eta administrazioa alkatea eta zinegotziz osatutako udaletxeei dagokio.

Udalerriak elkartu eta probintzia osatzen dute eta bere gobernua Diputazioari dagokio.

Erkidego autonimikoak, ezaugarri historiko, ekonomiko eta kultural berdinak dituzten probintziaz osatuta daude: Antolaketa instituzionala Batzar legegile, Gobernu kontseilu eta Justizi Epaitegi Gorenen bidez egiten da.

IX Izenburua Epaitegi Konstituzionalarena

Auzitegi konstituzionalaren eginkizun nagusia konstituzioaren interpretatzaile gorena izatean dela esan dezakegu. Organo independentea da.

Auzitegi Konstituzionala 12 lagunek osatzen dute: Magistratu horien izendapena ondoko organo hauek adierazten dute:

  • Lau magistratu Diputatuen kongresuak proposaturik.
  • Lau magistratu Senatuak proposaturik
  • Bi magistratu Gobernuak proposaturik
  • Bi magistratu Botere Judizialeko Kontseilu Orokorrak proposaturik.

Bederatzi urtetarako izendatzen dira eta hiru artero hiru partaide berritzen da. Presidentea partaideen artetik erregeak izendatzen du hiru urtetarako. Izendapena egin ondoren , Erregeak onetsi egiten du.

Auzitegi Konstituzionalak eskumen sail handia du, baina, laburbilduz, honako hauek dira aipagarrienak:

  • Lege izaera duten arauen konstituzionaltasun kontrola egitea.
  • Espainiako konstituzioaren askatasun-eskubideak babestea.
  • Boterearen lurralde banaketa bermatzea.
  • Autonomi erkidegoetako konstituzionaltasun kontrola egitea.
  • Estatuko botereen artean botere banaketaren kontrola egitea.

X. Izenburua: Erreforma Konstituzionalarena

Estatuak jasatzen ari den egoeragatik, harreman internazionalengatik eta egoera politiko, sozial eta ekonomiko berriak konstituzioaren aldaketa eskatu dezake.

Konstituzioak berak aldatzeko aukera ematen du:

  • Proiektu hauek ganbara bakoitzeko 3/5 partaideen gehiengoarekin onartu behar dira.
  • Bi ganbaren arteko akordiorik ez bada lortzen, diputatu eta senatore kopuru berdineko komisioak osatutako testua bozkatu beharko da Kongresu eta Senatuan.
  • Gorte Nagusiak erreforma onartu eta edozein ganbaretako partaideen hamarrek eskatuz gero erreferendumean aterako da.

Entradas relacionadas: